Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Haurduntza subrogatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Haurduntza subrogatuaren egoera legala munduan: ██ Legezkoa da, bai dirua irabazteko asmoarekin bai modu altruistan ██ Ez dago legezko erregulaziorik ██ Modu altruista soilik da legezkoa ██ Bigarren mailako odolkidetasunera arte duten senitartekoen artean soilik onartua ██ Debekatuta dago ██ Erregulatu gabea/egoera ezezaguna

Haurduntza subrogatua emakume batek, doan edo konpentsazio monetario bat jasoz, bere umetokia eskaintzean gauzatzen den prozesua da. Bertan, kontratu bat gauzatzen da, umetokia eskaini eta nahi duenaren artean.Hau, agentziaz bitartezkoa edo ahoz ahokoa izan daiteke, herrialde eta legearen arabera.Emakumeari, oro har, bikotearen esperma eta obuluak edota erosiak izan direnak, intseminazio artifizialen bidez zein in vitro ernalketaren bitartez sartzen dizkiote.Honek, bederatzi hilabetez, asteroko jarraipenak egin behar izango ditu, eta kontratua gauzatu duen subjetuekin uneoro harremanetan egongo da.Prozesua amaitzean berriz, erditutako umea, eskatutako bikote edota norbanakoari emango zaizkio.Hemendik aurrera, emakume eta familiaren arteko harremana, haiek adostutakoaren araberakoa izango da.[1]

Indiako kasua dugu adierazgarriena, han, haurduntze subrogatua gauzatzeko zentro espezializatuak exstitzen baitira, non emakumea, haurdun dagoen bederatzi hilabetetan, bere beharrizanak erabat asetuak dauzka.Irabazten duten diruarekin berriz, haien familiei ekonomikoki lagundu, seme alabei ikasketak ordaindu etab egiten dute.Dena, legalitatearen barnean.

Ze kasutan ematen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat arrazoi daude haurduntza subrogatua martxan jartzeko: osasun arazoak, esterila izatea, arazo biologikoak, umetokirik ez izatea eta arazo profesional, sozial edo pertsonalak izatea.

Mota horretako haurduntza bilatzen dutenek, gehienetan ezin dute edo ez dute nahi beren kabuz haurrik izan, bai ikuspuntu medikotik ezinezkoa delako, bai haurdunaldiak amarentzat arrisku onartezinak eragin ditzakeelako, bai sexu bereko bikoteak izanik seme-alabak izateko metodo hori aukeratu dutelako, bai beste hainbat arrazoirengatik. Akordioa diruaren truke egin daiteke edo altruista izan daiteke.

Historioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurduntza subrogatuaren bitartezko lehengo ernalketa[2], Estatu Batutan eman zen ,1970. Urtean.Hau, inseminazio artifizialaren bitartez gauzatu zen, non ugalketarako arazoak zeuzkaten emazteen senarrek, ernalketa gauzatuko luketen emakumeak bilatzen hasi ziren.Hauek, berriz, konpetsazio monetario baten truke, hauen umetokiak saltzen hasi ziren.Ondoren, umeak, adopzioaren bitartez eskuratzen zituzten. Hau berriz, eskala txikian eta era erabat anónimo batean gauzatu zela esan dezakegu .

Prozesua bera, geroz eta gehiago zabaltzen joan zen, honen aintzindari Noel Keane abokatu esanguratsua izanik.Prozesuan bera, negozio bihurtu zitekeela uste eta hau aurrera eramango lukeen agentzia bat sortu zuen.Telebistako programa desberdinetan parte hartuz zein publizitate kanpaina eginez, gurasoei laguntza eman nahiaren aitzakipean, prozesua bera legitimatu eta berak sorturiko negozioa indartzea lortu zuen.1970. Urtearen amaieran, AEBn haurduntza subrogatua gauzatzen zuten hainbat agentzia sortzen joan ziren.

