Pterodaktilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pterodaktilo
Pterodactylus BMMS7 life.png
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaPterosauria
Generoa Pterodactylus
Cuvier, 1809
Azpibanaketa
Pterodactylus antiquus
(Sömmerring, 1812)
Datu orokorrak
Zabalera 1,04 m

Pterodaktilo edo izen zientifikoa Pterodactylus (grezieraz: πτεροδάκτυλος, pterodaktylos, euskaraz: «hatz hegalduna»[1]) pterosauroen generoa izan zen[2]. Identifikaturiko aurreneko narrasti hegalaria izan zen. Fosil gehienak Alemania hegoaldean aurkitu dira, Solnhofen kareharrian (Bavaria), eta Jurasiko Berantiarrekoak dira (duela 150,8–148,5 milioi urte inguru). Europako beste hainbat tokitan eta Afrikan ere aurkitu dira pterodaktiloaren aztarna zatikatuak[3].

Haragijalea zen eta arrainak eta animalia txikiak ehizatzen zituen. Pterosauroen artean txikienetakoa zen eta Pteranodon eta Quetzalcoatlus baino lehenago bizi izan zen. Hegan egiteko muskulu eta azalezko mintz bat zeukan besoetako laugarren hatzetik hanketaraiko zabaltzen zena.

Aurkikuntzen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mannheimgo fosila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egid Verhelst II.ak egindako P. antiquus-ren grabatua, Cosimo Collinik argitaratua (1784)

Espezimen tipoa Pterodactylus antiquus da, aurkituriko fosil zaharrena hain zuzen ere. Cosimo Alessandro Collini zientzilari italiarrak deskribatu zuen 1784. urtean. Collini Mannheimgo "Naturalienkabinett" ("naturako bitxikerien gabinetea", natur historia museoen aintzindaria) instituzioko komisarioa zen eta Friedrich Ferdinand zu Pappenheim kondeak ekarri zion fosila 1780an azter zezan. "Naturalienkabinett" hau Bavariako Karlos Teodororen jauregian zegoen, Mannheimen[4]. Aurrez, 1779an, perodaktiloen beste fosil bat deskribatu zen baina hasiera batean krustazeo gisa sailkatu zen harik eta 1856an Hermann von Meyerrek pterodaktiloa zela erabaki zuen arte[4]. Pterodactylus micronyx izena eman zitzaion.

Collinik berak ez zuen hegalari gisa deskribatu, ozeanotako animalia zela uste zuen, batez ere ozeanotan oraindik aurkitu gabeko animalia arraro ugari izango zirela uste baitzuen[5]. Pterodaktiloa animalia itsastarra zeneko ideiak hamarkada batzuk iraun zituen zientzilarien artean. 1830an Johann Georg Wagler zoologo alemaniarrak anfibioen inguruko testu batean perodaktiloaren hegoak hegatsak balira bezala ilustratu zuen[6].

Hermanen ilustrazioa, pterosaurio baten aurreneko marrazkia.

1800an Johann Hermann naturalista alemaniar-frantsesak Georges Cuvier geologo handiari Colliniren fosilaren berri eman zion, izan ere Napoleonen ejerzitoak fosila hartu eta Parisera eraman zuela uste baitzuen. Bidalitako eskutitzetan esaten dio berak zuzenean aztertzeko aukerarik ez zuela izan baina ugaztuna zela pentsatzen zuen. Egin zuen marrazkian saguzar baten antzeko mintza egin zion eta pterodaktiloari hegoak ezarri zizkion aurrenekoa izan zen. Cuvier ados zegoen interpretazioarekin eta horrela argitaratu zuen: "Zalantzarik ez dago hatz luzeak mintz bati eusteko balio zuela, eta besoaren luzapenarekin hego ahndi bat egiten zuela"[5]. Cuvierren ustetan ordea pterodaktiloak narrastia izan behar zuen[7].

Fosila ez zegoen ordea frantsesen eskuetan. Karlos Teodoro 1802an hil zen eta Johann Paul Carl von Moll baroiak Munichera eraman zuen. 1809an Cuvierrek von Moll-i fosila erakusteko eskatu zion baina honek galduta zegoela erantzun zion. Benetan ez zegoen galduta, Samuel Thomas von Sömmerringek zeukan hartuta berak ere aztertu nahi zuelako. 1812an Sömmerringek konferentzia bat eman zuen eta Ornithocephalus antiquus izenarekin deskribatu zuen, saguzar antzirudikoa, hegazti eta ugaztunen arteko espezie bat bailitzan[8]. Cuvierrek ados egon gabe jarraitzen zuen eta urte berean Ossemens fossiles izeneko lanean narrastia izatearen argudio zabalak eman zituen[9].

Adostasunaren bila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sömmerringen Ornithocephalus brevirostris fosilaren marrazkia (1817)

1817an bigarren pterodaktilo bat aurkitu zen eta Sömmerringek Ornithocephalus brevirostris izena eman zion, mutur motzagoa baitzuen. Gaur egun argi dago pterodaktilo gaztea zela. Sömmerringek hezurduraren ilustrazio zehatza egin zuen eta pterodaktilo baten aurreneko deskribapen osoa izan zen. Bere pentsakerari jarraituz saguzarraren itxura eman zion ordea[10].

1860 arte benetan narrastiak zireneko adostasunik ez zen izan zientzilarien artean[11]. 1888. urtean Richard Lydekker naturalista ingelesak pterodaktiloaren espezie tipoa Pterodactylus antiquus izendatu zuen eta Sömmerringen Ornithocephalus antiquus izena sinonimo gisa gelditu zen[12].

Azken aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an Perodactylus kochi izeneko fosila aurkitu zen eta ehun bigunak zituen aurreneko fosila izanik informazio askoz zehatzagoa atera zuten zientzilariek. Lepoan piknozuntz tenteak zituela ikusi zen, hankako behatzen eta buztanaren artean "uropatagio" izena duen mintza zegoela aurkitu zen eta pelikanoen antzeko zaku bat ere bazuela ikusi zen[13].

Garai berean JME SOS 4784 zenbakidun fosila argi ultramorez aztertuta garezurrean gandor bigun marratu bat zuela ikusi zen eta erpeak estaltzen zituen keratina uste baino askoz luzeagoa, kurbatua eta zorrotza zela. Baraila luzeen puntan moko txiki bat bazuela ere ikusi zen[14].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduaren (berdea) eta gaztearen (urdina) tamainak gizakiarekin alderatuta.

Tamaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30 fosilen hezudura osoak gorde dira, gehienak pterodaktilo gazteak dira[15]. Pterodactylus antiquus pterosauroen artean txikia zen, 1'04 metrotako batazbesteko hego-zabalera zuen aurkitu den heldu bakarrak[10]. Aurkituriko gainerako pterodaktilo "espezieak" txikiagoak ziren, nahiz eta gaur egun jakina den espezie beraren ale gazteak zirela.

Garezurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pterodaktiloaren garezurra luzea eta fina zen eta 90 hagin handi eta koniko zituen. Barailen muturretako hortzak ziren handienak eta atzerantz joan ahala txikiagoak ziren. Garezurra eta barailak zuzenak ziren, ez goraka kurbatuak[16]. Garezurraren gainean gandor bigun bat zuen, heldu ahala handitzen eta gogortzen zihoana[13]. Heldutasun sexuala adierazteko elementu bat izango zela pentsatzen da, izan ere pterodaktilo gazteetan oso txikia baita[17].

Gorputza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepoa luzea zen eta ile gogorrez estalia zeukan atzealdea. Pterosauro guztien antzeko gorputza zuen. Enborra laburra zen eta beso oso luzeak zituen. Eskuetan hiru hatz aske zeuden eta laugarren hatzetik hasten zen muskuluz eta azalez egindako mintz zabala, hatzeko hankekin bat egiten zuena. Mintzari eusteko barnean kolageno zuntzak zituen eta kanpoaldean keratinazko konkor txikiak.

