Arlanpe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
View Of Arlanpe.jpg
Arlanpe hemen kokatua: Bizkaia
Arlanpe
Arlanpe
Arlanpe (Bizkaia)
Udalerria Lemoa
Koordenatuak 43° 11′ 34″ N, 2° 45′ 46″ W / 43.192777777778°N,2.7627777777778°W / 43.192777777778; -2.7627777777778Koordenatuak: 43° 11′ 34″ N, 2° 45′ 46″ W / 43.192777777778°N,2.7627777777778°W / 43.192777777778; -2.7627777777778
Garaiera 204 m. itsas-mailatik
Aztarnak Bai
Katalogoa GEV

Arlanpe Lemoan (Bizkaia) kokatutako aztarnategi arkeologikoa da. Bertan dokumentatu diren giza okupazioak Goi Acheulear, Solutrear, Madelein, Brontze eta Erromatar Behe Inperio arokoak dira.[1][2]


Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inazio Espinosa, GEAC-eko buru izandakoa, 2017an.

Arlanpeko haitzuloa Arlanpeko Atxa deritzon kareharri gune baten IIE aldean dago, Lemoako Landais auzoan (UTM koordenatuak: 30T 519254 4782262, 204 m. itsas gainean). Haren sarreratik Arratia ibaiaren azken zatia ikusten da, Ibaizabalekin bat egin aurretik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arlanpen indusketa prozesua

Arlanpeko aztarnategia 1961ean aurkitu zuten Xabier Zumalde eta Inazio Espinosa espeleologoek, Zornotzako Alegría Club (GEAC) taldekoak.[3] Sarreran eginiko kata batean material lagin batzuk jaso ziren, gero Jose Miguel Barandiaranek Behe Paleolitokotzat hartu zituenak.[4] Une horretatik aurrera, aztarnategi hau Behe Paleolitoko erreferentzia bakarra izan zen. Halere, arkeologoen artean ez zen aintzat hartu; are, Bizkaiko Karta Arkeologikoan beste kobazulo batekin nahastu zen (Arlanpe II, 100 metro baino gehiagoko distantzian dagoena).[5][6] 2006ean haitzuloa berraztertu zen, eta zundaketak egin ziren aztarnategiaren interesa estudiatzeko.[7] Horren ondorioz, 2007tik aurrera ikerketa proiektu bat martxan jarri zen, Joseba Rios-Garaizarren zuzendaritzapean.


Sekuentzia estratigrafikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indusketa 11m2tako gune batean egin zen, eta 2010era arte bi areatan jardun zen: sarreran eta barruko aldean. Lan hauek bi sekuentzia estratigrafiko erakutsi dituzte, hurrengo periodoen presentziarekin:

Goi Acheulearra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lutitan eginiko Pseudo-levallois punta. Arlanpeko D maila.

Maila zaharrenak (D maila, barruko sekuentzia) glaziazio arteko azken aldikoak dira (115000 BP), proba kultural eta klimatikoen arabera. Maila hauetan fauna aztarna ugari aurkitu da, bereziki basahuntza (Capra pyrenaica) eta sarrioa (Rupicapra sp.). Industria litikoa ugaria da, bereziki lutitan (tokiko lehengaia) eginiko tresna handiak, aurpegi bikoak barne. Silexezko erremintak Levallois harri-pusketatik aterata daude, adibidez ukitutako tresnak (karrakailuak eta dentikulatuak). Arlanpekoa Euskal Herriko giza okupazio zaharrenetakoa da, Irikaitz , Lezetxiki edo Mendieta I aztarnategiekin batera.[8]

Azken Goi Solutrearra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okupazio bizi samarrak dira (sarrerako sekuentzia, III eta II mailak). Bertan sutegiak eta industria litiko asko aurkitu dira (bereziki ehiza tresnak: punta foliazeoak eta bizkardun xaflatxoak), hezurrezko tresnak (puntak, orratzak, zintzilikariak...). Fauna ugaria da, bereziki basahuntz piriniotarra eta sarrioa hemen ere. Okupazio hauek 17000 BP inguruan datatu dira, beraz zonalde honetako Solutrear erreferentzia berantiarrenen artean daude.

Madelein Erdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okupazio ez oso biziak dira (I maila, sarrerako sekuentzian). Bertan silexezko tresna gutxi eta fauna aztarnak errekuperatu dira. Duela 17500 urteko okupazio honetan 70 kgtako kareharri bloke bat nabarmentzen da (Arlanpeko dama), irudi femenino eskematikoekin.[9]

Brontze Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testuinguru nahastuan (A maila, barruko sekuentzia) eta lurrazalean giza aztarnak aurkitu dira. Gutxienez lagun baten hezurrak dira, azkonarrek nahastutako hilobi batekoak. 3.200 BP inguruan datatu dira.