Prozesua bera ezbaian jarriko duen lehenengo gertakaria berriz, 1986.urtean gauzatuko da. Whithead izeneko klase baxuko emakumeak haren umetokia salduko dio Stern izenenko bikote dirudunari.Bertan, inseminazio artifizialaren bitartez, hau da, Whitheaden obuluak eta Stern gizonaren espermatozoideak erabiliz, emakumeak umea eduki eta 10.000 dolarren truke, umea, Stern familiari emango zion.Umea eduki zuen momentuan berriz, bereratzi hilabeteeetan umearekiko sorturiko aliantza zela medio, umea Stern familiari emateari uko egin zion.Hau, hala izanik, umearekin Floridara egin zuen ihes, bertan berriz, poliziak hartu eta bere buruaz beste egingo zuela adieraziz, Stern familia eta Whitheaden arteko epaiketa luze bati eman zitzaion hasiera.Azkenik, baldintza monetarioak zirela eta, abokatuak, umea Stern familiari emango dio, bizi baldintza hobeagoak edukiko zituelakoan.

Garaiko mugimendu feministak, Whitheead babestu eta bere eskubideak aldarrikatu zituen.Hau, publiko egingo den lehen eztabaida izango da, eta kasua oso esanguratsua bihurtuko da, AEBko estatu askok haurduntze komertziala debekatuko dutelarik. 1990.urtean berriz, teknologia berrien aurrerapena dela medio, “in vitro” prozesua sortuko da.Prozesu horren baitan, jada ez da umetokia utziko duen emakumearen obuluak behar, hau, umetokia erosiko duen edota bere obuluak saldu dituen edonorena izan daiteke.Beraz, jaioko den haurrak, ez du inorako lotura genetikorik izango ernaldu duen emakumekin, arestian adierazi dugun bezala, espermatozoidea zein obuluak edonorenak izan baitaitezke.

Bertan, hasiko da, haurduntza subrogatua negozio bihurtzen eta India bezalako herrialdeetan honen baitako industriak sortzen.[3]

Haurduntza subrogatuaren erregulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurduntza subrogatua ezin da edozein herrialdetan aurrera eraman, gutxi batzuetan baizik. Gainera herrialde bakoitzak legedi desberdin bat dauka, herrialdeen artean prezioak oso desberdinak izan daitezke eta praktikaren arrakasta maila desberdina izan daiteke. Euskal Herrian indarrean dagoen legediak, kasu honetan Europar Batasunekoak, debekatuta du haurduntza subrogatua. Beste zenbait herrialdetan, ordea, onartuta dago.

Hainbat herrialdeetan, praktika hau legezkoa da: Estatu Batuetan, Indian, Georgian, Grezian, Tailandian, Errusian, Kanadan, Nepalen, Ukranian, Portugalen eta Mexikon.


KANADA

  • 50.000 eurotik 80-90.000 eurorarte
  • Haurrak nazionalitate espainiarra eta kanadarra izango du.
  • Ez da beharrezkoa adopzio prozesua hastea.
  • ONURAK:
    • Osasun eta lege ziurtasun altua
    • Jaiotza ziurtagiria, sententzia judiziala eta Kanadako pasaportea guraso espainiarren izenekin. Sexu berdineko gurasoekin eta ezkongabeekin ere burutzen da prozesu hau.
    • Sententzia judizial bat sarbide zuzena ematen dizuna herritar espainol bezala izena ematera.
    • Lehenengo saiakeran arrakasta izateko aukera handia.
  • DESABANTAILAK:
    • Haurdun dagoen emakumearekin ezin da prezioa negoziatu.
    • Kontsul espainiarren zalantzazko jarrera.

ESTATU BATUAK

  • 60.000 eurotik 120.000 euro edo gehiagora.
  • Haurraren jaiotza ziurtagiria eta pasaportea guraso espainiarren izenekin.
  • Haurrak nazionalitate espainiarra eta estatubatuarra izango du.
  • Ez da beharrezkoa adopzio prozesua hastea.
  • ONURAK:
    • Osasun eta lege ziurtasun altua
    • Jaiotza ziurtagiria, sententzia judiziala eta Kanadako pasaportea guraso espainiarren izenekin. Sexu berdineko gurasoekin eta ezkongabeekin ere burutzen da prozesu hau.
    • Kontsul espainiarren jarrera oso ona.
    • Denbora gutxi behar da emakume haurduna eta emailea aurkitzeko.
    • Lehenengo saiakeran arrakasta izateko aukera handia (%70)
  • DESABANTAILAK
    • Kostu ekonomiko handia
    • Seguru medikuen konplexutasuna jaioberrietan.