Hankak besoak baino askoz laburragoak ziren eta behatzen eta isatsaren artean ere mintza zeukan. Isatsa laburra zen eta horri esker lurrean mugitzea errazagoa egiten zitzaion eta airean hegaldia kontrolatzeko egokia ere bazen[18].

Paleobiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pterodaktilo baten ilustrazio artistikoa.

Hazkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat adinetako fosilak aurkitu izanak hainbat espezie identifikatu eta deskribatzera eraman ditu zientzilariak, baina gur gegun espezie bakarra dela kontsideratzen da, Pterodactylus antiquus[16].

Kumatze sasoia izaten zuen eta urtebete baino lehenago hegan egiteko gai zen. Bi urtetako pterodaktiloek heldutasun sexuala lortzen zuten eta hauek baino zaharragoak oso gutxi izango zirela pentsatzen da. Patroi honek krokodiloen antz handiagoa du txoriena baino[15].

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

H. N. Hutchinson-en Extinct monsters : a popular account of some of the larger forms of ancient animal life liburuko ilustrazioa.

Pterodactylus antiquus-en eta gaur egungo hegazti eta narrastien eraztun esklerotikoak konparatuta egunezko jarduera zutela ikusi da. Beste ptersauro gautarrekin toki berean biziko zen, txoko ekologiko desberdina beteko baitzuen[19].

Mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezurdura eta fosilen postura behatuta ikusten da pterodaktiloa lau hankatan ibiltzen zela, baina gai zen aurrealdea altxatu eta bi hankatan jartzeko, batez ere aireratzeko eta lurreratzeko orduan.

Besoak hegan egiteko eraldatuak zituen eta hegalari trebea zen, izan ere hegaldia kontrolatzeko hegoen tamaina eta forma erregulatzen zuen eta hankak eta isatsa ere mugitzen zituen. Hegalari akrobatikoa zen, planeatzen ere bazekiena[18].

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia txikietan espezializaturiko haragijalea zen. 2020ko ikerketa batzuek erakutsi dute ornogabeetaz elikatuko zela eta beraz elikadura estrategia generalista izango zuela[20].

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar izendaturiko espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrehun urtetan zehar pterodaktiloak aldaketa handiak izan ditu sailkapen taxonomikoari dagokionez. Espezie ugari izendatu izan badira ere, gaur egun Pterodactylus antiquus da onartzen den espezie bakarra. Taula honetan duzue aurkituriko fosil guztien izendapena:[21]

