Tenpura
Itxura
| Tenpura | |
|---|---|
| Agemono (en) | |
| Osagaiak | itsaskia, Izkira, txipiroia, Bivalvia, xitakea, Flammulina filiformisa, barazkia, arrautza, gari-irina, olioa eta edateko urra |
| Jatorria | Tokio |
Tenpura (japonieraz: 天ぷら edo 天麩羅, Hepburn: tenpura) Japoniako sukaldaritzan tipikoa den frijitua da. Arrain-, itsaski- edo barazki-zatiak irin-nahastura berezi batean pasatu eta frijitu egiten dira, eta, gero, soja-saltsan edo beste saltsaren batean blaituta jaten dira.[1] Janari zati bakoitzak mokadu baten tamaina izan behar du, eta oliotan frijitu behar da 180℃z, bizpahiru minutuz bakarrik.
Jatetxe nabarmenetan sesamo olioa edo olio horren nahasketa bat beste batzuekin erabili ohi dute. Zatia ahora eraman aurretik, saltsa (tentsuyu) batean busti ohi da, salda, soja-saltsa eta sake gozoz egina. Horri jengibre-birrindua, errefau-birrindua eta espeziak gehitzen zaizkio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]
| Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |