Edukira joan

Antzorizko Santa Katalina baseliza

Antzorizko Santa Katalina
Antzorizko Santa Katalina (Lekeitio).
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLekeitio
Koordenatuak43°22′35″N 2°30′36″W / 43.3765°N 2.5099°W / 43.3765; -2.5099
Map
Historia eta erabilera
Irekieraezezaguna

Antzorizko Santa Katalina gotorlekua eta baseliza izandako etxea da, Lekeitioko Antzoriz Lurmuturrean dagoena.[1]

Santa Katalina Antzoriz lurmuturrean kokatua dago. Bertara ailegatzeko, Lekeitioko herrian Santa Katalina Ibilpidea hartu behar da; 1,5 kilometrotako bidea egin ostean eraikina aurkituko dugu, herritik kanpo, muino baten tontorrean. Muino berean, itsaslabarretan, Lekeitioko itsasargia eta Antzorizko kobak daude (Santa Katalina aztarnategi arkeologikoarekin).[2]

Eraikinaren oina 17,30 x 12,20 metrotako laukizuzena da. Hormak harlangaitzezkoak dira, harlanduzko kantoiekin. Gaur egungo estalkiak, eraikinaren forma originala aldatu du, baina lehen bi isurkikoa zen. HE aldean, ezkerraldean, harlanduzko ezpataina du, bao bakarrekoa, kanpai barik. Ate bi ditu: bata HE aldean, ateburu zuzenekoa, gainean Santa Katalinaren irudi originalaren erreplikarekin; bestea HM aldean, puntadun arku formaduna. Ojiba-leiho erdibitua du HM aldean, eta gezileiho bat IM aldean.[3]

Antzorizko Santa Katalina bidea (Lekeitio). 1493ko hilketa gogoratzen duen gurutzea.
Antzorizko Santa Katalina bidea (Lekeitio). 1493ko hilketa gogoratzen duen gurutzea.

Ez da ezaguna zehazki baseliza noiz eraiki zen. Halere, zenbait albiste solte ezagutzen dira:[3]

  • Bertan XIII. mendeko harrizko Kristo bat gurtzen zen, gaur egunean Bizkaiko Eleiz Museoan gordetzen dena.[4]
  • 1489an, Inocencio III aitasantuak bulda baten bitartez Martin Abaroa kapilau izendatu zuen; 1490ean, hau hil zenean, Nicolas Abad de Arrietak ordezkatu zuen.1493an, bertan bizi zen abade bat erahila izan zen. Antzorizetik herrira zihoala, bidean pertsona batzuek atera zitzaizkion, eta azkonaz eta geziz hil zuten. Hiltzailea atxilotua izan zen baina ihes egin zuen, eta errebeldian tatarrez eramana, urkatua eta zatitua izatera kondenatu zuten.[5] Itxuraz, zerga-bilketaren inguruko desadostasunek eragindako erasoa izan zen. Gaur egunean bide bazterrean ikus daitekeen gurutzeak gertakari hau gogoratzen du.[6]
  • 1526ean Lekeitioko Udalari dohaintzan eman zitzaion.+
  • Juan Ramon Iturrizak, bere 1785eko "Historia General de Vizcaya" idazlanean, "Santa Catarina en Anzores" izendatzen du.[7]
  • 1823 inguruan udalak elizari saldu zion.Baselizak kapilaua eta maiordomo administratzailea izan zuen, baita etxebizitza bat ere.

Bertako kontu-liburuetan konponketa gastuak eta baselizak zituen diru iturriak zehazten dira: txakolin, abere eta gari salmentak, besteak beste.[3]

Gaur egungo egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egunean, ez da baseliza bat; hau da, barrutik etxe bat baino ez da, gurtzeko tokirik ez duena. Urte askotatik desakralizatua dago eta ez da kulturako erabiltzen, jabetza pribatukoa baita. Bertan zegoen Santa Katalinaren irudia Piedadeko baselizan dago.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]