Izena Autorea Urtea Estatusa Oharrak
Pterodactylus antiquus (Sömmerring) (1812) Onartua Pterodactylus-aren espezie tipoa, Ornithocephalus antiquus ordezkatuz
Pterodactylus brevirostris (Sömmerring) (1817) Ctenochasma elegans-en sinonimoa Ornithocephalus brevirostris ordezkatuz
Pterodactylus giganteus (Oken) (1819) Nomen dubium Rhamphorhynchus muensteri-en sinonimoa, Ornithocephalus giganteus ordezkatuz
Pterodactylus longirostris Cuvier 1819 Pterodactylus antiquus-en sinonimoa
Pterodactylus grandis Cuvier 1824 Nomen dubium Rhamphorhynchus muensteri-en sinonimoa
Pterodactylus crocodilocephaloides Ritgen 1826 Pterodactylus antiquus-en sinonimoa
Pterodactylus nettecephaloides Ritgen 1826 Nomen oblitum Aurorazhdarcho micronyx-en sinonimoa
Pterodactylus macronyx Buckland 1829 Dimorphodon macronyx ordezkatuz
Pterodactylus (Rhamphorhynchus) macronyx (Buckland) (1829) Dimorphodon macronyx-en sinonimoa Dimorphodon macronyx ordezkatuz
Pterodactylus banthensis (Theodori) (1830) Dorygnathus banthensis ordezkatuz eta hau Ornithocephalus banthensis ordezkatuz
Pterodactylus (Rhamphorhynchus) (ensirostris) banthensis (Theodori) (1830) Nomen oblitum Dorygnathus banthensis-en sinonimoa
Pterodactylus goldfussi Theodori 1830 Dorygnathus banthensis-en sinonimoa
Pterodactylus crassirostris Goldfuss 1831 Scaphognathus crassirostris gisa sailkatua
Pterodactylus macronyx Meyer ez Buckland 1831 ez 1829 Dorygnathus banthensis-en sinonimoa
Pterodactylus medius Münster 1831 Nomen dubium Altmuehlopterus rhamphastinus-en sinonimoa
Pterodactylus muensteri (Goldfuss) (1831) Rhamphorhynchus muensteri-en sinonimoa Ornithocephalus muensteri ordezkatuz
Pterodactylus (Rhamphorhynchus) muensteri (Goldfuss) (1831) Rhamphorhynchus muensteri-en sinonimoa Pterodactylus muensteri ordezkatuz
Pterodactylus bucklandi Meyer 1832 Rhamphorhynchidae zehaztu gabea Garai batean Rhamphocephalus generoan
Pterodactylus longipes Münster 1836 Ardeadactylus longicollum-en sinonimoa
Pterodactylus kochi Wagner 1837 Diopecephalus kochi gisa sailkatua Ornithocephalus kochi ordezkatuz, agian Pterodactylus antiquus-en sinonimoa
Pterodactylus lavateri Meyer 1838 Rhamphorhynchus muensteri-en sinonimoa
Pterodactylus (Ornithopterus) lavateri (Meyer) (1838) Rhamphorhynchus muensteri-en sinonimoa Pterodactylus lavateri ordezkatuz
Pterodactylus longicaudus Münster 1839 Rhamphorhynchus longicaudus gisa sailkatua
Pterodactylus meyeri Münster 1842 Diopecephalus kochi-en sinonimoa
Pterodactylus secundarius Meyer 1843 Nomen dubium Rhamphorhynchus muensteri-en sinonimoa
Pterodactylus cliftii Mantell 1844 Palaeornis cliftii-en sinonimoa Palaeornis cliftii ordezkatuz
Pterodactylus diomedeus (Owen) (1846) Cimoliornis diomedeus-en sinonimoa Cimoliornis diomedeus ordezkatuz
Pterodactylus gemmingi Meyer 1846 Rhamphorhynchus muensteri-en sinonimoa
