Atari eztabaida:Hezkuntza/Lehiaketak/2018/03

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo, Hezkuntza programako artikuluetako bat, Alokairuzko sabel, jada existitzen da Haurduntza subrogatu izenpean. MerZab(eztabaida)

Aldatu dut! -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:52, 26 otsaila 2018 (UTC)

Kategoriarik ez?[aldatu iturburu kodea]

Hau desberdina da otsailekoarekin alderatuta, kategoriei dagokienez, ezta? ez dago kategoria jakinik non artikulu berririk sor daitekeen materiala gehitzeko, ezta Lankide:Theklan maisu jauna? ...-Luistxo (eztabaida) 08:03, 1 martxoa 2018 (UTC)

Kaixo Luistxo ikaslea! ;) Hau urtarrilean egin bezala zerrenda itxi batekin egiten da. Ezkerreko gaiak Hezkuntza Programakoak dira eta ondo legoke lantzea. Eskubikoak dira 999 emakume The Dinner Party artelanean agertzen direnak. Horrela pixka bat akotatzen dugu. Bestela sistemarentzat oso zaila zen lehiaketan sartzen dena edo ez jakitea. Pentsa edozein emakumek egindako edozein film, liburu edo batek-daki-zer sar zitekeela bestela. Lehiaketa sistema ezberdinen helburua da emaitza onenak zer ematen duen jakitea. Beste proposamenik baduzu, hala ere, bota lasai! -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:06, 1 martxoa 2018 (UTC)
Izan nuen irakasle batek marxismo klaseak (ustez ekonomia zen ikasgaia) ematen amaitzean galdetzen zuen bezala, "onartzen da?", BAI, ONARTZEN DA. -Luistxo (eztabaida) 10:53, 1 martxoa 2018 (UTC)

Kaixo, Emilia (fisikaria) dago jarrita eta hala egin dut, baina (medikua) hobe letorkiokela uste dut. Garai batean medikuari fisikaria esaten zitzaion baina gaur egun nahasketara daramala iruditzen zait. MerZab(eztabaida) 17:18, 1 martxoa 2018 (UTC)

Bai, egon da ekarpen hori lehenago ere beste batekin. Physicist gaizki itzuli nuen. Mea culpa. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:49, 5 martxoa 2018 (UTC)

Orri gainetako goiburua?[aldatu iturburu kodea]

martxoak 3 da eta oraindik dago musika lehiaketaren abisua... norbaitek ahalko du aldatu ezta ? -Luistxo (eztabaida)

Konpondu nuen aurrekoan. Nirean goiburua kenduta dut eta ez nintzen ohartu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:50, 5 martxoa 2018 (UTC)

Kaixo, pixka bat zerrenda begiratuta, kexatzen gara bias edo gizonen aldeko joeraz Wikipedian, baina eskuineko zerrendan, gehien-gehienak Mendebaldeko emakumeak dira. Koherenteena iruditzen zait zerrenda irekia egitea, eta horiek lehiaketarako zenbatzea. -Iñaki LL (eztabaida) 10:31, 5 martxoa 2018 (UTC)

