Argiñetako nekropolia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Argiñetako nekropolia
Kultura ondasuna
Argiñeta ASC.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Elorrio
Koordenatuak 43° 08′ 24″ N, 2° 32′ 09″ W / 43.139913888889°N,2.5359722222222°W / 43.139913888889; -2.5359722222222Koordenatuak: 43° 08′ 24″ N, 2° 32′ 09″ W / 43.139913888889°N,2.5359722222222°W / 43.139913888889; -2.5359722222222
Historia eta erabilera
Ondarea
BIC RI-55-0000054

Argiñetako nekropolia Elorrioko Mendraka auzoan dagoen nekropolia da, herritik bi kilometrotara. Nekropoli hau San Adrian izeneko baseliza ondoan dago. Barruan kristautasuna heldu aurreko hiru hilarri daude eta kareharrizko hogeita hiru hilobi (IX. mendekoak), horietatik bat bikoitza.

Jada XVI. mendean, Gonzalo de Otalora bere balioaz jabetu zen eta harrezkero, ugariak dira honetaz idatzi duten kronikariak eta euskal historiako jakintsuak. Hala ere, oraindik ez dugu Argiñetako historia ezagutzen.[1]

«Harginen lekua» da Argiñeta. Bertan harearrizko hilobi kristauak topatu zituzten eta hortik omen dator izena. 711. urtean Guadaleteko batailaren ostean arabiarrengandik ihesi zetozen bisigodoak Elorrioraino heldu ziren eta, antza denez, Argiñetan egin zituzten eurentzako hilobiak.[2]

Argiñetako nekropoliko hiru hilarriak

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi Erdi Aroan eraikitako hogei hilobi eta bost hilarri daude hilobi-multzoan. Oiz menditik ateratako hareharrizkoak eta neurri ezberdinetakoak dira. Hilobiek, bi zati dituzte: forma antropomorfoa duen kutxa bat eta teilatutxo moduko sekzio triangeluarreko estalki bat. Bigarren eta hirugarren hilobietan hileta-inskripzioak irakur daitezke, Bizkaian kristau nukleoen presentziaren testigantza idatzi zaharrena direnak.

Bestalde, hilarriek, hauek ere Oiz mendiko harrobitik ateratako harriz eginak, lau disko formakoak eta triangeluarra bat, izaera astraleko ikonografia bat erakusten dute[3].

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar estatuak kultur intereseko ondasun izendatutako ondarea da[4].

Argiñetako sarkofagoaren inskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEU logoa.png Wikiiturrietan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Argiñetako sarkofagoaren inskripzioa
Liburu osoa: Euskal Herriko Erdi Aroaren Historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak
«

IN DE(I) NIOMINE MOMUS IN CORPORE BIBENTEM / IN ERA DCCCCXXI {corpore} MI FECIT / IC DORMIT.

Jainkoaren izenean, Momo-k bizirik zela, Aroko 921ean (883. urtea) egin ninduen, hemen datza lo.

»

[5]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Argiñetako nekropolia Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  1. Argiñeta begibistan Elorrioko Udala.
  2. «Argiñetako nekropolia» Argia 2006-12-17.
  3. «Bizkaia.Eus - Bizkaiko Ondare Historikoa» www.bizkaia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-30.
  4. (Gaztelaniaz) «BIC» www.culturaydeporte.gob.es . Noiz kontsultatua: 2019-09-30.
  5. Ruiz Fernández, Amanda; Agirre García, Jaione (2006) Euskal Herriko Erdi Aroaren historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380807.