Armand de Caulaincourt
Armand de Caulaincourt | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Caulaincourt, 1773ko abenduaren 9a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Heriotza | Paris, 1827ko otsailaren 19a (53 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Gabriel Louis de Caulaincourt | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Leinua | Q18214715 | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | diplomazialaria, politikaria eta militarra | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Adar militarra | Frantziako Lurreko Armada | ||||||||
Gradua | dibisio-jeneral | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Frantziako Iraultzako Gerrak Napoleondar Gerrak | ||||||||
Armand-Augustin-Louis de Caulaincourt, Vicenzako dukea (Caulaincourt, 1773ko abenduaren 9a - Paris, 1827ko otsailaren 19a) frantziar militar eta diplomazialaria izan zen.
Nobleziako familia batean jaioa, bere karrera militarra hamalau urterekin hasi zuen, 1788an. 1801ean koronel maila zuen, hamahiru kanpainatan parte hartu zuen eta bi aldiz zauritu zuten.
San Petersburgon diplomazialari izan ondoren, Napoleonen landa-laguntza izendatu zuten. Vicenzako dukerria ere eman zioten. 1807tik 1811ra San Petersburgora itzuli zen enbaxadore gisa.
Caulaincourtek ez zion aholkatu Napoleoni Errusiako Kanpainari ekiteko. Enperadoreari lagundu zion Ezkutari Handiaren karguarekin, zaldien eta guardiaren arduraduna.
Frantziara itzulita, Jauregiko Mariskal Handi izendatu zuten, harreman diplomatikoen arduradun. Napoleonen Kanpo Arazoetako ministroa izan zen Ehun Egunetan.