Arcadio María Larraona Saralegi
Arcadio María Larraona Saralegi | |||||
---|---|---|---|---|---|
1962ko apirilaren 5a - 1962ko apirilaren 19a Elizbarrutia: Diocaesarea in Isauria (en)
1959ko abenduaren 14a - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Oteitza, 1887ko azaroaren 12a | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Erroma, 1973ko maiatzaren 7a (85 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania italiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | teologoa, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Enplegatzailea(k) | Pontifical Lateran University (en) | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Erlijio-ordena | Klaretar | ||||
Arcadio María Larraona Saralegi (Oteitza, 1877ko azaroaren 12a — Erroma, 1973ko maiatzaren 7a), nafar kardinal, erlijioso eta jurista izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Patricio Larraona eta Bartolina Saralegiren semea. Haurtzaroan Lizarrako eskolapioen eskolan ikasi ondoren, ikasketak jarraitu zituen Aragoin eta Katalunian. Filosofia eta teologia ikasi zituen Cerverako Unibertsitate zaharrean (Lleida). 1911ko ekainaren 10ean apaiztu zen Zaragozan.
Apaiztu eta gutxira Erromara joan zen, eta han zuzenbide kanoniko eta zibilean doktore bihurtu zen Lateranense Unibertsitate Pontifizioan. Bi diziplina horietan doktoratu zen. Erroman 62 urtez bizi izan zen harrezkero[2].
1943an, Pio XII.a aita santuak Erlijiosoen Kongregazioko idazkariorde izendatu zuen eta 1950ean idazkari.
1959an, Joan XXIII.ak kardinal diakono izendatu zuen eta. 1962an Errituen Kongregazioko prefektu izendatu zuten eta Vatikanoko II. Kontzilioko Liturgiako Prestaketa Batzordeko buru izan zen. Urte horretan bertan, gotzain izendatu zuten izan zen, Diocesarea in Isauria erregioko artzapezpiku tituluarekin, San Joan Laterangoaren katedralean (Erroma).
1969an, Paulo VI.ak Mariaren Bihotz Garbiaren presbitero kardinal izendatu zuen, eta, 1973an, Kardenalen Kolegioko kamarlengoa eta Errituen Kongregazioko prefektu emeritu.
1973an hil zen Erroman 95 urterekin, eta han dago lurperatua. Iruñeko Larraona ikastetxeak eta kale batek bere izena daramate.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Frisón, B. (1979): Cardenal Larraona. Madrid: Publicaciones Claretianas.
- ↑ «Gran Enciclopedia Navarra» web.archive.org 2016-05-29 (Noiz kontsultatua: 2021-09-15).