Kaixo Iñaki. The Dinner Party artelanak kritika ugari ditu, bat hori da, beste bat emakume beltzak ez izatea aluaren errepresentazioa artelanean... baina 999 emakumeren zerrenda sistematiko bat egin zuen artelana izanda, eta gehienak falta zaizkigula ikusita, aukera egokia da zerrenda zehatz bat egiteko. Zerrenda baten ordez kategoria bat jartzen bada, beste arazo batzuk izango ditugu, adibidez 2.000 emakume aktore porno egin daitezke, eta ez da, zehazki, bilatzen den "emakumea historian" profila. Zerrenda hedatzeko proposamen zehatzik baduzu, eztabaidatuko dugu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:48, 5 martxoa 2018 (UTC)
Theklan Artean garaiz gabiltzala uste dut... Zer moduz Petscanen ingelesez Asian women, Oceanian women, African women eta South American women jarrita? Emaitzak, bi azpikategoria gehituz, baina, gehiegi dira; hori nola mugatu? Ez dakit onartzen duen alemanez, frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz dauden 'women zerrendatzea, nik behintzat ez dakit... Era horretan, gutxiago izango dira. Beste "diskriminazio" bat (:s) artikuluen byte kopurua zehaztuz egin daiteke, alegia, byte kopuru batetik gora duten artikuluak. Konplikatuegia al da? -Iñaki LL (eztabaida) 10:43, 8 martxoa 2018 (UTC)
Bi objezio jarriko dizkiot horri. Lehenengoa da egin nuela zerrenda hau bezalako bilaketa batekin, eta emaitza berdina dela: emakume ezagunak dira mendebaldeko herrialdeetakoak direlako. Bigarren arazoa oraindik larriagoa da: emakume ezagunak dira aktore, modelo, kantari edo aktore porno izateagatik. Horri buelta emateko, zehazki, jarraitu nuen katalanek emandako pista, The Dinner Party artelanarena. Kritikak egin dakizkioke, baina bertan agertzen diren 999 emakume eta pertsonai femeninoek ez dute ordezkatzen justo kritikatu nahi den emakumearen figura. Honi guztiari gehituko nioke dagoeneko 1000 artikulu baino gehiagoko zerrenda dagoela, eta beste, demagun, 200 artikulu gehitzeak ez dituela gauzak errazten. Nahi baduzu, gehitu emakume gehiago, ez naiz hasiko inposatzen gauza bat edo bestea, noski. Baina lehiaketa hasi da jada eta arraroa litzateke hilabete erdian beste zerrenda bat gehitzea. Eta pentsa hurrengo urtean ere martxoa izango dugula! -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:54, 8 martxoa 2018 (UTC)
Theklan Um, beste kontinenteetan ikusi ditudan gehienak ez dirudi kategoria horretan sartzen direla (aktore etab etab). Ez da desegiteko asmoaz noski, baina The Dinner Partyko gehienak esango nuke Mendebaldeko zibilizazioaren ikonoak direla, askotan santuak (edo ezdakinor boteretsu baten emazteak), ez oso erakargarriak. Komentarioak beste baterako balio beza. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 09:27, 10 martxoa 2018 (UTC)

Puntu kenketak[aldatu iturburu kodea]

Bi puntu kenketa jarri ditut, uste dudalako neurri batzuk hartu behar direla. Azalduko dut: sistemak automatikoki kontatzen ditu egindako ekarpenak, baina ez ekarpen horren kalitatea. Wikilari batek artikuluak itzultzaile automatikoarekin jarri eta bere horretan utzi ditu, inongo moldaketarik egin gabe. Testua, beraz, ulergaitza da. Ondoren etorri da beste wikilari bat eta artikulua txukundu du, baina puntuak hasierakoak eraman ditu, ia ezer ere egin gabe. Horregatik puntuak kentzeko sistema jarri dut, horrelakoetan byte kopurua eta hitz kopuruagatik ematen diren puntuak kentzea zilegi dela pentsatuta. Zer pentsatzen duzue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:58, 5 martxoa 2018 (UTC)

Irene Montero[aldatu iturburu kodea]

@Iñaki LL: Irene Montero The Dinner Partyren 999 emakumeen zerrendara gehitu duzu eta uste dut, batetik, ez dela egokia hor jartzea. Ez da zerrendako partaide. Beste kontu bat da lehiaketan Irene Montero artikuluarekin puntuatu nahi izatea. Kasu horretan (pertsonalki ez nago ados, lehiaketa baten arauak ez dira aldatu behar abiatu eta gero) hobe beste atal batean sartzea, beste edo beste biografiak. Zer iruditzen? -Xabier Cañas (eztabaida) 05:04, 12 martxoa 2018 (UTC)

