Ambrosio Huitzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ambrosio Huitzi
Bizitza
Jaiotza Uharte1880ko apirilaren  20a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Valentzia1973ko azaroaren  9a (93 urte)
Hezkuntza
Heziketa Facultad de Filosofía y Letras (Universidad de Granada) Itzuli
Universidad Central
Hezkuntza-maila doktorea
Hizkuntzak Andalustar arabiera
arabiera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak historialaria, Arabista, kazetaria eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia

Ambrosio Huitzi Miranda (Burlata, 1880ko apirilaren 20a - Valentzia, 1973ko azaroaren 9a) nafar historialaria eta idazlea izan zen. Arabista handia izan zen (lau urtez bizi izan zen Beiruten). Latineko katedra lortu zuen Baezako Unibertsitatean (Jaen). Valentzian bizi izan zen Espainiako Gerra Zibilaren garaian, eta errepublikaren aldeko idatzi bat ere egin ez zuen arren, gerra ondoren etxea hartu, bipildu, liburu guztiak erre zizkioten eta kartzelara eraman zuten. Han eduki zuten hiru urtez, masoia zela eta. Obra nagusiak: Las grandes batallas de la reconquista durante las invasiones africanas (1956), Historia política del imperio almohade (1957), Colección de crónicas árabes de la Reconquista (lau liburuki, 1963-1969) eta Historia musulmana de Valencia y su religión. Novedades y rectificaciones (hiru liburuki, 1970). Haren lagun Evariste Lévi-Provençal arabista frantsesaren Al-Hulal al-mawsyya izeneko obra itzuli zuen gaztelerara, 1952an. L´Encyclopédie de l´Islam lanean parte hartu zuten Espainiako hiru idazleetako bat izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]