Aonori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aonori gordina

Aonori (japonieraz: 青海苔 o アオノリ?) (japonieraz) eta parae (부산 광역시, koreeraz) jangarria den alga mota bat da, nagusiki Japonia, Korea eta Taiwanen ekoizten dena[1]. Monostroma eta Enteromorpha generotako hainbat espezieek osatzen dute.

Ezaugarri nutritiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaltzio, magnesio eta litiotan aberatsa da, bitamina ugari ere baditu eta hainbat aminoazido, bereziki metionina.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehortu eta hauts eran erabiltzen da Japoniako gastronomian, hala nola; noodleak egiteko, okonomiyaki pastelak, takoyaki (olagarro haragizko bola), tempura, isobe mochi (arroz pastela), shichimi (zazpi espeziatako elikagaia), miso zopa...

Korean Namul egiteko erabiltzen da, barazki plater bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]