Pterodactylus (Rhamphorhynchus) gemmingi (Meyer) (1846) Rhamphorhynchus muensteri-en sinonimoa Pterodactylus gemmingi ordezkatuz
Pterodactylus giganteus Bowerbank ez Oken 1846 ez 1819 Lonchodraco giganteus ordezkatuz
Pterodactylus ornis Giebel 1847 Palaeornis cliftii-en sinonimoa
Pterodactylus conirostris Owen 1850 Lonchodraco giganteus-en sinonimoa
Pterodactylus cuvieri Bowerbank 1851 Cimoliopterus cuvieri gisa sailkatua
Pterodactylus compressirostris Owen 1851 Lonchodectes compressirostris gisa sailkatua
Pterodactylus redenbacheri (Wagner) (1851) Aurorazhdarcho micronyx-en sinonimoa Ornithocephalus redenbacheri ordezkatuz
Pterodactylus rhamphastinus (Wagner) (1851) Altmuehlopterus rhamphastinus gisa sailkatua Ornithocephalus rhamphastinus ordezkatuz
Pterodactylus giganteus Morris ez Oken ez Bowerbank 1854 ez 1819 ez 1846 Cimoliornis diomedeus-en sinonimoa
Pterodactylus longicollum Meyer 1854 Ardeadactylus longicollum gisa sailkatua
Pterodactylus wuerttembergicus Quenstedt 1854 Nomen oblitum Cycnorhamphus suevicus-en sinonimoa
Pterodactylus suevicus Quenstedt 1855 Cycnorhamphus suevicus gisa sailkatua
Pterodactylus micronyx Meyer 1856 Aurorazhdarcho micronyx gisa sailkatua
Pterodactylus crassipes Meyer 1857 Nomen rejectum Ostromia crassipes gisa sailkatua
Pterodactylus (Rhamphorhynchus) crassipes (Meyer) (1857) Nomen rejectum Ostromia crassipes-en sinonimoa, Pterodactylus crassipes ordezkatuz
Pterodactylus eurychirus Wagner 1857 Cycnorhamphus suevicus-en sinonimoa
Pterodactylus (Ornithocephalus) eurychirus (Wagner) (1857) Cycnorhamphus suevicus-en sinonimoa Pterodactylus eurychirus ordezkatuz
Pterodactylus suevicus eurychirus (Wagner) (1857) Cycnorhamphus suevicus-en sinonimoa
Pterodactylus hirundinaceus Wagner 1857 Rhamphorhynchus muensteri-en sinonimoa
Pterodactylus (Rhamphorhynchus) hirundinaceus Wagner 1857 Rhamphorhynchus muensteri-en sinonimoa
Pterodactylus (Ornithocephalus) propinquus Wagner 1857 Nomen dubium Altmuehlopterus rhamphastinus-en sinonimo posiblea
Pterodactylus propinquus (Wagner) (1857) Nomen dubium Pterodactylus (Ornithocephalus) propinquus ordezkatuz, Altmuehlopterus rhamphastinus-en sinonimo posiblea
Pterodactylus propinquus medius Wagner 1857 Nomen dubium Altmuehlopterus rhamphastinus-en sinonimoa
Pterodactylus (Ornithocephalus) vulturinus Wagner 1857 Ardeadactylus longicollum-en sinonimoa
Pterodactylus vulturinus (Wagner) (1857) Ardeadactylus longicollum-en sinonimoa Pterodactylus (Ornithocephalus) vulturinus ordezkatuz
Pterodactylus liasicus Quenstedt 1858 Campylognathoides liasicus gisa sailkatua
Pterodactylus fittoni Owen 1859 Nomen dubium Ornithocheirus fittoni edo Anhanguera fittoni gisa sailkatua,Cimoliopterus cuvieri-en sinonimo posiblea
Pterodactylus sedgwickii Owen 1859 Camposipterus sedgwickii gisa sailkatua
Pterodactylus silvestris Owen 1859 Palaeornis cliftii-en sinonimoa
Pterodactylus cerinensis Meyer 1860 Nomen dubium
