Andoaingo gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Andoaingo gudua
Lehen Karlistada
Iparraldeko frontea
Data 1837ko irailaren 14a
Lekua Andoain  Gipuzkoa
43° 13′ 13″ N, 2° 1′ 16″ W / 43.22028°N,2.02111°W / 43.22028; -2.02111
Koordenatuak 43° 13′ 13″ N, 2° 01′ 16″ W / 43.22027778°N,2.02111111°W / 43.22027778; -2.02111111Koordenatuak: 43° 13′ 13″ N, 2° 01′ 16″ W / 43.22027778°N,2.02111111°W / 43.22027778; -2.02111111
Emaitza Karlisten garaipena
Gudulariak
Flag of Cross of Burgundy.svg Karlistak Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg Isabelinoak
Flag of the United Kingdom.svg British Legion
Buruzagiak
Jose Uranga Leopoldo O'Donnell
Indarra
? ?
Galerak
? 620

Andoaingo gudua 1837ko irailaren 14an Andoain herrian gertatu zen gudua izan zen.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1837ko irailean, tropa karlisten zati handiena Madril inguruan zebilenean Errege espedizioaren barruan, O'Donnell jeneral Liberalak Donostiatik abiatu eta Hernani eta Urnieta eraso zituen, arrakasta handiz. Karlistak Oria ibaiaren beste aldean babestu ziren, Andoaindik gertu. Tropa liberalek posizio haiek menderatzeko egindako saioak oso gogorrak izan ziren, 120 baserritik goraerre zituzten. Sute gehienak Britainiar Legio Laguntzaileak egin omen zituen.

Belkoaindik andoain 01.JPG

Hilaren 9 eta 13 bitartean, bi armadak elkarri begira egon ziren, Liberalak Andoaingo erdigunean eta Karlistak ibaiaren beste aldean, tarteka elkarri tiro batzuk botaz. Uranga, Iparraldeko tropa karlisten burua, Nafarroatik etorri zen bere soldaduei laguntzera eta, aurkariek baino soldadu gutxiago zituzten arren, O’Donnellen posizioak erasotzea erabaki zuen, hilaren 14an. Borrokaldi izugarri baten ondoren, Liberalek aurretik eraman zituzten Karlistak, eta Donostiarako bidean sakabanatu ziren O’Donnellen gizonak.

Karlistek orduan izugarrizko sarraskia egin zuten, britainiarren artean bereziki, baserria galdu zuten baserritar askok haiekin bat egin eta presoak hiltzen ibili zirelako, mendeku hartzeko. Karlistek borroka‑zelaitik alde egitean, 620 liberal baino gehiago aurkitu zituzten hilda. O’Donnellek berak nekez lortu zuen handik ihes egitea eta Donostia babestea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]