Asaph Hall

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Professor Asaph Hall.jpg

Asaph Hall (Goshen, Connecticut, 1822ko urriak 15-Annapolis, Maryland, 1907ko azaroak 22) estatubatuar astronomo bat izan zen.

Heziketa akademiko eskasarekin, bere aita hil ondoren zurgin bezala lan egin behar izan baitzuen bere amari laguntzeko, bere jakintza eta zerua ikerketzeko grinak bere kabuz prestatzera eraman zuen. 1857an William Cranch Bond astronomoaren laguntzaile bezala lanean hasi zen Harvardeko behatokian (Harvard College Observatory). Bere soldata hamabi dolarrekoa zen hilean.

1856an Angeline Stickneyrekin (1830-1892) ezkondu zen, nork bere lanean beti babestu zuen.

Behaketa ugari egin, teknika astronomikoak ikasi eta bere ezagutzak hobetu ondoren, 1863an, Washingtongo Itsas Behatokiko zuzendari izendatua izan zen, nondik Marteren bi ilargiak diren Fobos eta Deimos aurkitu zituen behatoki horretako 66 zentimetroko teleskopio errefraktorea erabiliz, Alvan Clark estatubatuar optikariak fabrikatu zuen teleskopioa. Aurretik Saturno planetaren errotazio periodoa aurkitu zuen. 1895ean astronomia irakasle postua bete zuen Harvard Unibertsitatean.

Foboseko krater handietako batek Hall izena jasotzen du astronomo honen omenez; Stickney, bere emaztearen omenez izendatua, ilargi honetako kraterrik handi eta sakonena da.

Lau seme izan zituen: Asaph Jr., Samuel, Angel eta Percival. Soilik lehena (Asaph Hall Jr.) izango zen astronomoa bere aita bezala, lan astronomiko ugari eginez. Zeruari buruzko ikerketa eta artikulu ugari argitaratu zituen.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nebulae in the Pleiades, (1886), Astronomische Nachrichten, volume 114, p. 167.
  • Observations on Mars, (1888), Astronomical Journal, vol. 8, iss. 181, p. 98-98.
  • Observations of Mars, 1892, (1893), Astronomical Journal, vol. 12, iss. 288, p. 185-188.
  • The orbit of the satellite of Neptune, (1898), Astronomical Journal, vol. 19, iss. 441, p. 65-66.
  • Motion of the perihelion of Mercury, (1900), Astronomical Journal, vol. 20, iss. 479, p. 185-186.
  • The differential equations of disturbed elliptic motion, (1906), Astronomical Journal, vol. 25, iss. 586, p. 77-79.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Asaph Hall