Pterodactylus grandipelvis Meyer 1860 Nomen dubium
Pterodactylus scolopaciceps Meyer 1860 Aerodactylus scolopaciceps gisa sailkatua
Pterodactylus elegans Wagner 1861 Ctenochasma elegans gisa sailkatua
Pterodactylus pulchellus Meyer 1861 Aurorazhdarcho micronyx-en sinonimoa
Pterodactylus simus Owen 1861 Ornithocheirus simus gisa sailkatua
Pterodactylus spectabilis Meyer 1861 Pterodactylus antiquus-en sinonimoa
Pterodactylus woodwardi Owen 1861 Nomen dubium Ornithocheirus woodwardi gisa sailkatua
Pterodactylus hopkinsi Seeley 1864 Nomen nudum
Pterodactylus oweni Seeley 1864 Ikrandraco machaerorhynchus-en sinonimoa Ez nahastu "Pterodactylus oweni"-rekin
Pterodactylus longispinis Cope 1866 Rhabdopelix longispinis gisa sailkatua
Pterodactylus macrurus Seeley 1869 Gnathosaurus macrurus gisa sailkatua
Pterodactylus nobilis Owen 1869 Nomen dubium Ornithocheirus nobilis gisa sailkatua
Pterodactylus curtus Owen 1870 Nomen dubium Ornithocheirus curtus gisa sailkatua
"Pterodactylus oweni" Marsh 1871 Okupatua Okupatu aurretik Pterodactylus occidentalis gisa sailkatua
Pterodactylus ingens Marsh 1872 Pteranodon longiceps-en sinonimoa Pteranodon ingens gisa sailkatua
Pterodactylus occidentalis Marsh 1872 Nomen dubium "Pterodactylus oweni" espezie okupatua ordezkatuz eta Pteranodon occidentalis gisa sailkatua
Pterodactylus velox Marsh 1872 Nomen dubium Pteranodon velox gisa sailkatua
Pterodactylus suprajurensis Sauvage 1873 Nomen dubium
Pterodactylus aclandi Owen 1874 Nomen dubium Rhamphocephalus depressirostris-en sinonimo posiblea
Pterodactylus daviesii Owen 1874 Nomen dubium
Pterodactylus duncani Owen 1874 Nomen dubium Rhamphocephalus bucklandi-en sinonimo posiblea
Pterodactylus kiddii Owen 1874 Nomen dubium Rhamphocephalus bucklandi-en sinonimo posiblea
Pterodactylus manseli Owen 1874 Nomen dubium
Pterodactylus marderi Owen 1874 Dimorphodon macronyx-en sinonimoa
Pterodactylus pleydelli Owen 1874 Nomen dubium
Pterodactylus sagittirostris Owen 1874 Serradraco sagittirostris gisa sailkatua
Pterodactylus umbrosus Cope 1874 Nomen dubium Ornithochirus umbrosus ordezkatuz
Pterodactylus validus Owen 1875 Doratorhynchus validus gisa sailkatua
Pterodactylus montanus Marsh 1878 Dermodactylus montanus gisa sailkatua
Pterodactylus suevicus Fraas ez Quenstedt 1878 ez 1855 Ardeadactylus longicollum-en sinonimoa
Pterodactylus fraasi (Seeley) (1901) Ardeadactylus longicollum-en sinonimoa Cycnorhamphus fraasi ordezkatuz
Pterodactylus cristatus Wiman 1925 Germanodactylus cristatus gisa sailkatua
Pterodactylus westmani Wiman 1925 Pterodactylus antiquus-en sinonimoa
Pterodactylus cormoranus Döderlein 1929 Pterodactylus antiquus-en sinonimoa
Pterodactylus arningi Reck 1931 Nomen dubium
Pterodactylus brancai Reck 1931 Nomen dubium Dsungaripterus brancai gisa sailkatua
Pterodactylus maximus Reck 1931 Nomen dubium
Pterodactylus raptor Owen vide Ingles & Sawyer 1979 Nomen nudum

