Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideoa

Bideo honetan hiri kondairen gaineko zortzi datu azaltzen dira.

Edukien arduradunak

[aldatu iturburu kodea]

Informazio iturriak

[aldatu iturburu kodea]
  1. Gasteizko Ogasun Bulegoetan Andresito izeneko ume baten mamua agertzen da gauez. Izena bulegoko langile batek jarri zion 1990eko hamarkadan.
  2. Mamua da Itziarko bihurguneko neska ere. Debako errepidean agertzen den autoestopista da, eta kotxera igotzen bada, istripuz hil zen tokira eramango zaitu.
  3. Arabako Otxate herri hustua gertakizun paranormalen jo-puntua da. Izurriteak, psikofoniak eta Objektu Hegalari Ezezagunen bisitak izan omen ditu.
  4. Aiurdingo tunelean, Ertzaintzaren patruila bati bi metroko itzal bat agertu zitzaion, eta istripua izan zuten horrek eraginda. Patruilen burua zenak hala izan zela dio oraindik.
  5. Urtero, abuztuaren 24an, Zarauzko Narros jauregiko gela urdinean jauntxo ingeles bat agertzen omen da. Zergatik egun horretan? 1572ko San Bartolomeko sarraskitik ihesean heldu zelako herrira.
  6. Lemoizen ez dira mamuak agertu, pantera bat baizik. 2003. urtean izan zen, eta bideo batean jasoa dago. Bila aritu ziren, baina ez zuten aztarnarik aurkitu.
  7. Diotenez Iruñea ondoko Ezkaba mendi puntan ezkutuko tunel bat dago, hiriko harresi barneraino daramana.
  8. Burionagonatotorekagageazkoetxea da, euskal abizenik luzeena. Ezagutzen duzu haren jabe den inor?

Lotutako artikuluak

[aldatu iturburu kodea]

Erabilitako irudiak

[aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu iturburu kodea]