Anaia Handia (telesaioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anaia Handia (telesaioa)
Jatorria
Sortzailea(k)John de Mol
Jatorrizko herrialdeaHerbehereak
Honen izena daramaAnaia Nagusia
Ezaugarriak
Genero artistikoaentretenimendua eta telerrealitatea
Kokapena
JabeaBanijay (en) Itzuli
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaEndemol
Emanaldia
Hasiera-data1999ko irailaren 16a

Anaia Handia, herrialde askotan Big Brother eta gaztelaniaz mintzatzen diren herrialdeetan Gran Hermano, telerrealitateko telesaio bat da. Ohiko formatuan, aurrez aukeratutako pertsona multzo bat, aurrez elkar ezagutzen ez dutenak, etxe batean bildu eta horien bizimodua emititzen da zuzenean. Pertsona horiek lehiatu egiten dira elkarrekin hainbat froga eta bozketaren bitartez etxetik eta horien emaitza lehiakideak kaleratzea izaten da. Irabazlea etxean geratzen den azken pertsona da. 1999ko irailean emititu zen saioa lehen aldiz Holandan eta geroztik 70tik gora herrialdeetan plazaratu da.

Euskal herritarren parte hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eztabaida Espainiako Gran Hermano telesaiotik Argi Gastaka kanporatzeari buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argi Gastaka Espainiako Tele 5 kateko Gran Hermano telerrealitateko saiotik kanporatzea 2013ko maiatzean espainiar gizartean eztabaida bizia eragin zuen gertaera izan zen. Saioko arduradunek saioan parte hartzen ari zen Argi Gastaka Ganboa lehiakideak, bilbotarra eta 20 urtekoa, "ETAk aurrera jarraitzeko" manifestazio batera joana zela adierazteagatik kanporatu zuten, gazteak berehala txantxa bat zela adierazi eta barkamena eskatuta ere. Kanporatzeak eztabaida bizia eragin zuen gizartean, Internet bereziki eta gaia mundu mailako trending topic bilakatu zen kanporatzearen ondorengo orduetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]