Kokapena Pterosauoen barnean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an Steven Vidovic eta David Martill paleontologoek filogenetikoki gertu zeuden archaeopterodactyloideak aztertu zituezten eta 2017an argitaratu zuten egindako sailkapena:[22]


Pterodactyloidea

Eosipterus yangi




Pterodactylus antiquusPterodactylus BMMS7 life.png


Lophocratia


Diopecephalus kochi


Ctenochasmatoidea

GallodactylidaeAerodactylus MCZ 1505.png



CtenochasmatidaePterodaustro BW.jpg






Altmuehlopterus ramphastinusAltmuehlopterus DB.jpg



DsungaripteroideaPteranodon longiceps mmartyniuk wiki.pngQuetzalcoatlus07.jpg






2018. urtean Longrich, Martill eta Andresek sailkapen berri bat egin zuten[23]:

Archaeopterodactyloidea
Germanodactylidae

Germanodactylus cristatus



Germanodactylus rhamphastinusAltmuehlopterus DB.jpg



Euctenochasmatia

Pterodactylus antiquusPterodactylus BMMS7 life.png


Ctenochasmatoidea
Gallodactylidae

Cycnorhamphus suevicus



Normannognathus wellnhoferi




CtenochasmatidaePterodaustro BW.jpg





Pterodaktiloa egungo kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrehistoriako animalien artean ezagunenetako bat da eta hainbat liburu, filme, telesail eta bideojokotan agertzen da[24].

