Angelina Pollak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angelina Pollak
Bizitza
JaiotzaViena, 1932
Herrialdea Austria
 Venezuela
HeriotzaViena2016ko uztailaren 1a (83/84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
italiera
gaztelania
frantsesa
nederlandera
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Andrés Bello Catholic University (en) Itzuli

Angelina Pollak-Eltz (Viena, Austria, 1932ko apirilaren 24a - Ibidem, 2016ko uztailaren 1a) jatorri austriarreko antropologo venezuelarra izan zen. Venezuelako herritarren erlijio-ohiturei buruzko ikertzaile garrantzitsuenetako bat izan zen. Hainbat hizkuntza menderatzen zituen: alemana, italiera, gaztelania, frantsesa eta nederlandera.[1][2][3] [4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Hezkuntzako ikasketak bere jaioterrian hasi zituen. Unibertsitate-ikasketak egin zituen Piedmont Collegen (AEB), eta Bachelor of Science maila lortu zuen. Vienako Unibertsitatean egin zuen doktoretza, Antropologia Fisikoaren eta Antropologia Kulturalaren arloan, eta Vestigios africanos en la cultura del pueblo venezuelano tesiarekin graduatu zen.

Venezuelara joan zen 1959an eta 1976an lortu zuen nazionalitatea.

Antropologo ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andres Bello Unibertsitate Katolikoko irakasle titularra izan zen Letren Eskolan eta graduondoko historian, baita Montalbán aldizkariko eta Erlijioko Ikasketa Konparatuen Zentroko zuzendaria ere.

Venezuelako herriaren sinkretismo magiko-erlijiosoari buruzko ikerketak egin zituen, eta, horren ondorioz, hogeita hamar liburu eta 300 artikulu inguru idatzi zituen, Europa, Amerika eta Afrikako aldizkarietan argitaratuak.

2016ko uztailaren 1ean hil zen bere jaioterrian.[5][6]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste lan hauek argitaratu zituen:[7]

  • María Lionza: mito y culto venezolano ayer y hoy: 40 años de estudios en el campo
  • 2001ean, La medicina tradicional venezolana[8]
  • Estudio antropológico del pentecostalismo en Venezuela
  • La esclavitud en Venezuela:un estudio histórico-cultural
  • Umbanda en Venezuela La negritud en Venezuela Angelina Pollak-Eltz.
  • Folklore y cultura en la Península de Paria, Sucre, Venezuela / Angelina Pollak Eltz y Cecilia Isturiz.
  • Nuevos aportes a la bibliografía afro-venezolana / Angelina Pollak Eltz.
  • 1983an, Bibliografía antropológica venezolana / Angelina Pollak Eltz.
  • Tradiciones africanas en Chuao, Estado Aragua / por Angelina Pollak Eltz.
  • Theamerindian heritage in the folk-culture of Venezuela: Angelina Pollak-Eltz.
  • Estudio del sistema de sonidos del idioma panare / por Jana Price; traducción por Angelina Pollak-Eltz. Folk healing practices in Venezuela
  • Cultos afroamericanos
  • María Lionza, mito y culto venezolano / Angelina Pollak Eltz.
  • La cultura de Angkor y la cultura Maya: Angelina Pollak-Eltz.
  • Medicina popular en Venezuela
  • Folklore y cultura en los pueblos negros de Yaracuy
  • Las ánimas milagrosas en Venezuela
  • 1991n, La religiosidad popular en Venezuela Pentecostalism in Venezuela[9]
  • Aportes indígenas a la cultura del pueblo venezolano
  • Magic, sorcery and witchcraft among afrovenezuelan peasants
  • Regards sur les cultures d'origine africaine au Vénézuela
  • Synkretistische kulte im volkskatholizismus Venezuelas
  • Cultos afroamericanos: vudú y hechicería en las Américas
  • Bibliografía afrovenezolana
  • La familia negra en Venezuela
  • Vestigios Africanos en la Cultura del Pueblo Venezolano

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2005ean Homenaje a la Doctora Angelina Pollak-Eltz.. Boletín del Archivo Arquidiocesano de Mérida, Lourdes Lubuc de Iseak idtzia. [10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Profeballa. (jueves, julio 28, 2016). «Venezuela y su historia: El profesor Horacio Biord Castillo nos habla de los aportes para la etnohistoria venezolana de la recientemente fallecida Angelina Pollak-Eltz,» Venezuela y su historia (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  2. (Gaztelaniaz) Castillo, Efraín. (2016-07-09). «Una antropóloga para recordar: Angelina Pollak» elucabista.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  3. «Biblioteca Nacional de Venezuela Koha › Resultados de la búsqueda para 'au:"Pollak-Eltz, Angelina,"'» sisbiv.bnv.gob.ve.
  4. (Gaztelaniaz) Castillo, Efraín. (2016-07-06). «Tomás Straka escribe sobre Angelina Pollak-Eltz» elucabista.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  5. Tomás Straka escribe sobre Angelina Pollak-Eltz. 6 de julio de 2016.
  6. (Gaztelaniaz) «Angelina Pollak-Eltz» Religión Digital 2016-07-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  7. (Gaztelaniaz) «Angelina Pollak-Eltz» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  8. (Gaztelaniaz) Pollak-Eltz, Angelina. (2001). La medicina tradicional Venezolana. Universidad Catolica Andres ISBN 978-980-244-288-1. (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  9. Pollak-Eltz, Angelina. (1991). «Religiosidad popular en Venezuela» Anthropos: publicación del Instituto Superior Salesiano de Filosofía y Educación (22): 75–118. ISSN 0254-1629. (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  10. ISSN https://www.redalyc.org/pdf/691/69102514.pdf..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]