UKRANIA

  • 35-45.000 euro inguru.
  • Guraso heterosexualentzat bakarrik. Amak arazo mediku bat akreditatu behar du.
  • Aitaren karga genetikoa erabiltzea beharrezkoa da.
  • Haurra Espainiara pasaporte probisional batekin helduko da, bertan ez da ama espainiarraren izena agertuko.
  • Ez dago sententzia judizialik, guraso espainiarrek ezin dute frogatu haien haurra dela.
  • ONURAK:
    • Ziurtasun legala (kontsul espainiarraren arabera haurra herrialdetik aterako da)
    • Kontsul espainiarren jarrera oso ona
    • Distantzia
    • Lehenengo saiakeran arrakasta tasa altua mediku zentro onenetan (%60)
  • DESABANTAILAK:
    • Ezin da haurra guraso espainolen haur bezala inskribatu.
    • Koadopzio prozesua beharrezkoa Espainiara heldu bezain pronto.
    • Ez da pasaportea lortzen
    • Herrialdearen egoera sozial-politikoa ez da orekatsua.
    • Klinika desberdinen artean desberdintasun handiak, hau da, iruzurrak, arduragabekeriak…
    • Osasun sistemaren egoera txarra

PORTUGAL

  • 30.000 euro inguru
  • Erregulazioa dago, baina oso urte gutxitik hona. Baliagarria da emakumeek umetokia ez dutenean edo lesio/patologia desberdinak dituztenean.
  • Gurasoak haurdun geldituko den emakumea aurretik ezagutu behar dute, ez bakarrik prozesua aurrera eramateko.
  • Diru trukea debekatuta dago eta kliniken bitartez haurdun geldituko den emakumea aukeratzea ere.
  • ONURAK:
    • Aukera hona pertsona aurretik ezagutzen baduzu.
    • Hurbiltasuna.
    • Marko legal argia
  • DESABANTAILAK:
    • Inguruan haurdun egoteko prest pertsona bat ez badago, ezin da aurrera eraman.
    • Esperientzia gutxi.
    • Itxaroten denbora asko egon behar da.

GREZIA

  • 70.000-80.000 euro artean
  • Bikote ezkondu heterosexual eta emakume ezkongaientzako soilik eskuragarri. Horrez gain, emakume espainiarrak haurra izan ezin duen arazoaren inguruko ziurtagiri bat eman beharko du.
  • ONURAK:
    • Europar batasuneko herrialde bat izatea. Distantzia.
  • DESABANTAILAK:
    • Haurdun dagoen emakumearen edota haurraren osasunaren gaineko gastuekin ziurgabetasuna.
    • 50 urte baino gutxiagoko bikote ezkondu heterosexual eta emakume ezkongabeei debekatuta.
    • Diru beltzaren erabilera.
    • Osasun sistema lokalean egoera prekarioa.

GEORGIA

  • 40.000-50.000 euro artean
  • Atzerritarrei erregulazio argi eta eskuragarria.
  • Bikote ezkondu heterosexualentzako soilik onartua. Horrez gain, emakume espainiarrak haurra izan ezin duen arazoaren inguruko ziurtagiri bat eman beharko du.
  • Espainiara bueltatzeko beharrezkoa da aitaren gene karga erabiltzea.
  • Haurra Espainiara behin-behineko pasaportearekin helduko da, non ama espainolaren datuak agertzen ez diren.
  • Ama espainiarrak Espainiara etortzean koadopzio bat egin beharko du.
  • Herrialdetik irteteko gurasoek Turkiako kontsulera joan beharko dute.
  • ONURAK:
    • Haurdun dagoen emakumearekin erlazio ona.
  • DESABANTAILAK:
    • Ibiltzeko baimen bat lortzeko eta herrialdetik irten ahal izateko beharrezkoa da Turkiara bidaiatzea.
    • Ezin da haurra zuzenean aita edo ama espainiarraren haur bezala inskribatu.
    • Espainiara heltzean beharrezkoa da koadopzio prozesua egitea.
    • Herrialdetik irteteko ez da pasaportea eskuratzen.
    • Klinika batetik bestera ezberdintasun handia.
    • Osasun sistema lokalaren kalitate txarra eta hornidura ez izatearen arriskua.

