Angeles Sorazu
Angeles Sorazu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Florencia Sorazu y Aizpurúa |
Jaiotza | Zumaia, 1873ko otsailaren 22a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Talde etnikoa | euskalduna |
Heriotza | Valladolid, 1921eko abuztuaren 28a (48 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | religious sister (en) eta idazlea |
Izengoitia(k) | Ángeles Sorazu |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Order of the Immaculate Conception (en) |
María de los Ángeles Sorazu, jaiotza izena Florencia Sorazu Aizpurua (Zumaia, 1873ko otsailaren 22a - Valladolid, 1921eko abuztuaren 28a), gipuzkoar lekaimea eta gaztelaniazko idazle mistikoa izan zen. 1988ko apirilaren 13tik dohatsu aitortua izateko kausa irekirik du[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Florencia Sorazu Zumaiako familia behartsu batean jaio zen. Aita arrain saltzailea zen, eta ama neskamea. Haurtzaroa Zestoa, Donostia eta Tolosan igaro zuen. Hamahiru urterekin Donostiako etxe batera neskame joan zen. Geroago, Tolosako Boinas Elosegi txapel fabrikan aritu zen lanean[2].
Komentuan sartzea erabaki zuen baina, familia pobrea zenez gero, moja saria ordaintzerik ez zuen. Apaiz batek aholkaturik, musika ikasi zuen, era horretan, doterik gabe ere, onartuko zutelako. Azkenik, 1891ko udan Valladolideko Konzezioko komentuan sartu zen[3].
Mojek behin eta berriz aukeratu zuten komentuko abadesa izan zedin, baina artzapezpikuak ez zuen izendapena onartzen, gazteegia zelako. Azkenean, 1904ko otsailean komunitateko abadesa bihurtu zen, eta hil arte kargu horretan jarraitu zuen, hiru urtetik hiru urtera beti hautatua izaten zelako. Urte horietan komentua asko hazi zen, bai bokazioetan bai mojen espiritualitatean[3].
Komentuan hil zen, 1921eko abuztuaren 28an, minbiziak jota[2].
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroan eskolan gutxi ibili zen arren, gaztelaniazko idazle mistiko onenetako bat da, zenbait adituren arabera. Hauek dira bere idazlanik garrantzitsuenak[2]:
- La vida espiritual (1918).
- Exposición de varios pasajes de la Sagrada Escritura (1926).
- Opúsculos marianos (1928).
- Autobiografía Espiritual (1929, 1990ean berrargitaratua).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ [http://www.euskomedia.org/aunamendi/109527 Ángeles Sorazu Aizpurua] Auñamendi Eusko Entziklopedia
- ↑ a b c María de los Ángeles Sorazu Franciscanos.org
- ↑ a b Luis VILLASANTE: Angeles Sorazu (1873-1921) RIEV, 42, 2, 1997. Euskomedia.org
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Angeles Sorazuri buruzko webgunea