Erromatar Behe Inperioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurreko geruzak hobiekin zulatuak daude hainbat puntutan; hobi hauetan IV mendeko objektuak aurkitu dira (Terra sigillata Hispanica, metala, beira).

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arlanpen eginiko lanetan indusketa eta analisi metodo berriak erabili dira, eta honek testuinguru arkeologikoa berreskuratzea ahalbidetu du. Adibidez, bertako hartz arre aztarna batek gaurko hartz arreen dibertsitate genetikoa estudiatzeko erabili da.[10] Hala ere aztarnategiaren egiazko potentziala Pleistozeno Erdi eta Goi arteko okupazioetan datza, honek Iberiar Penintsula iparraldean izan ziren lehen Homo neanderthalensis taldeen bizimodua hobeto ezagutzeko balio duten neurrian. Solutre aldiko okupazioak ere garrantzitsuak dira, Solutre eta Madeleine arteko trantsizioa nola eta zergatik gertatu zen jakiteko. Azkenik, erromatar aldiko hilobiek garai horretako gizarteari buruzko informazio garrantzitsua emango dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rios-Garaizar, J., D. Garate, A. Gómez-Olivencia, E. Iriarte-Avilés, A. Aranburu-Artano, D. Arceredillo-Alonso, A. García, M. J. Iriarte-Chiapusso, J. Moreno, X. Murelaga, J. E. Ortíz, T. Torres, Z. San Pedro-Calleja & L. Zapata-Peña, 2011. The Lower to Middle Palaeolithic transition in northern Iberia: new data from Arlanpe Cave. Antiquity, 85(329). http://antiquity.ac.uk/projgall/rios-garaizar329/
  2. Rios-Garaizar, J., E. Iriarte-Avilés, D. Garate, A. Gomez-Olivencia & Z. San Pedro Calleja, 2008. Nuevos datos sobre la transición entre el Solutrense Superior y el Magdaleniense inferior en la Región cantábrica: la cueva de Arlanpe (Lemona, Vizcaya). Sautuola, 14, 95-104. http://unican.academia.edu/JosebaRiosGaraizar/Papers/408666/Nuevos_datos_sobre_la_transicion_entre_el_Solutrense_superior_y_el_Magdaleniense_inferior_en_la_region_cantabrica_la_cueva_de_Arlanpe_Lemoa_Vizcaya_
  3. (Gaztelaniaz)  UEV-EEE «“Guk ez genuen ia ezer egin eta!” | UEV-EEE» euskalespeleo.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-19 .
  4. Nolte y Aramburu, E., 1963. Algunos de los nuevos yacimientos prehistóricos descubiertos en cuevas de la provincia de Vizcaya y puesta al día del Catálogo general de los mismos con la inclusión de la fauna cavernícola y bibliografía general, Bilbao: Diputación de Vizcaya.
  5. Barandiarán Maestu, I., 1967. Paleomesolítico del Pirineo Occidental. Bases para la sistematización tipológica del instrumental óseo paleolítico, Zaragoza: Universidad de Zaragoza.
  6. Marcos Muñoz, J. L., 1982. Carta arqueológica de Vizcaya. Primera parte: yacimientos en cueva. Cuadernos de Deusto, 8, Bilbao: Universidad de Deusto.
  7. Rios Garaizar, J., E. Iriarte, A. Gómez Olivencia, D. Garate & E. Regalado Bueno, 2007. Cueva de Arlanpe (Lemona). Arkeoikuska, 2006, 145-8.
  8. Arrizabalaga, A., 2005/2006. Las primeras ocupaciones humanas en el Pirineo Occidental y Montes Vascos. Un estado de la cuestión en 2005. MUNIBE (Antropologia-Arkeologia). Homenaje al Prof. Jesús Altuna., 57(2), 53-70. http://www.aranzadi-zientziak.org/fileadmin/docs/Munibe/200502053070AA.pdf
  9. , Joseba Rios-Garaizar, Diego Garate, Raphaëlle Bourrillon, Asier Gómez-Olivencia and Theodoros Karampaglidis. 2008. The Venuses Block From Arlanpe Cave (Northern Iberian Peninsula): Implications for the Origins and Dispersion of Gönnersdorf-Lalinde Style Depictions Throughout the European Magdalenian. Oxford Journal of Archaeology, Volume 34, Issue 4, pages 321–341, DOI: 10.1111/ojoa.12062.November 2015. onlinelibrary.wiley.com
  10. Valdiosera, C. E., J. L. García-Garitagoitia, N. Garcia, I. Doadrio, M. G. Thomas, C. Hänni, J.-L. Arsuaga, I. Barnes, M. Hofreiter, L. Orlando & A. Götherström, 2008. Surprising migration and population size dynamics in ancient Iberian brown bears (Ursus arctos). Proceedings of the National Academy of Sciences, 105(13), 5123-8. doi:10.1073/pnas.0712223105, http://www.pnas.org/content/105/13/5123.full

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]