ERRUSIA

  • 70.000-80.000 euro inguru
  • Ez dago guztiz konponduta pertsona ezkongaientzako sarrera, nahiz eta epaitegi errusiar batzuk horren alde agertu.
  • Espainiara bueltatzeko beharrezkoa da aitaren karga genetikoa izatea.
  • Haurra Espainiara behin-behineko pasaportearekin helduko da, non ama espainolaren datuak agertzen ez diren.
  • Ama espainiarrak Espainiara etortzean koadopzio bat egin beharko du.
  • Ez da sententzia judizialik egongo, non haurra espainiar gurasoena den.
  • ONURAK:
    • Ez dago onurarik
  • DESABANTAILAK:
    • Hutsune legalak
    • Haurdun geratzen denak, umearekin geratzeko aukera izango du, nahi izanez gero
    • Egoera politiko ezegonkorra
    • Agentzia eta kliniken artean oso diferentzia handia
    • Osasun egoera nahiko txarra

MEXIKO

  • 50.000 euro inguru
  • 2016an onartu zuten  atzerritarrei ez onartzea honetan parte hartzen
  • ONURAK:
    • Hizkuntza komuna
  • DESABANTAILAK:
    • Atzerritarrak ez onartuak
    • Esperientzia gutxi
    • Klinika, familien eta agentzien artean gatazkak
    • Haurduntze tasak oso baxuak
    • Agentzia askok emakume txiroez aprobetxatzen dira

INDIA

  • 40.000 euro inguru
  • Bikote ezkondu heterosexualei soilik onartua, non haien herrialdeetan haurduntza subrogatua erregulatuta dagoen.
  • ONURAK:
    • Ez dago onurarik.
  • DESABANTAILAK:
    • Momentuz espainiarrei debekatuta.
    • Agentzia batzuk pobrezia egoeran dauden emakumeak erabiltzen dituzte eta kasu batzuk eman dira, non haien eskubideak urratzen diren.
    • Zabarkeria kasu asko.

NEPAL

  • 40.000 euro inguru
  • Hutsune legalak existitzen dira, prozesuaren blokeora eraman dezaketenak.
  • Orain dela gutxi herrialdeko Auzitegi Gorenak prozesu guztia blokeatzea pentsatu du.
  • ONURAK:
    • Ez dago onurarik.
  • DESABANTAILAK:
    • Hutsune legala, edozein momentutan buka daitekeena.

TAILANDIA

  • 40.000 euro inguru
  • 2015erarte prozesuak hutsune legalak erabiliz egiten ziren.
  • ONURAK:
    • Ez dago onurarik.
  • DESABANTAILAK:
    • Atzerritarrei debekatuta
    • Agentzia batzuk pobrezia egoeran dauden emakumeak erabiltzen dituzte eta kasu batzuk eman dira, non haien eskubideak urratzen diren.
    • Zaborkeria eta iruzur kasu asko


Espainiar estatuko datu kuantitatuboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu kuantitatiboak aztertzerako garaian, esan dezakegu, haurduntza subrogatuaren bitartez jaio diren Espainiar estatuko umeen zifra zehatzik ez dagoela.Umea, erregistro zibilean inskribatzean, guraso askok, haurduntza subrogatuaren bitartez jaio den informazioa ezkutatzen baitute.Hau, horrela izanda, Erregistro zibilak, haurduntza subrogatu bitartez jaio dela jakin dezake, baldin eta kasu zehatz horren baitan ikerketa bat gauzatzen baldin badu.Beraz, esan dezakegu, alde batetik, Espainiar estatuak ematen dituen zifrak, desegonkorrak direla, erregulazio falta dela medio.

Auzi honen baitan, beraz, esan dezakegu, Espainiar estatuak, kontsulatu zibiletik jasotako informazioa kontuan hartuz, 2010-2016. urteak kontuan hartuz, 979 kasu erregistratu zituen.2017 ko abenduan berriz,kanpo ministerioak,948 kasu zeudela adierazi zituen.Bestetik, esan dezakegu, haurduntza subrogatua gauzazten duten enpresa zein agentzia desberdinek, bestelako datuak ematen dituztela, hauek, urteko, 800 eta 1000 umeren kasuak daudela adierazten baitute.