Kendu dut zerrendatik, Irene Montero ez baita artelan horren parte. Beste biografia batzuk gehitzearena, goiko eztabaidan irekita dagoen zerbait da, eta Xabier Cañasek dioen bezala, lehiaketa behin hasita ez da egokiena. Gainera, irizpideak ere zehaztu beharko lirateke, zergatik hau bai eta bestea ez. Eta pertsonalki hasten bagara bakoitzak egiten dituen emakumeak gehitzen, irizpide horiek nola jarriko ditugu? Demagun sartzen dudala playmate guztiak zerrenda batean... zerbait esango al dit norbaitek? -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:19, 12 martxoa 2018 (UTC)
Ez, The Dinner Partykoa ez da, arrazoia. Uste dut eztabaida orrian azaldutako arrazoien eta lehiaketako espirituaren haritik alde egin gabe intuizioz jokatzea ere badela zerbait, The Dinner Partyko zerrenda ere ez baita estatistikoa edo beharrezkoak diren 1.000 artikuluen zerrendan kokatutako zerbait: gaia mugatzeko ahalegin bat da nolabait, zilegi noski. Eztabaida orrian azaldu egin nuen nire arrazoibidea. Bias edo joeraz hitz egin dugu eztabaidan eta, alde horretatik, nik Filipinetako gerrilari garrantzitsu bat ere sartu dut, zerrendako hainbat emakume bezain edo garrantzitsuagotzat baitaukat, baita Irene Montero ere, azken hau, besterik ez bada, gaurkotasuna duelako, eta hutsune bat delako.
Nik zerrenda hori proposamen gisa jarriko nuke, hutsune nabarmenak dituelako emakumeen taldearen osotasunaren aldean. Hala ere, hortik kanpokoak ez puntuatzekotzat jotzea erabakitzen bada, ez bitez puntuatu, nik berdin-berdin egingo ditut falta diren emakume interesgarri edota garrantzitsuen artikuluak, hilabete honetan bederen, lehiaketan egon bai edo ez, baina lehiaketaren espiritu berdinaz. -Iñaki LL (eztabaida) 12:34, 12 martxoa 2018 (UTC)
Kontua ez da Irene Montero edo beste edozein emakume garantzitsu diren edo ez, baizik eta zein den erabiltzen den irizpidea emakume gehiago sartzeko. Zerrenda hau zehatza da. Gehiago edo gutxiago gustatu ahal zaigu, baina badaude ekintzaileak, Erdi Aroko politikariak eta antzinaroko emakume garrantzitsuak zein mitologiako pertsonaiak. Bada ere Hezkuntza Programan zehaztutako emakumeen historiari buruzko artikulu sorta bat. Eta, garrantzitsuena, historikoak diren emakumeak dira, ez dira garaikideak. The Dinner Party artelanak arte feministaren oinarriak finkatu zituen, eta hiru urteko ikerketa egin zuen emakume garrantzitsu horiek zerrendatzeko. Nik beste zerrenad bat egin dezakedala? Bai, noski. baina bertan daudenak zerrenda bat dira. Eta lehiaketaren helburua zerrenda bat egitea da, ez edozein emakumeri buruz idaztea, bestelako irizpiderik finkatu ezean.
Azkenik, posible da beste pertsona batzuen inguruan idaztea, noski. Baina lehiaketek oinarri batzuk dituzte, eta lehiaketaren erdian oinarri horiek aldatzeak arazoak sortzen ditu beste wikilariekiko. Izan ere, badira prate-hartzeaileen artean emakume aktore, kirolari edo idazleen inguruan artikuluak sortu dituztenak hilabete honetan, baina ez dira kontabilizatu lehiaketa honetan, ez daudelako aurrez finkatutako zerrendan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:44, 12 martxoa 2018 (UTC)
Nire batzuk, adibidez. Ez dut esaten huts egindako zerrenda denik, baina nire ustez argi dago Mendebaldeko bias duela, identifikaziorako ikerketa sakonagoek denbora gehiago ere eskatzen dute, eta horregatik beharbada. Esan bezala, lehiaketaren filosofiak bultzatzen nau gehiago, eta nik beraz zerrendaz kanpokoak ere egiten ari naiz, bete-betean gai honetan sartuta egonda ere. -Iñaki LL (eztabaida) 17:04, 12 martxoa 2018 (UTC)