Argiñetako nekropolia
Argiñetako nekropolia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Elorrio |
Koordenatuak | 43°08′24″N 2°32′09″W / 43.139914°N 2.535972°W |
Ondarea | |
BIC | RI-55-0000054 |
Argiñetako nekropolia Elorrioko Mendraka auzoan dagoen nekropolia da, herritik bi kilometrotara. Nekropoli hau San Adrian izeneko baseliza ondoan dago. Barruan kristautasuna heldu aurreko hiru hilarri daude eta kareharrizko hogeita hiru hilobi (IX. mendekoak), horietatik bat bikoitza.
Jada XVI. mendean, Gonzalo de Otalora bere balioaz jabetu zen eta harrezkero, ugariak dira honetaz idatzi duten kronikariak eta euskal historiako jakintsuak. Hala ere, oraindik ez dugu Argiñetako historia ezagutzen.[1]
«Harginen lekua» da Argiñeta. Bertan harearrizko hilobi kristauak topatu zituzten eta hortik omen dator izena. 711. urtean Guadaleteko batailaren ostean arabiarrengandik ihesi zetozen bisigodoak Elorrioraino heldu ziren eta, antza denez, Argiñetan egin zituzten eurentzako hilobiak.[2]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi Erdi Aroan eraikitako hogei hilobi eta bost hilarri daude hilobi-multzoan. Oiz menditik ateratako hareharrizkoak eta neurri ezberdinetakoak dira. Hilobiek, bi zati dituzte: forma antropomorfoa duen kutxa bat eta teilatutxo moduko sekzio triangeluarreko estalki bat. Bigarren eta hirugarren hilobietan hileta-inskripzioak irakur daitezke, Bizkaian kristau nukleoen presentziaren testigantza idatzi zaharrena direnak.
Bestalde, hilarriek, hauek ere Oiz mendiko harrobitik ateratako harriz eginak, lau disko formakoak eta triangeluarra bat, izaera astraleko ikonografia bat erakusten dute[3].
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiar estatuak kultur intereseko ondasun izendatutako ondarea da[4].
Argiñetako sarkofagoaren inskripzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Argiñetako sarkofagoaren inskripzioa | |
Liburu osoa: Euskal Herriko Erdi Aroaren Historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak |
« |
IN DE(I) NIOMINE MOMUS IN CORPORE BIBENTEM / IN ERA DCCCCXXI {corpore} MI FECIT / IC DORMIT. Jainkoaren izenean, Momo-k bizirik zela, Aroko 921ean (883. urtea) egin ninduen, hemen datza lo. |
» |
—[5]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Forma antropomorfoa eta estalki triangeluarra
-
Disko formako hilarriak
-
Hileta-inskripzioetako bat
-
Nekropolia eta atzean San Adrian baseliza
-
Hilobi-multzoa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- ↑ Argiñeta begibistan. Elorrioko Udala.
- ↑ «Argiñetako nekropolia» Argia 2006-12-17.
- ↑ «Bizkaia.Eus - Bizkaiko Ondare Historikoa» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «BIC» www.culturaydeporte.gob.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).
- ↑ Ruiz Fernández, Amanda; Agirre García, Jaione. (2006). Euskal Herriko Erdi Aroaren historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380807..