Artazul ur-jauzia
| Artazul ur-jauzia | |
|---|---|
| Mota | ur-jauzia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°50′23″N 1°52′42″W / 42.8396136°N 1.8784199°W |
| Herrialdea | |
| Foru erkidego | |
| Udalerria | Ollaran |
| Nafarroako kontzeju | Arteta |
Artazul ur-jauzia Arteta herrian dagoen ur-jauzia da, Ollo bailaran, Nafarroan. Artetako ur-jauzia eta Artazulo ur-jauzia ere esaten zaio.[1]
Inguruko mendiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ur-jauzia Andia mendilerroan dago. Artazul errekako iturburuan. Ingurune paregabe honetan ur-jauzitik gora Artazul Arroila aurki dezakegu. Lizebar arroila ere gertu dago.
Mila metro inguruko batezbesteko altuera duen meseta dago gainean, Goñi eta Aizpun aldean eta ur irteerak ugariak dira ingurune karstiko honetan.[2]
Bertara nola iritsi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artazul ur-jauzia ikusteko Nafarroako Arteta herriko iturburura joan behar da. Ollo bailarako ur irteera naturaletariko bat da iturburu hau.[3]
Iruñeko ur-hornidura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñean edaten den ur asko hemendik hartu izan da aspalditik. XIX. mendearen amaieran Iruñeko 30.000 herritarrei ur garbia emateko zailtasunak zirenean (1895ean koleraren eragina handia izan zen). 1895. urtean bertan Artetatik ura Iruñera eramateak etxebizitzetara ura iristea ekarri zuen eta hornidura-arazoetarako konponbidea izan zen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arrizabalaga, Mikel. (2016-03-24). «mendia euskaraz bizi! : Artazulgo zintzurra» mendia euskaraz bizi! (kontsulta data: 2019-04-26).
- ↑ «Artazul arroila» Inguru abentura (kontsulta data: 2019-04-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) aruizhu. (2015-03-11). «Barranco de Artazul» Alfredo Ruiz (kontsulta data: 2019-04-24).
- ↑ «Artetako iturburua» Iruñerriko Mankomunitatea (kontsulta data: 2019-04-24).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Delikako ur-jauzia (Delika, Araba)
- Goiuriko ur-jauzia (Goiuri-Ondona, Araba)
- Iribasko iturburua (Baraibar, Nafarroa)
- Kakuetako ur-jauzia (Santa Grazi, Zuberoa)
- Putzubeltz ur-jauzia (Arantza, Nafarroa)
- Urederra iturburuko ur-jauzia (Bakedano, Nafarroa)
- Xorroxin ur-jauzia (Erratzu, Baztan, Nafarroa)
