Ann Ward Radcliffe
| Ann Ward Radcliffe | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Ann Ward |
| Jaiotza | Holborn, 1764ko uztailaren 9a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Londres, 1823ko otsailaren 7a (58 urte) |
| Hobiratze lekua | St George's, Hanover Square (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
| Familia | |
| Aita | William Ward |
| Ama | Ann Oates |
| Ezkontidea(k) | William Radcliffe (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eleberrigilea eta idazlea |
| Genero artistikoa | Gothic literature (en) eleberri gotikoa |
Ann Ward Radcliffe (Londres, 1764ko uztailaren 9a - 1823ko otsailaren 7a) ingeles idazlea izan zen. Arrakasta handia lortu zuen 1791. urtean argitaratu zuen The Romance of the Forest (Oihaneko eleberria) obrari esker. Mundu miresgarria eta beldurgarria nahasi zituen maisutasun handiz bere eleberrietan, eta Ingalaterrako eleberrigile gotiko handientzat hartua da. Obra nagusiak: The Mysteries of Udolpho (1794, Udolforen Misterioak), The Italian, or The Confessional of the Black Penitents (1797, Italiarra, edo Beltz Penitentzigileen Aitorlekua), Gaston Blondevillekoa (1826an argitaratua) eta Poemak (1834an argitaratua).
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Londresen jaio eta hil zen. Bere jaiotzako izena Ann Ward zen. Bere bizitza lehen urteen inguruan ez dago informazio gehiegi, Holbornen jaio zen. Saltzaile baten alaba zen eta Bathera mugitu ziren bere aitak portzelanazko denda bat eduki zezan. 1787an Ann William Radcliffe izeneko kazetari batekin ezkondu zen, mutil hau English Chronicley arratsaldeko egunkariaren jabekidea eta editorea zen. Honek, emaztearen irakurzaletasuna ikusirik, berehala animatu zuen idaztera.
31 urterekin uzti zion idazteari, bere ospe-kuotak gorenean zeudenean. Horren ostean, asko espekulatu da harrezkero hain bizimodu bakarti eta itxia zergatik eraman zuen: Ann ez zen ia etxetik irteten, eta ez zituen inoiz bisitatu bere nobelen eszenatoki izan ziren herrialdeak. Eleberriak argitaratzeari laster utzi bazion ere, Annek poesia idazten jarraitu zuen, eta azken eleberri bat, Gaston de Blondeville, hil ondoren argitaratuko zena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