Pteranodon izeneko pterosauroari ere sarritan Pterodaktilo esaten zaio eta hori akatsa da. Pteranodon-a askoz handiagoa zen, 7 metrotako hego-zabalera baitzuen, eta hezurrezko gandor luze bat burutik atzerantz ateratzen zena. Horregatik hainbat filmetan pterodaktilo esaten bazaio ere Pteranodon-a da benetan ikusten dena[25].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Gudger, E. W.. (1944-08). «The Earliest Winged Fish-Catchers» The Scientific Monthly 59 (2): 120–129. Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  2. Schweigert, G.. (2007). «Ammonite biostratigraphy as a tool for dating Upper Jurassic lithographic limestones from South Germany – first results and open questions» Neues Jahrbuch für Geologie und Paläontologie – Abhandlungen 245 (1): 117–125. doi:10.1127/0077-7749/2007/0245-0117..
  3. Schweigert, Günter. (2007-07-01). «Ammonite biostratigraphy as a tool for dating Upper Jurassic lithographic limestones from South Germany – first results and open questions» Neues Jahrbuch f??r Geologie und Pal??ontologie - Abhandlungen 245 (1): 117–125. doi:10.1127/0077-7749/2007/0245-0117. Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  4. a b Ősi, Attila; Prondvai, Edina; Géczy, Barnabás. (2010). «The history of Late Jurassic pterosaurs housed in Hungarian collections and the revision of the holotype of Pterodactylus micronyx Meyer 1856 (a ‘Pester Exemplar’)» Geological Society, London, Special Publications 343 (1): 277–286. doi:10.1144/sp343.17. ISSN 0305-8719. Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  5. a b (Ingelesez) «The earliest known restoration of a pterosaur and the philosophical origins of Cuvier’s Ossemens Fossiles» Comptes Rendus Palevol 3 (2): 157–175. 2004-03-01 doi:10.1016/j.crpv.2004.02.002. ISSN 1631-0683. Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  6. Mills, Frederick William.; Mills, Frederick William; Deby, Julien. An introduction to the study of the Diatomaceae. Iliffe ; Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  7. (Frantsesez) «Journal de physique, de chimie, d'histoire naturelle et des arts» Gallica 1801 Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  8. (Ingelesez) Sömmerring, Samuel Thomas von. Über einen Ornithocephalus oder über das unbekannte Thier der Vorwelt, dessen fossiles Gerippe C. Collini im 5ten Bande der Actorum Academiae Theodoro-Palatinae nebst einer Abbildung in natürlicher Größe im Jahre 1784 beschrieb, und welches Gerippe sich gegenwärtig in der Naturalien-Sammlung der königlichen Akademie der Wissenschaften zu München befindet : vorgelesen in der mathematisch-physikalischen Classe am 27. Dec. 1810 und Nachtrag vorgelesen am 8. April 1811. Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  9. Cuvier, Georges; Brongniart, Alexandre; Geoffroy Saint-Hilaire, Etienne. (1812). Recherches sur les ossemens fossiles de quadrupèdes : où l'on rétablit les caractères de plusieurs espèces d'animaux que les révolutions du globe paroissent avoir détruites. Deterville, Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  10. a b (Ingelesez) Bennett, S. Christopher. (2013-06-01). «New information on body size and cranial display structures of Pterodactylus antiquus, with a revision of the genus» Paläontologische Zeitschrift 87 (2): 269–289. doi:10.1007/s12542-012-0159-8. ISSN 1867-6812. Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  11. Padian, K.. (1987). The case of the bat-winged pterosaur. Typological taxonomy and the influence of pictorial representation on scientific perception. In Czerkas, S. J.; Olson, E. C. (eds.). Dinosaurs past and present. 2. Los Angeles: Natural History Museum of Los Angeles County in association with University of Washington Press, Seattle and London., 65–81 or. ISBN 978-0-938644-23-1..
  12. Colmeiro y Penido, Miguel. (1868). «Enumeracion de las criptógamas de España y Portugal [... Parte segunda»] Biodiversity Heritage Library Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  13. a b Frey, E., and Martill, D.M.. (1998). Soft tissue preservation in a specimen of Pterodactylus kochi (Wagner) from the Upper Jurassic of Germany. Neues Jahrbuch für Geologie und Paläontologie, Abhandlungen 210:, 421-441 or..
  14. Frey, E., Tischilinger, H., Buchy, M.-C. and Martill, D.M.. (2003). New specimens of Pterosauria (Reptilia) with soft partes with implications for pterosaurian anatomy and locomotion. In: Buffetaut, E. and Mazin, J.-M. (eds.). Evolution and Palaeobiology of Pterosaurs (London: Geological Society) 217:, 233-266 or..
  15. a b Bennett, S. Christopher. (1996-09-19). «Year-classes of pterosaurs from the Solnhofen Limestone of Germany: taxonomic and systematic implications» Journal of Vertebrate Paleontology 16 (3): 432–444. doi:10.1080/02724634.1996.10011332. ISSN 0272-4634. Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  16. a b Jouve, Stephane. (2004-09-10). [0542:DOTSOA2.0.CO;2 «Description of the skull of a Ctenochasma (Pterosauria) from the latest Jurassic of eastern France, with a taxonomic revision of European Tithonian Pterodactyloidea»] Journal of Vertebrate Paleontology 24 (3): 542–554. doi:10.1671/0272-4634(2004)024[0542:DOTSOA]2.0.CO;2. ISSN 0272-4634. Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  17. (Ingelesez) March 2016, Joseph Castro-Live Science Contributor 18. «Pterodactyl, Pteranodon & Other Flying 'Dinosaurs'» livescience.com Noiz kontsultatua: 2020-12-31.
  18. a b Vanveldhuizen, Jacob A.. (2013-12). Anatomy and locomotion of Pterodactylus (Archosauria: Pterosauria) from the Late Jurassic Solnhofen Formation of Germany. Noiz kontsultatua: 2020-12-31.
  19. (Ingelesez) Schmitz, Lars; Motani, Ryosuke. (2011-05-06). «Nocturnality in Dinosaurs Inferred from Scleral Ring and Orbit Morphology» Science 332 (6030): 705–708. doi:10.1126/science.1200043. ISSN 0036-8075. PMID 21493820. Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  20. (Ingelesez) Bestwick, Jordan; Unwin, David M.; Butler, Richard J.; Purnell, Mark A.. (2020-10-28). «Dietary diversity and evolution of the earliest flying vertebrates revealed by dental microwear texture analysis» Nature Communications 11 (1): 5293. doi:10.1038/s41467-020-19022-2. ISSN 2041-1723. Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  21. Arnold, Caroline. (2014). Pterosaurs: Rulers of the Skies in the Dinosaur Age. ISBN 978-1-63083-412-8..
  22. Vidovic, Steven U.; Martill, David M.. (2017-06-27). «The taxonomy and phylogeny ofDiopecephalus kochi(Wagner, 1837) and ‘Germanodactylus rhamphastinus’ (Wagner, 1851)» Geological Society, London, Special Publications 455 (1): 125–147. doi:10.1144/sp455.12. ISSN 0305-8719. Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  23. (Ingelesez) Longrich, Nicholas R.; Martill, David M.; Andres, Brian. (2018-03-13). «Late Maastrichtian pterosaurs from North Africa and mass extinction of Pterosauria at the Cretaceous-Paleogene boundary» PLOS Biology 16 (3): e2001663. doi:10.1371/journal.pbio.2001663. ISSN 1545-7885. PMID 29534059. PMC PMC5849296. Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  24. «Pterosaur.net :: Myths and Misconceptions» www.pterosaur.net Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  25. Lester, Mark L.. (2005-07-12). Pterodactyl. American World Pictures (AWP) Noiz kontsultatua: 2020-12-30.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]