Angelos Sikelianos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Angelos Sikelianos
Sikelianos.jpg
presidente

Bizitza
Jaiotza Leukada1884ko martxoaren  28a
Herrialdea  Grezia
Talde etnikoa greziarra
Heriotza Atenas1951ko ekainaren  19a (67 urte)
Hobiratze lekua Atenasko Lehen Hilerria
Heriotza modua istripua
Familia
Ezkontidea(k) Eva Palmer-Sikelianos Itzuli  (1907-09-09 -  1934)
Q16327646 Itzuli  (1940-06-17 -
Hezkuntza
Heziketa National and Kapodistrian University of Athens Itzuli
(1900 - : zuzenbide
Hizkuntzak greziera
greziera modernoa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea eta dramagilea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Nazio Askapenerako Frontea
Society of Greek Writers Itzuli
IMDb nm2901580

Angelos Sikelianos (grezieraz: Άγγελος Σικελιανός; Leukadia, Grezia, 1884ko martxoaren 28a - Atenas, Grezia, 1951ko ekainaren 19a) greziar poeta izan zen. Grezia modernoaren poetarik handienetakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere obran kristautasunaren eta doktrina orfikoen arteko sinkretismoaren erakarmena agertzen da, eta antzinako munduaren eta gaurkoaren arteko jarraipena aldarrikatzen du. Ideia horiek bultzaturik, 1930 inguruan batasun intelektuala lortzea helburu zuen nazioarteko arte-gune bat eratu zuen Delfosen. Olerkigintzan irudimen oparoa eta hizkuntzarekiko zaletasuna erakutsi zuen, izadiaren senarekin batera.

Angelos Sikelianosen etxea, Delfosen.

Olerki asko egin zituen, 1946-1947an "Bizitza lirikoa" izeneko hiru liburukitan bildu zituenak: "Bizitzaren atarikoa" (1915-1917); "Jainkoaren ama" (1917); "Hitzaldi delfikoa" (1927); "Poema akritikoak" (1942). Halaber, herrien ekintza eta jarduera kolektiboa goraipatzen duten antzerki-obrak idatzi zituen: "Arrosaren ditiranboa" (1932); "Sibila" (1940); "Dedalo Kretan" (1942); besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]