Anne Igartiburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anne Igartiburu
Anne Igartiburu2 050 edit.jpg
Bizitza
Izen osoa Anne Igartiburu Verdes
Jaiotza Elorrio1969ko otsailaren 18a (51 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k) Igor Yebra  (2004 -  2006)
Pablo Heras-Casado  (2015 -
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak aktorea, telebista aurkezlea eta zinema aktorea
Enplegatzailea(k) Televisión Española
IMDb nm0407029

Anne Igartiburu Verdes (Elorrio, Bizkaia, 1969ko otsailaren 18a) telebista-aurkezle eta aktorea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elorrion jaio zen 1969ko otsailaren 18an. Merkatuteknia Industriala ikasi zuen. Estatu Batuetan, Frantzian eta Luxenburgon bizi izan da.

1993an hasi zen agertzen ATBn (Arrasate Telebista). Ondoren Euskal Telebistan lan egin zuen, eta gero, Telecincon[1]. Gaur egun TVE 1n egiten du lan eta telebista-programa bat aurkezten du: bihotzeko prentsako programa bat.

Aktore bezala, hainbat paper egin ditu. Anton Reixaren El lápiz del carpintero[2] filmean (2002), mojaren papera egin zuen. Jonathan Frakesen Star Trek: Insurrection (1998) filmean agerpen laburra[3] egin zuen. Gainera, Luna negra[4] (2004) telenobelan, Loreto pertsonaiarena egin zuen.

2006 urtean "Gala 50 años de TVE"[5] saio berezia aurkeztu zuen Laura Valenzuela eta Paula Vázquezekin. Gainera urte askotan Gabon Zaharreko kanpaikadak[6] edo kanpai-hotsak eman ditu Madriletik.

Gaur egun astelehenetik ostiralera +Gente[7] saioan dabil arratsaldero TVE1 katean.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko irailean, Anne Igartiburu euskal telebista-aurkezlearekin ezkondu zen. Baina 2005eko abenduan, bereizi ziren.

2016an, bere senar Pablo Heras-Casadorekin, bere lehen seme biologikoa jaio zen, Pablo izenekoa. Mutil horretaz gainera, adoptatutako bi alaba ditu: bata indiar jatorrikoa, Noa, 2001ean jaioa; eta bestea Vietnameko jatorrikoa, Carmen, 2012an jaioa. Horretaz gainera, 1996an jaiotako asiar jatorriko neska bat dago beraiekin bizitzen, Annek hirugarren alabatzat baitu.[8]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte bukaerako kanpai hotsen telebista emankizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabon Zaharreko kanpai hotsen telebista emankizunak, Espainiako Erresuma osorako, Madrilgo Puerta del Sol plazatik:

Sariak eta sari-proposamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saria Urtea Kategoria Emaitza
Antena de Oro 2005 Telebista Saritua
Premio ATV 2005 Entretenimenduzko telebista-programen komunikatzailerik onena Sari-proposatua
TP de Oro 2005 Entretenimenduzko telebista-programen komunikatzailerik onena Sari-proposatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Anne Igartiburu: "La cadena sigue contando conmigo y ya son 13 años seguidos con diferentes compañeros"» telecinco 2017-12-20 . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
  2. a b (Gaztelaniaz) El lápiz del carpintero (2003). . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
  3. (Gaztelaniaz) Parkas, Victor. (2016-08-17). «'Star Trek', la primera saga de cine que luchó contra el racismo» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
  4. (Gaztelaniaz) Telenovela, Por. (2017-01-24). «‘Luna negra’» Diez Minutos . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
  5. «Gala 50 aniversario de TVE | Gestmusic» www.gestmusic.es . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
  6. CAMPANADAS 2019-2020 CON ANNE IGARTIBURU Y ROBERTO LEAL. . Noiz kontsultatua: 2019/12/31.
  7. (Gaztelaniaz) +Gente - Web Oficial - RTVE.es. . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
  8. (Gaztelaniaz) http://www.elmundo.es/loc/2016/01/19/569e647ee2704eed648b4636.html
  9. (Gaztelaniaz) Adiós, tiburón (1996). . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
  10. (Gaztelaniaz) Menos que cero (1996). . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]