Espainiar estuatuari jarraiki, esan genezake, Estatu Batuetan gauzatzen dutela haurduntze subrogatua, AEBko kontsulatuek eskeini dituzten datuen arabera, 553 umeen jaiotza erregistratu baitituzte, hala nola; Los Angelesen, 281, Chicagon, 144, San Franciscon 95, Boston 12, Houston 9 New Yoreken 6 eta Miamin 6.

Ukranian bestetik, Kieveko enbajadak azaldutako datuen arabera, 231 ume erregistratuak izan direla diote. Beraz, esan genezake, Espainiar estatuan, haurdutze subrogatua praktikatu izan duten familiek, AEB eta Ukrania izan dituztela jomuga.[4]

Espainiar estatuko legedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laguntzazko ernalketaren inguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laguntzazko ernalketek, hau da, bai inseminazio artifizialaren bitartez zein in vitro bitartez gauzazten diren prozesuek, honako arau orokor hauek bete behar dituzte Espainiar estatuan, 14/2006 legearen arabera. -

-18 urtetik gorako edozein emakumek laguntzazko ernalketa gauzatu dezake, beti ere, hau, era boluntario batean izaten bada.

-Emakume ezkondu batek, haren senarraren onarpena jaso behar du, laguntzazko ernalketa bilatzeko.

-Espermatozoide, obulu zein preembrioien dohaitza gauzatu daiteke.

-Hiru embrioi bakarrik eman daitezke ziklo batean.

-Trasnferentzia hau gauzatu baino lehen, emakumeak, prozesuari uko egin diezaioke.

-Dohaitza gauzatzen duten zein prozesua gauzatuko duten pertsonen kondidentzialtasuna errespetatu behar da.

-Preembrioien zein gametoen dohaitza era anonimo eta altruista batean gauzatu behar da.

-Hauek soilik, legearen baitan agertzen diren arau orokorrak dira, hala ere, legean, agentziek bete behar duten papera zein arau hauek ez betetzearen ondorio penalak zehazten dira. [5]

Haurduntza subrogatuaren inguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar estatuko legediak, 14/2006 . legearen 10. artikuluan, haurduntze subrogatuari egiten dio erreferentzia.Bertan, hiru arau zehazten ditu praktika honen baitan.

1.Haurduntza subrogatuak dakarren, emakume, hau da, bere umetegia eskeini edo saldu nahi duen, eta umetegia erosi nahi duen familia edo norbanakoen artean gauzatzen den kontratuak, ez du inongo baliorik izango.Deusestatua izango da.

2.Jaiotako umearen afliliazioa, ernalketa prozesu arrunta gauzatu duen umearen berdina izango da, hau da, erditzearen momentuan.

3..Aita biologikoak aitatasuna eskatu dezake, baldin eta arau orokorrak betez.

Hiru puntu hauek aipaturik, esan genezake, orokorki, legediak ez diola erreferentzia egiten haurduntza subrogatuari, hau da, alegala dela esan dezakegu, legeak ez baitu horren baitan ezer jasotzen.Bestetik, bai espezifikatzen du, erabat debekatua dagoela Espainia mailan gauzatzen diren obulu, espermatozoide edota preembrioiak atzerrira eramatea, bertan haurduntza subrogatua gauzatzeko.Beraz, esan genezake, Espainia mailan, ezin dela haurduntza subrogatua praktikatu, baina alegala da Espainiako hiritarrek, hau atzerrian gauzatu eta ondoren umeak hemen izendatzea.Beraz, hau gauzatu nahi duten norbanakoek atzerrira jo behar dute prozesua bera hasieratik hasteko.[6]


Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizionala edo haurduntzakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi subrogazio mota daude, ama haurdunak semearekin duen harreman genetikoaren arabera: subrogazio tradizionala (edo partziala) eta haurduntzaren subrogazioa (edo osoa). Ohiko subrogazioan ama haurdunak bere obuluak ematen ditu eta, beraz, semearekin harreman genetikoa du. Ernalketa modu naturalean egin daiteke edo, gaur egun ohikoagoa den bezala, intseminazio artifizialaren bidez.[7] Haurduntzaren subrogazioan ama haurdunak ez du harreman genetikorik haurrarekin. Kasu honetan in vitro ernalketa erabiltzen da beste norbaiten obulu eta espermarekin. Normalean, esperma aita intentzionalak ematen du; obuluak, berriz, ama intentzionalak edo emaile batek ematen ditu.[7]

Komertziala edo altruista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoa da subrogazio motak bereiztea, motibazio ekonomikoa izatearen ala ezaren arabera. Subrogazio komertziala ama haurdunak kontraprestazio ekonomiko baten truke egiten duenean da, eta subrogazio altruista modu altruistan egiten denari deitzen zaio.

Praktikan, subrogazio altruistan amak konpentsazio ekonomiko bat jasotzen du, hala ere, kontzeptu jakin batzuetara mugatua, eragozpen fisikoengatik, mediku-gastuengatik edo aldi batez lan egin ezinik jaso gabeko diru-sarrerengatik konpentsazio gisa.

ESHREren arabera, "zerbitzuengatik egindako ordainketa onartezina da; soilik arrazoizkoak diren gastuen itzulketa, eta diru-sarrera errealak galtzeagatik konpentsazioa baino ez da kontuan hartu behar".[8] Hau da, gai honi buruzko elkarte eta aditu gehienek, American Fertility Association, adibidez, jarraitutako ildoa. ASMRren Etika Batzordeak gida bat argitaratu du,[9] eta, horren arabera, gizarte-justiziaren ikuspegitik problematikoak diren faktoreetan eraginik izango ez duen konpensazio ekonomiko bidezko eta zentzuzko bat jaso behar du ama haurdunak.

Familia barrukoa edo familia kanpokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu batzuetan, subrogazio-akordioak egiten dira familia beraren barruan. Horrek hainbat arazo gehigarri planteatzen ditu mediku eta etikaren arloan, batez ere, sortzen den erlazio genetikoa lehen graduko inkestuzko edo odol-ahaidetasuneko harremanen baliokidea denean. Nahiz eta dirurik tartean ez izan, ama haurdunaren gaineko hertsapen edo presio morala egon daiteke, batez ere alaben eta arreben kasuan.[10]

Ikuspuntu feminista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurduntza subrogatua, gaur egun pil-pilean dagoen gai bat da, askok bere aurka egiten dute eta beste askok aldiz, bere alde. Talde feminista askok honen aurka egin dute, emakumearen eskubideak zapaltzen dituen praktika bat dela esanez. Horregatik garrantzitsua da talde hauetako batzuen argumentuak ematea eta argitzea:

“No somos vasijas”-en (xx) esanetan eta egindako manifestuaren arabera, emakumeak ezin dira ez alokatu ez saldu, modu orokor edota partzial batean. Haiek haien errefus osoa erakusten dute praktika honen aurrean, hainbat arrazoiengatik:

  • Emakumeen erabakitzeko eskubidea defendatzen dutelako eskubide sexual eta ugalketa batean.
  • Aukeratzea, bizitzeko aukera ezberdinak nahi izatea delako.
  • Emakumearen sabela alokatzea ezin delako “ugalketa laguntza teknika” bezala katalogatu.
  • Emakume gutxi batzuen altruismo eta eskuzabaltasunak ezin du beste batzuen merkantilismoa ekiditu.
  • Haurduntza subrogatu altruista legalizatzen denean, hauen merkatua ere sustatzen da.
  • Ez dutelako merkatuan sartu nahi duten haurduntza subrogatuaren logika neoliberala onartzen.
  • Emakumeak ezin direlako modu orokor edo partzial batean ez alokatu ez saldu.
  • Eufemismoen erabileraren kontra agertzen direlako.
  • Giza eskubideen perspektibak, emakumea “edukiontzi” bat bezala erabiltzeari uko egiten diolako.

