María Isabel Gutiérrez Velasco

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Isabel Gutiérrez Velasco

Bizitza
Jaiotza1953ko abenduaren 23a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBasauriko espetxea1977ko azaroaren 9a (23 urte)
Heriotza moduasuizidioa: sutea
Jarduerak
Jardueraksexu-langilea

María Isabel Gutiérrez Velasco (Santander, 1953ko abenduaren 23a-Basauriko espetxea, 1977ko azaroaren 9a) Bilboko Gorte kalean prostituta aritu zen gaztea, bere gorpua Basauriko espetxean agertu zenean Bilboko prostitutek zenbait mobilizazio sustatu zituzten, besteak beste, greba bat antolatu zuten.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santanderren jaio zen1953. urtean.[2][3][4] Nerabea zela Patronato de Protección a la Mujer-en egoitza batean egon zen Santanderren. 1973an, hamazortzi edo hemeretzi urte zituenean, lapurreta eta iruzurragatik akusatu zuten.[3] Kantabriatik etorria Bilboko Gorte kalean aritu zen prostituta.[3] Hiltzean hogeita hiru urte zituen, baita seme txiki bat ere.[3]

Heriotza eta prostituten greba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basauriko espetxetik Madrilgo psikiatriko batera lekualdatu behar zuten, baina 1977ko azaroaren 9an agertu zen María Isabel Gutiérrez Velascoren gorpu kiskaldua espetxeko ziega batean, laugarrenean, hain zuzen ere.[3][5][6] Buruaz beste egin zuela adierazi zuen presondegiak, baina bertsio hori sinestu ez eta Bilboko sexu-langileek greba antolatu zuten, El País egunkariak argitaratu zuenez 300 bat prostituta bildu ziren.[5] Prostitutak tabernaz taberna joan ziren lokalak itxiz eta "lankide bat hil da, gaur ez da lanik egiten" oihukatuz.[5]

Beste kolektibo batzuen laguntzarekin, itxialdi bat antolatu zuten Basurtoko Ospitalean, besteak beste, Coordinadora de Presos en Lucha-ko (COPEL) laguntza batzordeak eta pizten hasi ziren mugimendu feminista eta LGTBI-ko zenbait kide, batez ere Bizkaiko Emakumeen Asanblada eta EHGAM elkarteetakoak.[3] Comité de Prostitutas de Cortes delakoa sortu zuten ere, hilabete gutxira desegin zena.[7][8] Preso sozialen amnistia eta frankismoaren 1970ko Ley sobre peligrosidad y rehabilitación social legearen deuseztapena eskatu zuten.[9] Euskadiko Ezkerrak María Isabelen heriotzagatiko salaketa Diputatuen Kongresura eraman zuen.[10]

Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrea Momoitio kazetariak Lunática (2022) liburua idatzi zuen, María Isabel Gutiérrez Velascoren istorioa eta grebaren nondik norakoak aztertuz.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ««Maria Isabelek ez du zertan heroia izan haren istorioa kontatzeko»» Berria 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  2. Momoitio, Andrea. (2022). Lunática. Libros del K.O ISBN 978-84-17678-74-6. (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  3. a b c d e f (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. (2018-03-05). «Las putas que clamaron por María Isabel» Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  4. (Gaztelaniaz) «¿Quién conoce a María Isabel?» Otras miradas 2018-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  5. a b c (Gaztelaniaz) Borraz, Marta. (2022-02-13). «La huelga de prostitutas que desató la muerte en la cárcel de María Isabel» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  6. (Gaztelaniaz) «El por qué de buscar algunos nombres propios» Otras miradas 2022-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  7. «“Ni hubo ni hay democracia para las putas”» Plone site (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  8. «La vida rápida y muerte lenta de María Isabel: la mujer que desencadenó la huelga de prostitutas en Bilbao» www.publico.es 2022-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  9. (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. (2022-02-09). «Una huelga de putas en el barrio» Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  10. (Gaztelaniaz) «La muerte de María Isabel o el estallido que originó una huelga de prostitutas en Bilbao» La Vanguardia 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  11. (Ingelesez) K.O, Libros del. «Lunática» Libros del K.O. (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]