Antzoriz lurmuturra

Koordenatuak: 43°22′39″N 2°31′13″W / 43.3775513°N 2.5203916°W / 43.3775513; -2.5203916
Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzoriz lurmuturra
Motalurmutur
Geografia
Map
Koordenatuak43°22′39″N 2°31′13″W / 43.3775513°N 2.5203916°W / 43.3775513; -2.5203916
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaLea-Artibai
UdalerriaLekeitio
Ur-gorputzaBizkaiko golkoa

Antzoriz lurmuturra Lekeitio udalerriaren iparraldeko mugan dagoen itsaslabarra da. Santa Katalina izenez ere ezagutzen da, bertan dagoen baselizaren izenetik.

Inguru fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzoriz lurmuturraren koordenatuak 43 22,60 I eta 002 30,60 M dira.[1] Otoio mendiaren iparraldeko hegian kokatua dago; ekialderantz Lekeitioko kostaldea dago, eta hirigunea 1,5 kilometrotara; mendebalderantz, berriz, Ispasterko itsaslabarrak eta Ogellako hondartza.

Lurmuturra kareharriz osatua dago, eta bere egiturari esker hainbat kobazulo aurkitzen dira bertan.[2]

Kobazuloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurmuturrean Antzorizko kobak ditugu, Santa Katalina izenez ere ezagunak (baseliza horren azpian daudelako). Haietako batean (Antzoriz I) Santa Katalinako aztarnategia dago, 1982-2000 urteetan induskatu zena eta harrezkero hainbat arlotan Europako arkeologiaren erreferentzia bihurtu dena.[3]

Baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurmuturraren gaineko muinoaren tontorrean, Antzorizko Santa Katalina baseliza dago. Erdi Arokoa da (XV. mendea). Gaur egunean ez du erabilpen erlijiosorik, eta esparru partikular batean dago.[4]

Itsasargia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzorizko lurmuturrean dago Lekeitioko itsasargi nagusia. 1862an eraikitakoa, gaur egun guztiz automatizatuta dago eta bertan itsas nabigazioari buruzko museo txiki bat bisita daiteke.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]