Anna Nicole Smith

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anna Nicole Smith
Anna Nicole Smith crop.jpg
Bizitza
Jaiotza Houston1967ko azaroaren 28a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Hollywood (Florida)2007ko otsailaren 8a (39 urte)
Heriotza modua istripua (droga-gaindosia)
Familia
Ezkontidea(k) J. Howard Marshall  (1994ko ekainak 27 -  1995eko abuztuak 4)
Howard K. Stern  (2006 -  2007)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Mexia High School
Lanbidea
Lanbidea zinema aktorea, aktorea, dantzaria, Playmatea, modeloa eta telebista-aktorea
IMDb nm0000645
www.annanicole.com/

Vickie Lynn Hogan (Houston, Texas, 1967ko azaroaren 28a - Hollywood, Florida (AEB), 2007ko otsailaren 8a), Anna Nicole Smith bezala ezaguna, helduentzako Playboy aldizkarian 1992ko maiatzean playmate bezala biluzik paratu zen modelo eta aktore estatubatuarra. Horrez gain, 1993an urteko playmatearen saria (PMoY) jaso zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vickie Lynn Hogan Mexian jaio zen, Houstoneko kanpoaldeko auzo batean, Dallastik 127 kilometrotara. Haurra zen aitak etxetik alde egin zuenean eta ama eta izebak hezi zuten neskatxa -Vickie Marilyn Monroe berria izango zela esan ohi zuen izebak-.

1985ean, 17 urteko gaztea Billy Smithekin ezkondu zen eta segituan izan zuen lehen semea, Daniel. Bikotea elkarrekin egon zen 3 urtez eta, ondoren, amak hezi zuen semetxoa.

20 urte zituenean, Vickie gazteak hemen eta han egiten zuen lan, zein baino zein lan txarragoan. Dantzari bezala ere aritzen zen, Nikki, Robin edo Anna Nicole bezalako ezizenak erabiltzen zituelarik. Horrela ezagutu zuen J. Howard Marshall milioiduna eta honek eman zion diruz finantzatu zituen bere bular berriak.

Modelo lana eta Playboy[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an, 25 urte zituen eta martxoko playmate izan zen, Vicky Smith izena erabili zuelarik.

Guess? aldizkariak Claudia Schifferren ondorengo hautatu zuen, publizitate kanpainaren irudi. Urte bereko maiatzean berriro izan zen Playboy aldizkariaren azala eta, izebaren iragarpenak betez, "Marilyn Monroe berria" zela esan zuten: emakume garaia, ilehoria eta irudi perfektua zuena. Artistaren ilajea ere kopiatu ohi zuen.

Urtebete gero, urteko Playmate hautatu zuten eta Anna Nicole Smith izena hasi zen erabiltzen.

Azken hilabeteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko irailaren 6an, Anna Nicole Dannielynn Hope Marshallen ama izan zen Bahametan. 4 egun geroago, bere 20 urteko semea zen Daniel hilik agertu zen ospitalean, arreba txikia ezagutzera joan zenean. Autopsian, metadona, Zoloft eta Lexapro hartuta zegoela atera zen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko otsailaren 8an hil zen Anna Nicole Smith. Floridako Fort Lauderdaleko Seminole Hard Rock Cafen zegoen konortea galdu zuen unean.

Autopsiak Anna Nicole bere gorakoen artean ito zela argitu zuen, metadona gaindosiaren ondorioz. Badirudi botika ugari zegoela ilehoriaren gorpuan, denak legearen barrukoak, hori bai. Smithek antidepresiboak eta antsietateari aurre egiteko hartzen zituenak, flakatzeko behar zituenak, metadona edo hazteko hormonak, izterretako B-12 bitaminak, gripearen aurkako antibiotikoak, lo eginarazteko kloralhidratoa... koktel tamalgarriak hil zuen emakumea.

2007ko otsailaren 18an, Anna Nicole Smithen hilotza baltsamatu zuten eta familiak haren azken nahiak betetzeko ahalegina egin zuen: Westwood Memorial Parkean, Marilyn Monroeren inguruan lur ematea, alegia. Hala ere, hildakoaren bikotekidea zen Howard K. Stern abokatuaren nahia gailendu zitzaion amaren nahiari eta Bahametara eraman zuten, Daniel semearen ondora. Hiletak 2007ko otsailaren 27an izango ziren, baina Anna Nicole Smithen amak ez zuen amore eman eta lurperatze hari ekiditea lortu zuen.

2007ko otsailaren 28an, Floridako apelazio auzitegiak Virgie Arthurrek bere alabaren gorpuaren gaineko jabetzari uko egiten ziola jakinarazi zuen, Anna Nicole Smithen azken nahia Bahamatan, semearen ondoan, deskantsatzea baitzen.

2007ko martxoaren 2a zen Anna Nicole Smith Bahamatan lurperatu zutenerako. Paparazzi artean joan zen aireporturaino eta, ordu batzuen ondoren, Nassaura iritsi zen. Mount Horebeneko elizan 300 bat pertsona zeuden zain eta arrosa artean agurtu zuten. Azkenean, Danielen ondoan eman zioten lur, berak testamentuan adierazita zuen eran.

Hil ondorengo liskarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anna Nicole Smithek bere alaba Dannielynni utzi zion bere jabegoa: 80 bat milioi dolar. Bost gizonek aurkeztu zuten bere burua neskatxaren aita zirelakoan: Howard Stern abokatua, Larry Birkhead argazkilaria, Zsa Zsa Gaborren senarra, Frederic Von Anhalt eta Alex Denk bizkartzaina. ADN analisiek haurraren aita Larry Birkhead zela argitu zuten.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharra(k)
1994 The Hudsucker Proxy Za-Za debuta
1994 Naked Gun 33⅓: The Final Insult Tanya Peters
1995 To the Limit Colette Dubois
1996 Skyscraper Carrie Wink
1998 Anna Nicole Smith: Exposed Bera Zuzendari eta ekoizlea ere
2003 Wasabi Tuna Bera
2007 Illegal Aliens Lucy Hilondokoa

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharra(k)
1995 The Naked Truth Bera Atal 1
1998 Sin City Spectacular
1999 Veronica's Closet Donna Atal 1
1999 Ally McBeal Myra Jacobs Atal 1
2000 N.Y.U.K. Dr. Anita Hugg
2002–2004 The Anna Nicole Show Bera
2005 Comedy Central Roast of Pamela Anderson Bera
2005 Comedy Central Roast of Jeff Foxworthy Bera
2007 Larry King Live Bera

Bideoklipak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Abestia Artista Oharra(k)
1993 Will You Love Me Tomorrow Bryan Ferry
1997 My Heart Belongs to Daddy Marilyn Monroe Remake
1997 You Win, I Lose Supertramp
1998 Jumper Third Eye Blind
2004 The New Workout Plan Kanye West
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anna Nicole Smith Aldatu lotura Wikidatan