Art Tatum
Itxura
| Art Tatum | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Toledo, 1909ko urriaren 13a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Toledo |
| Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
| Heriotza | Los Angeles, 1956ko azaroaren 5a (47 urte) |
| Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park |
| Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | piano-jotzailea, jazz musikaria eta musikaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Genero artistikoa | jazza stride piano (en) |
| Musika instrumentua | pianoa |
| Diskoetxea | Verve Records (en) Capitol Records Folkways Records Brunswick Decca Records |
Art Tatum (Toledo, Ohio, 1909ko urriaren 13a - Los Angeles, Kalifornia, 1956ko azaroaren 5a) Estatu Batuetako jazz-pianista eta musikagilea izan zen. Jazz-pianista bikain eta miragarrienetako bat izan zen. 1928. urtean egin zuen aurkezpena irratian Speedy Webb-en orkestrarekin, eta geroago, McKinney's Cotton Pickers-ekin (1931), eta Adelaide Hallekin (1932). 1935-1937 urteetan talde txikietan lan egin zuen New Yorkeko eta Chicagoko kabaretetan, eta 1938. urtean Londresen. 1943. urtean hirukote bat sortu zuen S. Stewart eta T. Grimes-ekin batera. Disko asko grabatu zituen eta ospetsu bihurtu zen mundu osoan. Eragina izan zuen jazz-pianistengan (Bud Powell, Lennie Tristano eta Oscar Peterson), baita jazz-musikari ospetsuengan ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.