Anjel Aldaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anjel Aldaz
Bizitza
JaiotzaIhaben1914
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBerriozar1993ko urtarrila (78/79 urte)
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta postaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Anjel Aldaz (Ihaben, 1914 - Berriozar, 1993ko urtarrila)[1] nafar bertsolaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaburuko Ihaben herrian jaioa, Itsaso eta Lekunberrin egon zen morroi. Espainiako Gerra Zibilean Guadarraman aritu zen, Tercio de Santiago errekete konpainian. Gerratik bueltan, Basaburuko postari postua eman zioten, eta horretan jardun zuen erretiroa hartu arte[2].

Gazte-gaztetatik izan zuen kantatzeko zaletasuna. Askotan aritzen zen bertsotan ostatuetan; jendaurrean, berriz, Gartzarongo plazan kantatu zuen aurrenekoz. Harrezkero, maiz deitzen zioten Basaburua, Imotz eta inguruko herrietatik bertso bazkari eta afarietan kantatzeko[2]. 1960, 1961, 1962, 1963, 1964 eta 1966ko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan parte hartu zuen; 1963an erdietsi zuen posturik hoberena: hirugarrena[3]. 1991ko apirilaren 21ean, Etxalekun omendu zuten, Agustin Beloki eta Luzia Goñirekin batera[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Anjel Aldaz bertsolaria. Nafarkaria, 63. zenbakia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2017-2-18).
  2. a b c Maia, Jon. Angel Aldaz, Basaburuko karteroa. Bertsolari aldizkaria, 1. zenbakia , issuu.com (Noiz kontsultatua: 2017-2-18).
  3. Nafarroako Bertsolari Txapelketa (5. 1963). bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2017-2-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.