Aretxarte merkatari elkartearen gabonetako iragarkia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2019ko iragarkia, "Erresistentzia gara!"

Aretxarte merkatari elkartearen gabonetako iragarkia Aretxabaletako (Gipuzkoa) Aretxarte merkatari elkarteak urtero eguberrien atarian ateratzen duen iragarkia da. Aretxabaletarrak ikusi zain egoten dira eta sare sozialetan arrakasta handia izaten du[1].

Egileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aretxarte merkatari elkarteak, AZ Visual Media enpresak eta Aretxabaletako udalak elkarlanean egiten duten iragarkia da.

  • Aretxarte: 1991. urtean sortu zen herriko merkatariak elkartu eta merkatal jarduera sustatzeko asmoz[2].
  • AZ Visual Media: aretxabaletarrek sorturiko ikus-entzunezko enpresa da, Aretxabaletan eta Madrilen egoitza duena. Ikus-entzunezko produktu ugari ekoizten ditu eta telebista errealizazioak eta argazkilaritza ere jorratzen ditu[3].
  • Aretxabaletako udala

Iragarkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014. urtean hasi ziren iragarkiak egiten eta gabonetan herrian kontsumitzeko deia egiten da urte horretan aipagarria izan den berri, telesail edo filme bat oinarri hartuta[4]. Azken bideoetan interneten bidez produktuak saltzen dituzten enpresa multinazioalei aurre egiten diete gainera. Hasierako urteetan Ibai Zangitu errealizadorea izan zen bideoetako protagonista eta 2017tik aurrera Kepa Errasti aktore aretxabaletarrak hartu du paper hori[5]. Protagonistarekin batera herriko dendariak azaltzen dira bideoetan; arropa saltzaileak, ileapaintzaileak, harakinak, tabernariak, arrain saltzaileak, zapatariak, masajistak, janari dendariak, erloju saltzaileak...

Honako hauek izan dira urtez urte egindako iragarkiak:

Urtea Izenburua Gaia
2014[6] 166 ilusio Espainiako Loteriak egindako iragarkia zuen oinarri. Olentzero eta Bizarzuri ageri dira.
2015[7] Gabon hauetan ere herriko merkataritzak lagun zaitzala Star Wars filmea. Darth Vader ikusten da herriko dendetan.
2016[7] Aretxarte gabonetarako prest!!! Olentzerok herriko merkatariei banan bana galdetzen die ea prest dauden Gabonetarako.
2017[8] Atxabaltan be kriston aukeratzarrak daz! Freddie Mercury kale nagusian eta herriko dendetan agertzen da.
2018[9] Berak ere herrian erosten badu, zuk zegatik ez? Erbesteratua zegoen Carles Puigdemont ezkutuan Aretxabaletara etorri zen erosketak egitera.
2019[10] Erresistentzia gara! La casa de papel telesailean oinarritzen da.
2020[11] Bizipoza ez dusku inork eruengo! Brianen bizitza filmaren amaierako kantua, COVID-19 pandemiari aurre egiteko.
2021[12] Ez da gure jokoa! Txipiroiaren jokoa telesailean oinarritzen da.
2022[13] Txikiñenen alde, herrixa dantzan jarrikou! Jamie Cullumen Hang Your Lights! abestiaren bertsioaz herria dantzan jarri zen[14].
2023[15] Sekule es duskue kenduko gertutasune! Braveheart filmaren pasarte ezaguna

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lartzanguren, Edu. «Aretxabaletako merkatari txikiak inperioaren kontra, Eguberrietako bideoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  2. «ARETXABALETA - Aretxarte | Debagoieneko Mankomunitatea» www.debagoiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  3. AZ Visual Media | Zure ideia A-tik Z-ra | AZ Visual Media. 2018-10-23 (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-12-04). «Aretxarte merkatari elkartea: gabonetan ere erresistentzia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  5. «'Atxabaltan be kriston aukeratzarrak daz!' iragarkia aurkeztu da gaur - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  6. «Aretxarte merkatari elkartea — Aretxabaletako Udala» www.aretxabaleta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  7. a b (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Aretxabaleta | Siete vídeos navideños de apoyo al comercio local» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  8. «Kepa Errastik Freddie Mercury berpiztu du Aretxabaletako dendak sustatzeko» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  9. «Aretxarte 2018 Spota / Berak ere herrian erosten badu, zuk zergatik ez?» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  10. «Gabonetarako egindako iragarkian erresistentzia direla aldarrikatu dute merkatariek - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  11. «"Bizipoza ez dusku inork eruengo!" - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  12. «'Txipiroiaren jokoa'-ri keinu eginda herrian kontsumitzeko deia - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  13. «Herriko komertzio txikien alde, herria dantzan jarri dute Aretxabaletan - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  14. (Gaztelaniaz) N.G. (2022-12-13). «[Vídeo Aretxabaleta se pone a bailar para defender al comercio local»] Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  15. «Gertutasuna aldarrikatuta Gabonetan ere herrian kontsumitzeko gonbidapena - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]