Phobos (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Phobos (satelitea)
221831main PIA10368.png
Aurkikuntza
Aurkitzailea Asaph Hall
Data 1877ko Abuztuaren 18
Ezaugarri orbitala
Zeren satelite Marte
Eszentrikotasuna 0,0151
Orbita-periodoa 7 ordu 39 min
Inklinazioa 1,075°
Ezaugarri fisikoak
Masa 1,07×1016
Grabitatea azalean 0,005 m/s2
Albedoa 0,07
Tenperatura 313

Phobos Marte planetaren satelite handiena da eta gertuen dagoena.

Itxura irregularrezko masa harritsua da, 27 km-ko diametroa besterik ez duelarik. Bere tamainarekin konparatua, krater oso handi bat du gainazalean, Stickney deiturikoa.

Fobosek beti aurpegi bera ematen dio Marteri, planetak satelitearengan sortzen dituen indar grabitatorioak direla eta. Indar honek Fobos Martera gerturatzea dakar eta 50-100 milioi urte barru Marteren aurka erori edo apurtu eta eraztun bat sortuko du planetaren inguruan. Fobos da bere planetatik gertuen dagoen satelitea, bakarrik 9.000 km.tara baitago.



Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Phobos (satelitea) Aldatu lotura Wikidatan