Urederra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urederra
Urederra 9-2007.jpg
Datu orokorrak
Luzera19 km
Azalera85.362 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°48′18″N 2°08′12″W / 42.805063°N 2.136581°W / 42.805063; -2.13658142°48′18″N 2°08′12″W / 42.805063°N 2.136581°W / 42.805063; -2.136581
KokapenaEuskal Herria
Hidrografia
Arro hidrografikoaEbro ibaiaren arroa eta Ega
IturburuaAmeskoabarrena
BokaleaLizarra

Urederra Nafarroako mendebaldean, Bakedano herritik gertu, kokatutako ibai bat da, 18 kilometroko ibilbidea egin ostean, Ega ibaian isuritzen ditu urak, Lizarra parean. Urbasa Andiako Parke Naturaleko mazizo karstikoko akuifero baten irteera naturala da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiaren Iturburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urbasako Zerrako mazizo karstikoan osatutako akuiferoaren irteera naturala da, lehenengo ur irteera 630 metroko altitudean mendiaren hegoaldeko isurialdeko 900 metro baino gehiagoko pareta batean sortutako pitzadura batetik ateratzen da, Urbasako begiratokiaren (Pilatosen Balkoia) azpialdean, 30 metro baino gehiagoko ur-jauzi bat sortuz, Urederrako Iturburuko ur-jauzia, hain zuzen. Denboraren poderioz, uraren higadurak paisai karstiko harritsua moldatuz.[1]

Ibilbidean zehar beste hainbat ur-jauzi ditu, bai eta putzuak ere. Urak kolore turkesa bereizgarria dauka, karstifikazioaren eraginez. Hortik aurrera, Bakedano, Zuraide, Barindano, Artabia eta Larrion herriak zeharkatzen ditu, Lizarrara iristean Ega ibaiarekin alkartu arte

Balio Naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babestutako espazio honek, biodibertsitate altua du, landaredi eta animalia espezie anitzekin, mendi magaleko baso eta surjentzien artean biltzen dituen ekosistemengatik aberatsa.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazio mugatu batean aniztasun handiko zuhaitz eta zuhaixka ezberdinak aurkitu ahal dira, hauen artean ohikoena haritza motako quercus ezberdinak izango ziren, ingurune kalzikola eta xerofiloetara egokitzeko gaitasuna duenak. Bestetik, ezki, otsalizar (Sorbus aucuparia), pago (Fagus sylvatica), hurritza (Corylus avellana), Lizar (Fraxinus excelsior) eta ipar-ipuruak (Juniperus communis) ere ugariak dira besteak beste. Botanika aldetik Interes bereziko espezie arraroak aurkitu daitezke, haien artean Lathraea squamaria landare parasitoa.[2]

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruan aurkitu daitezkeen animaliak ere bestelakoak dira. Haragijale handien artean, bitxienak, Lepazuria (Martes foina) eta basakatua (Felis sylvestris), baina ez dira falta azkonar arrunta (Meles meles) eta basurdea (Sus scrofa) ere. Hegaztiei dagokionez, labarretan sai zuriak (Neophron percnopterus) kabiak egiten dituzten bitartean, basoan gabiraiak (Accipiter nissus) ugariak dira. Ur-zozoa (Cinclus cinclus) ur-ertzetan aurkitu daiteke, bertako intxektuaz elikatzen. Paseriforme familiako espezie batzuk ere ohikoak dira, hala nola, pinu-kaskabeltza (Parus ater), amilotx mottoduna (Parus cristatus), kaskabeltz handia (Parus major) y amilotx urdina (Parus caeruleus).[3]

Parke Naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an Urederraren iturburuko Natur Erreserba izendatu zuten, urte batzuk beranduago, 1997an Urbasa-Andia Parke Naturaleko eremuaren parte egin zuten, bai eta Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE).

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urederra airetik, udazkenean.

Irisbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakedano herrira iristeko, NA-718 Estella-Olazagutia errepidea jarraitu behar da, ostean NA-7187 norabidea hartzeko 13,8. kilometroan. «De las Cascadas de Baquedano» deituriko bidea da Urederra ibaiaren iturburuko ur-jauzietara iristeko ibilbide ofiziala. Aparkaleku batetik abiatzen den oniezkoentzako bidea da, bisitarientzako moldatutakoa.[4]

Urederrako Iturbururako sarreren erreserbak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an Urederrako Iturburua bisitatzeko aforoa mugatu zen, egunean 500 pertsonetara. Beraz, aldez aurretik erreserbatu behar dira sarrerak online bidez, bertako orrialdean edo Bakedanoko Turismo Bulegoan eskatuta. Sarrerak doan dira. Irekiera ordua goizeko 9:00tan da eta itxiera 17:00etan.[5]

Giza aztarnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtetan izan da eremu hori gizakiaren eskutik moldatua, horrela garai ezberdinetako aztarnak aurkitu ahal dira inguruan. Iturburuaren goikaldean aurrehistoriako aztarna magalitikoak aurkitu daitezke, Bakedanoko Portu Zaharreko dolmena eta Surgainako tumulua bezala.[3]

Zentral hidroelektrikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serapio Huici Lazcano bide ingeniari atarrabiarrak eta Daniel Múgicak abiatu zuten energia hidrolektrikoa sortzeko sistema, alde batetik Ubaban (Bakedano) egindako ubidetik, ingenieritza lan zaila suertatu zena eta gaur egungo Pilatosen balkoian kokatua, eta bestetik Zudaireko zentrala, 1903an egindakoa. Hortik, argindarra 14 kilometroko hari sistema baten bidez Olaztiko porlan lantegiraino eraman zuten, urte haietan ere abiatutakoa. 1916 eta 1920 berriztapenak egin zituzten zentralean. Eta gaur egun ere martxan dago, 1983an mekanizatu eta berriztatu ondoren.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Imaginanet.com © 2020. (2020-02-25). «Urederra, La Reserva Natural del Nacedero del Río Urederra se encuentra en el Parque Natural de Urbasa y Andía» www.parquedeurbasa.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  2. (Gaztelaniaz) Imaginanet.com © 2020. (2020-02-25). «Descripción,» www.parquedeurbasa.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  3. a b (Gaztelaniaz) Imaginanet.com © 2020. (2020-02-25). «Características, Flora y fauna de la Reserva natural del Nacedero del Río Urederra.» www.parquedeurbasa.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  4. (Gaztelaniaz) Imaginanet.com © 2020. (2020-02-25). «Situación - Accesos, Como llegar a la Reserva Natural del Nacedero del Río Urederra» www.parquedeurbasa.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  5. (Gaztelaniaz) Imaginanet.com © 2020. (2020-02-25). «Reserva,» www.parquedeurbasa.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  6. Zudaireko zentral hidroelektrikoaren historia (Ondaregia)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa