Andrea Momoitio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrea Momoitio

(2016)
Bizitza
JaiotzaOrtuella, 1989 (34/35 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Lan nabarmenak

Twitter: andreamomoitio Edit the value on Wikidata

Andrea Momoitio San Martín (Ortuella, 1989) kazetaria, lesbiana eta feminista da. Pikara Magazine aldizkari digital feministaren batzarrean parte hartu du. Lunática-ren egilea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrea Momoitio Ortuellan jaio zen 1989an.

Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Unibertsitate berean Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen. Haren Master Amaierako Lanean (MAL) aztertu zuen nola errekonoziten dituzten lesbiana gazteek Estatu espainolean ekoizturiko fikziozko serieetako lesbianismoaren erreferenteak. [1] 

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pikara Magazinen lanean hasi zen aldizkaria jaio zen unetik, 2010ko azaroan, bera kazetaritza ikasle zela. Gazte feministei buruzko erreportaje batekin hasi zen.[2] Koordinatzaileetariko bat zen eta bertan argitaratu ditu gai ezberdinei buruzko hamaika erreportaje: emakumeak xakean, haurduntza subrogatua, feminismoaren memoria historikoa, eta abar. Pikararentzat elkarrizketatu ditu, besteak beste, Leticia Dolera zimena-zuzendaria, Viruta Ftm eta Alicia Ramos kantautoreak, Silvia Federici filosofo eta idazlea, Laura Bugalho eta SC Natzab (lehenago Zuriñe Baztan) ekintzaileak.[3]

2013tik aurrera konferentziak, tailerrak eta hitzaldiak ematen ditu Estatuan zehar batez ere generoa, feminismoa, komunikazioa, kazetaritza feminista eta sare sozialak bezalako gaiak landuz.[4][5] [6][7] Artikulu honen sarreran apaturiko hedabideetaz aparte, Pueblos, Viento Sur, La Espiral eta Cáscara Amarga bezalakoetan argitaratu ditu artikuluak eta erreportajeak.[8][9][10]

Hamabost egunean behingo iritzi-zutabe bat du Publikoan,[11] memoria historikoarekin eta emakumeekin lotua.[12] Eta Ctxt,[13] El Salto, Periódico Diagonal, Público, Eldiario.es, Madeja edo Altaïr Magazine bezalako hedabideetako lankidea da.[14][15][16][17]

2017ko martxoaren 27an "No te metas en política" show-ra gonbidatua izan zen [18]

"De eso no se habla" telesailean parte hartu du Lunáticas podcast-arekin, Lunática liburuan oinarrituta.[19]

Nazioarteko estaldurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an Pikara Magazinerentzat ere Mendebaldeko Saharan burutu zen Saharar Emakumeekiko elkartasunerako Nazioarteko III Konferentziaren berri eman zuen: Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetako emakumeen erresistentzia.[20] 2016an +Pikara (Eldiario.es) eta Periódico Diagonal-en Greziako Karabanaren berri eman zuen hainbat gairi buruz idatziz: mugak irekitzen, Europar Batasunaren migrazio-politikak salatzeko mobilizazioa eta Europara iristen diren errefuxiatuen egoera.[21]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Momoitio San Martín, Andrea. (2015-08-07). De la invisibilidad a la irreverencia: Lesbianismo en televisión.  doi:http://hdl.handle.net/10810/15506. (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Jóvenes y feministas?» www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  3. (Gaztelaniaz) «andrea momoitio | Resultados de la búsqueda | pikara magazine» www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  4. Momoitio, Andrea. (2018). «Behar bezalako lesbianak?» Plone site (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  5. (Gaztelaniaz) feministaldia. (2017-11-10). «Parte-hartzaileak // Participantes» Feministaldia 2018 (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  6. «Zinemakumeak gara! | Maitasunaren adinak» zinemakumeak.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  7. (Gaztelaniaz) «Las victorias y los próximos retos del feminismo» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  8. (Gaztelaniaz) Andrea Momoitio | Revista Pueblos. (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  9. «Lesbofobia: ¿por qué y cómo hay que nombrarla?» Viento Sur (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  10. [https://www.upv.es/contenidos/CGANDIA/noticiaf_1017180c.html «Charla de Andrea Momoitio, en la coordinaci�n de ‘Pikara Magazine’: Campus de Gandia: UPV»] www.upv.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  11. (Gaztelaniaz) «Andrea Momoitio» Otras miradas (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  12. «Público - Autor: Andrea Momoitio» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  13. (Gaztelaniaz) Magazine), Andrea Momoitio (Píkara. «Parirnos con cada amor» ctxt.es | Contexto y Acción (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  14. «Edición General - El Salto» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  15. , https://blogs.publico.es/otrasmiradas/category/andrea-momoitio/ .
  16. (Gaztelaniaz) «Andrea Momoitio» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  17. (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. «Buscador» Altaïr Magazine (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  18. Diario Público. NTMEP #25 - Entrevista a Andrea Momoitio. (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  19. (Gaztelaniaz) «De eso no se habla» Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  20. (Gaztelaniaz) «Ellas ocupan la jaima» www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  21. Momoitio, Andrea. «Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  22. Momoitio, Andrea; Fernández, June. (2016). «Lesfobia: ¿por qué y cómo hay que nombrarla?» Viento sur: Por una izquierda alternativa (146): 81–85. ISSN 1133-5637. (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  23. Txantiloi:Cita libro
  24. Aristondo, Amaia Igartua. ««Maria Isabelek ez du zertan heroia izan haren istorioa kontatzeko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]