Andra
Andra | |
---|---|
Mota | aldizkari |
Fitxa teknikoa | |
Azken alea | 2004 |
Hizkuntza | euskara eta gaztelania |
Kolorea | koloretako |
Gai nagusia | feminismo |
Banaketa | |
Maiztasuna | 1 hilabetekari |
Salneurria | 350 |
andra.eus | |
![]() ![]() |
Andra egunkari itxurako hilabetekari bat izan zen, Euskal Herrian 2000. eta 2004. urteen artean argitaratua, emakumeek idatzi eta zuzendua. Euskarazko eta gaztelaniazko testuak zekartzan.
Espainiako estatuan emakumeek idatzi eta zuzendutako lehen egunkari gisa aurkeztu zen,[1] baina praktikan egunkari itxurako hilabetekaria zen. Aldizkaritzat hartuta, beraz, 1937an sortutako Mujeres astekaria litzateke emakumeek idatzi eta zuzendutako aldizkarien aitzindaria, Hego Euskal Herrian bertan.
Andra agerkariaren berezitasunetako bat izan zen gaztelaniaz hizkera ez diskriminatzailea erabiltzen lehena izan zela. Horretarako, gaian aditu zirenekin, hizkuntzaren erabilera ez sexistarako lehen estilo liburua sortu zuen Andrak.
Lehen alea 2000ko abenduan argitaratu zen, eta azkena 2004ko urtarrilean. Txinparta taldeak argitaratzen zuen eta 15.000 ale saltzen zituen. 350 pezetako prezioa zuen, eta Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako kioskoetan saltzen zen.
Beste batzuen artean, Toti Martinez de Lezea, Arantxa Urretabizkaia, Luisa Etxenike, Dora Salazar, Teresa del Valle idazleek artikuluak argitaratu zituzten Andra agerkarian.
Agerkari digitala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilabetekaria argitaratzeari utzi ondoren, 2019an, teknologia berrien eta Interneten garapenaz baliatuta, Andra aldizkaria zenaren proiektua berreskuratu zuten, agerkari digital bihurtuta, Andra.eus emakumeon ahotsak izenburuarekin. Durangaldean (Bizkaia) egiten da, baina hedadura esparru zabalagoa du, bai irismenari dagokionez bai sartzen zituen albisteei dagokienez. Elebiduna izaten jarraitzen du, euskaraz eta gaztelaniaz, eta zortzi epigrafe nagusi ditu: «Feminismoak», «Indarkeria», «Izen propioak», «Ahotsak», «Gizarte eragileak», «Elkarteak», «Instituzionala» eta «Agenda».[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «El periódico feminista ‘Andra, emakumeon ahotsak' vuelve en formato digital» andra.eus 2019-04-30 (kontsulta data: 2023-09-05).
- ↑ «14. Kazetaritza feminista Hego Euskal Herrian» Behategia (kontsulta data: 2023-09-05).