Antxon Mendizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antxon Mendizabal
Bizitza
Jaiotza Arrasate1946
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Basauri2016ko apirilaren  11 (69/70 urte)
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea eta ekonomialaria
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea

Antxon Mendizabal Etxabe ‘Tonino’ (Arrasate, Gipuzkoa, 1946 - Bilbo, Bizkaia, 2016ko apirilaren 11) EHUko irakasle eta militantea izan zen. Kooperatibismoa, autogestioa eta desazkundea ardatz izan zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946an jaio zen Arrasaten, eta han San Viator ikastetxean eta Eskola Politeknikoan ikasi zuen. 1963an ETAn sartu zen, herriko gazte talde batekin batera[1].

Elgoibarren beste kide batekin goi-tentsioko kable batean ikurrina bat jartzen ari zela, laguna atxilotu eta berak ihes egin zuen. Horren ondorioz, azkenean epailearen aurrean aurkeztu eta denbora laburrez kartzelan izan zen. 1968an ihes egin zuen Ipar Euskal Herrira, gero Parisera eta azkenik Lovainara (Belgika), non ekonomia ikasketak egin zituen.[1]

1977ko amnistiarekin itzuli zen Arrasatera eta, besteak beste, Euskadiko Kutxan jardun zuen lanean lau urtez. 1985ean hasi zen irakasle EHUko Kazetaritza eta Gizarte Zientzien Fakultatean, ekonomia klaseak emanez. Kooperatibismoa, autogestioa, globalizazioa eta desazkundea izan dira bere ikergai nagusietakoak. EHUko Gezki erakundeko kidea ere bazen.[1]

Kezka sozial eta politiko handikoa izen zen, Euskal Herriaren independentzian eta sozialismoan sakonki sinesten zuen pertsona. ETAn jardun ondoren ere ezker abertzalearen inguruan ibili zen beti, baina harekiko lotura organikorik izan gabe.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Letona, Xabier (2016-04-12) «Antxon Mendizabal EHUko irakasle eta militantea hil da» ArgiaCC-BY-SA lizentzia.