Ama Kandida
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Juana Josefa Zipitria Barriola | |
Jaio | 1845eko maiatzaren 31a | |
Berrospe baserria, Andoain ( Gipuzkoa) | ||
Hil | 1912ko abuztuaren 9a | |
Salamanca ( Espainia) |
Juana Josefa Zipitria Barriola (Berrospe baserria, Andoain, 1845eko maiatzaren 31a - Salamanca, 1912ko abuztuaren 9a), Santa Kandida Maria Jesuskoa edo Ama Kandida eliza izenez ezagunagoa, euskal lekaimea izan zen, Jesusen Alabak ordenaren sortzailea[1]
2010ean Gipuzkoako bosgarren santu (eta lehenengo emakume) bilakatu zen[2][3].
Biografia
Andoaingo Berrospe baserrian jaioa, 1854an Tolosara joan zen, handik Burgosera eta Valladolidera migratzeko.
Miguel San José Herranz jesuita Valladolideko Rosarillo elizan ezagutu ondoren, hezkuntzari eskainitako kongregazioa sortzea erabaki zuen. Asko kostata, baina 1871ko abenduaren 8an Salamancan, beste bost emakumeekin batera, sortu zuten.
Laster Arévalon, Peñaranda de Bracamonten, Segovian eta Medina del Campon eraiki zituzten eskolak, baita Euskal Herrian ere. 1911n Brasilen sortu zuten eskola bat[4]
Joan Paulo II.ak 1996ko maiatzaren 12an dohatsu aitortu eta Benedikto XVI.ak 2010eko urriaren 17an santu izendatu zuen[1].
Erreferentziak
- ↑ a b Gara. El Papa canoniza a la beata guipuzcoana Cándida María de Jesús, fundadora de las Hijas de Jesús. .
- ↑ «Ama Kandida santutzean Gipuzkoak izango dituen santuak» Berria 2010-10-17.
- ↑ EiTB. (2010/10/17). Ama Kandida gipuzkoarra santu egin du Benedikto XVI Aita Santuak. .
- ↑ Xavier Villalta. Cándida María de Jesús. www.catholic.net.
Kanpo loturak
- Ama Kandida, Andoaindik mundu zabalera Aiurri.com