Art Nouveau Euskal Herrian
Art Nouveau Euskal Herrian ez zen Europako beste leku batzuetan bezain emankorra izan, baina artikulu honetan adibide nagusiak ematen saiatuko gara. Lurraldeei dagokienez, Bizkaia da emaitza gehien daukana.
Araban
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasteizko Bonilla lantegi etxea (Francisco Albiñana eta J. Casaús, 1915-1917) da aipagarria. Goya gasolindegiak (José Luis López de Uralde eta Francisco Alonso Martos, 1935) estilo horren eragina du, arrazionalismo-kutsu handia ere eduki arren. Halaber, hiriburu arabarreko Alaba Jenerala kaleko 2. zenbakiko etxea (José Otalora, 1904) ere modernismoan sailkatu daiteke.
Bizkaian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alde batetik, Ricardo Bastida arkitekto bilbotarrak Castaños eta San Mameseko udal garbitegiak[1] diseinatu zituen, gaur egun ere ikusgai dauden eraikin ederrak. Alondegia ere bere lan handien artean dago, eta beste estilo batean eginda dago, nahiz eta batzuen ustez adibide modernista ere izan.
Bestetik, Ismael Gorostiza ere arkitekto modernista bizkaitar aipagarrienetakoa da[2] eta Barakaldo jaioterriko hainbat eraikin diseinatu zuen, gehienak gaur egun desagertuta izan arren.
Baina ziur aski Campos Eliseos Antzokia (1902) eta Montero etxea (1901-04) dira hiriburu bizkaitarraren eraikin ederrenak eta ezagunenak, Abandoko barrutian kokatutakoak. Barruti berean ere Guridi eraikin ikusgarria dago (Poza kalea 1).
Gipuzkoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontxako hondartzaren eskubanda ezaguna (Juan Rafael Aldai, 1910) eta ibilbide horren inguruan dauden hainbat eraikin, Donostiako Boulevardeko kioskoa eta Moraza (5. zk), Zubieta (1. zk) eta Garibai (21. zk) kaleko etxeak Art Nouveauk Donostian emandako adibiderik azpimarragarrienetakoak dira.
Luis Elizalde eta Ramon Kortazar ere bertako arkitekto modernistarik nabarmenen artean ditugu bestela.
Tolosan Berdura plazako estalkia da aipagarria. Juan Alejandro Mujika arkitektoak diseinatu eta eraiki zuen 1899-1900 urteen bitartean[3].
Nafarroan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñean hainbat eraikin eta komertzio egin ziren Art Noveau estiloan, besteak beste, Joaquín Maya musika eskola (Cipriano Salvatierra etxea), Victor Eusaren palazetea Iruñeko Bigarren Zabalgunean, Cipriano Nagoreren denda (San Nicolás 56-58), Quintana hotela, Blosaco botika (Mercaderes, 21), Zoila de Espinal e Irurita etxea (San Nikolas, 72), José Alonso 4ko etxea[4], Victor Idoate bitxi-denda (Txapitela kalea, 17)...[5]
Iruñetik kanpo, nabarmenak dira, batetik, Bertizko jaurerriko markesinako beiratea, eta Tafallako Severino Fernández 26ko etxea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Los Lavaderos de San Mamés y Castaños"
- ↑ "Ismael Gorostiza, una figura clave del modernismo bizkaino"
- ↑ Berdura plaza hiru.com web gunean
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fachada de la casa modernista de la calle José Alonso de Pamplona (Navarra).» Eusko Ikaskuntza.
- ↑ (Gaztelaniaz) Garayoa, Idoia Saralegui y Alberto. (2024-09-26). «VAMOS A VISITAR LA PAMPLONA MODERNISTA» PLANETA PAMPLONA (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).
Bibliogarfia gehiago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mariano González Presencio, Mariano (2015) "Arquitectura contemporánea en Navarra. Hitos e influencias". Príncipe de Viana (PV), ISSN: 0032-8472, 261 zk., 229-263 or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Modernisoa. Ondarea. Kultura Ondarea. Eraikitako ondarea. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- (2014 -06-18) La Pamplona Modernista. Pamplonaactual