Edukira joan

Asellus Australis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asellus Australis

Asellus Australisen kokapena
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinokzioa J2000.0
Konstelazioa Cancer
Igoera zuzena 08h 44m 41.1s
Deklinazioa +18° 09′ 15″
Itxurazko magnitudea (V)+3.94
Ezaugarriak
Mota espektralaK0III
U−B kolore indizea0,99
B−V kolore indizea1,08
Aldakor motaunknown
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)+17.1 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: -17.10 mas/u
Dec.: -228.46 mas/u
Paralajea (π)23.97 ± 0.97 0.64 95 mas
Distantzia136 ± 5 au
(42 ± 1 pc)
Magnitude absolutua (MV)0.824
Beste izendapenak
Asellus Australis, Juzhnyj Oslenok, 47 Cancri, HR 3461, HD 74442, BD+18°2027, FK5 326, HIP 42911, SAO 98087, GC 12022, ADS 6967, CCDM 08447+1809
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Asellus Australis (δ Cancri / 47 Cancri / HD 74442) Cancer konstelazioko izar bat da, +3,94 itxurazko magnitudekoa, konstelazio honetako bigarren dizdiratsuena Altarfen ondoren. Bere izenaren jatorria Ganbela izar kumuluarekin (M44) lotua dago, ekialdean bi asto dituena (Asellus hitzak astoa esan nahi du latinez). Asellus Australis hegoalderen dagoena da, Asellus Borealis iparralderen dagoena den bitartean.

Gure Eguzki-sistematik 136 argi urtera dagoena, Asellus Australis K00III espektro motako erraldoi laranja bat da. 4585 gradu kelvineko azaleko tenperatura du eta gure eguzkiarena baino 53 aldiz handiagoa den argitasunarekin dizdiratzen du. Bere erradioa gure eguzkiarena baino 11 aldiz handiagoa da, eta bere masa bi eguzki masatan estimatzen da. Antzeko beste erraldoi batzuetan bezala, bere nukleoan helioaren fusio nuklearra gertatzen da. Bere metaltasuna gure eguzkiarena baino apur bat txikiagoa da, %75ekoa inguru.

Asellus Australis ekliptikako (eguzkiak zeruan zehar egiten duen "ibilbidea") izarrik dizdiratsuenetako bat da, ekliptikatik 5 arku minutu iparraldera baino ez baitago. Izar bikoitz optiko bat eratzen du 40 arku segundora dagoen +12,2 magnitudeko izar batekin, bien artean harreman fisikorik ez dagoelarik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]