Emakunden egindako elkarrizketa[11] baten ondoren hainbat ondorio atera ziren, eta azaltzen du nola homosexualek adoptatzeko eta umeak izateko eskubidea duten, baina ez horregatik homosexual guztiek merezi dutela edo eskubidea izan behar dutela haurduntza subrogatuaren parte izateko. Horregatik elkarrizketa honetan parte hartu zutenek esaten zuten, ekintza hau ezagutzen duten pertsonen artean soilik eman beharko zela eta horrela praktika honen erabilera desegokia murriztu.

Haurduntza subrogatua, herrialde askotan esplotazioaren parte da eta honek hainbat eta hainbat emakume desprestigiatzen ditu, beraien egoera ekonomiko, sozial etab. aprobetxatuz. Gainera, ekintza honek eragin psikologiko, biologiko eta korporalak ditu emakumeengan, baita ezagutzen ez ditugun beste milaka ondorio ere.

Bukatzeko, elkarrizketa honetan parte hartu zuten pertsonek hainbat galdera formulatu zituzten, bakoitzak bakarrik pentsatzeko eta erreflexionatzeko: Zein punturaino egokia da adopzioaren aukera ematea? Zein punturaino haurduntza subrogatua aukera egoki bat da umeak eduki nahi edo ezin duen pertsonentzako? Non daude mugak familia bat sortzerako momentuan?.

Teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inseminazio artifiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika hau subrogazio tradizional edo partzialean erabiltzen da. Intseminazio artifizialerako metodorik errazenak emakumearen hileko zikloa aztertzean datza, eta hazia (bikotekidearena edo emailearena) isuriko da obulua askatzen den une berean. Eraginkorragoak eta zailagoak diren metodoak badaude ere, izan ere, espermatozoideak uteroan bertan isurtzean ernalketa emateko aukerak handitzen ditu, segun eta zein kasutan egiten den.

In vitro ernalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika hau subrogazio tradizional zein haurduntzakoan erabili ahal da. In vitro ernalketa gorputzetik kanpo obuluak espermatozoideekin emankortzean datzan prozesua da. Hazi hauek guraso intentzionalenak edo emaileenak izan daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)«¿Qué es la gestación subrogada?» Babygest 2018-09-04 . Noiz kontsultatua: 2019-04-08.
  2. Txantiloi:GazteleraEkis Ekman, Kajsa (2015) El ser y la mercancía, prostitución, vientres de alquiler y disociación Edicions bellaterra 168 or..
  3. Txantiloi:GazteleraEkis Ekman, Kajsa (2015) El ser y la mercancía prostitución, vientres de alquiler y disociación Edicions bellaterra 168 or..
  4. (Gaztelaniaz)«¿Cuántos bebés españoles han nacido ya por gestación subrogada?» Babygest 2017-12-20 . Noiz kontsultatua: 2019-04-08.
  5. (Gaztelaniaz)«¿Qué dice la ley sobre la gestación subrogada?» Babygest 2016-10-05 . Noiz kontsultatua: 2019-04-08.
  6. (Gaztelaniaz)«La gestación subrogada en España» Babygest 2016-11-11 . Noiz kontsultatua: 2019-04-08.
  7. a b Pande, Amrita (2014-09) Wombs in Labor: Transnational Commercial Surrogacy in India Columbia University Press ISBN 9780231538183 . Noiz kontsultatua: 2019-03-01.
  8. (Ingelesez)Tarlatzis, B.; de Wert, G.; Devroey, P.; Cohen, J.; Pennings, G.; Shenfield, F. (2005-10-01) «ESHRE Task Force on Ethics and Law 10: Surrogacy» Human Reproduction (10): 2705–2707 doi:10.1093/humrep/dei147 ISSN 0268-1161 . Noiz kontsultatua: 2019-03-01.
  9. (Ingelesez)Ethics Committee of the American Society for Reproductive Medicine (2013) Consideration of the gestational carrier: an Ethics Committee opinion.
  10. (Ingelesez)The Ethics Committee of the American Society for Reproductive Medicine (2012) [https://www.fertstert.org/article/S0015-0282(12)00699-1/pdf Using family members as gamete donors or surrogates].
  11. .

[1]

  1. (Gaztelaniaz)«¿Cuántos bebés españoles han nacido ya por gestación subrogada?» Babygest 2017-12-20 . Noiz kontsultatua: 2019-04-08.