André Salmon
Itxura
André Salmon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | André Salmon |
Jaiotza | Parisko 11. barrutia, 1881eko urriaren 4a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Bréhal |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Sanary-sur-Mer, 1969ko martxoaren 12a (87 urte) |
Familia | |
Aita | Émile Frédéric Salmon |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, kazetaria, arte-kritikaria eta eleberrigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | kubismoa |
Izengoitia(k) | Pol de Comène |
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera |
André Salmon (Paris, 1881eko urriaren 4a - Sanary-sur-Mer, Var, 1969ko martxoaren 12a) frantziar idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guillaume Apollinaire eta Max Jacoben adiskidea izan zen. Poesia-bildumak, eleberriak eta arteari buruzko azterketak argitaratu zituen, batez ere.
Haren obra nagusiak Poèmes (1905, «Poemak»), Féeries (1907, "Fantasiak"), Le livre et la bouteille (1919, «Liburua eta botila»), L´âge de l´humanité (1922, «Gizadiaren aroa»), La négresse du Sacré-Coeur (1920, «Bihotz Guztiz Santuko beltza»), Cézanne (1923) eta Modigliani (1939) dira. Harena da, halaber, Souvenirs sans fin (1955-1961, «Amaierarik gabeko oroitzapenak») oroitzapen liburua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.