Nerva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nerva
Nerva Tivoli Massimo.jpg
Erromatar enperadorea

96ko irailak 18 - 98ko urtarrilak 27
Domiziano - Trajano
Antzinako Erromako senataria


Erromatar Inperioko kontsul

Bizitza
Izen osoa Marcus Cocceius Nerva
Jaiotza Narni30eko azaroaren 8a
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Gardens of Sallust98ko urtarrilaren 28a (67 urte)
Hobiratze lekua Augustoren Mausoleoa
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita Marcus Cocceius Nerva
Seme-alabak
Leinua Antoniar leinu
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Erromako erlijioa
Artikulu hau Erromatar Inperioko enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nerva (argipena)».

Nerva (latinez: Marcus Cocceius Nerva; Narni, 35eko azaroaren 8a - Erroma, 98ko urtarrilaren 27a) Antzinako Erromako enperadorea izan zen 96tik hil zen arte. Vespasiano bezala, familia probintziakoa zen, ez Erromako elitekoa. Hala ere, azken enperadore italiarra izan zen.

Nervak ez zuen ohiko cursus honorum-a egin, nahiz eta Vespasianorekin (71an) eta Domizianorekin (90ean) kontsul izendatu zuten. Domizianoren erresuma ikaragarriaren ondoren, konspiratzaileek Nerva izendatu zuten enperadore. Hautaketa hori Nervaren adinak (61 urte zituen) eta seme-alabarik ez izanak eragin ahal izan zuten.

Nervak doinu berria eman zion Erromako giro politikoari: traizioaz leporatutakoak aske utzi zituen eta traizioarengatik auziperatzea zigortu zuen. Bahitutako ondasun asko itzuli zituen eta Senatuaren parte-hartzea bultzatu zuen. Neurri horien helburua herriaren entzutea lortzea bazen ere, Domizianoren itzalak bizirik jarraitzen zuen, batez ere armadaren artean. Hori zela eta, 97ko urrian, Pretoriar Guardiak Jauregi Inperialari eraso egin zion eta Nerva bahitu zuen. Haien eskakizunen aurrean amore eman behar izan zuen Nervak: Domizianoren hiltzaileak zigortu zituen eta matxinatutako pretoriarrei eskerrak eman izan zizkien.

Orduan, Nervak Trajano, Germaniako legioen jenerala, semetzat eta oinordekotzat hartu zuen. Trajanok Nervaren kontrako matxinadaren erantzuleak zigortu eta hil zituen. 98an, sukarra eta hotzikara zela kausa, hil zen Nerva.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nerva