Antonio Basagoiti Arteta
Itxura
Antonio Basagoiti Arteta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio Basagoiti Arteta |
Jaiotza | Getxo, 1848ko urriaren 22a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1933ko maiatzaren 8a (84 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua eta bankaria |
Kidetza | Asociación Católica de Propagandistas |
- Artikulu hau enpresaburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antonio Basagoiti».
Antonio Basagoiti Arteta (Getxo, Bizkaia, 1848ko urriaren 22-Madril, 1933ko urtarrilaren 17) euskal jatorria zuen enpresari eta bankari espainiarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cádizen bertako Merkataritza Eskolan ikasi zuen. Mexikora emigratu zuen eta han negioetan aberastu zen. Mota askotako negozioetan aritu zen: oihal-industian, burdinbideetan, burdingintza, finantzietan... 1900. urtean Espainiara itzuli zen eta Banco Hispano Americano sortu zuen; berarekin batera Bruno Zaldo Rivera, Luis Ibáñez Posada eta Florencio Rodríguez Rodríguez aritu ziren. Banketxe horren presidentea izan zen 1901tik 1933 arte. Ondoren, bere semea, Juan Antonio Basagoiti Ruiz, 1961tik 1968ra, banketxearen presidentea ere izan zen. Algortako Trinitarioen elizan lurperatu zuten.