Mugarriluze (Elgea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Elgeako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mugarriluze».
Mugarriluze

Mugarriluze zutarria.jpg

Mugarriluze zutarria.
Gailurra
Garaiera 1.109 metro
Koordenatuak 42° 57′ 49″ N, 2° 30′ 31″ W / 42.96361111°N,2.50861111°W / 42.96361111; -2.50861111Koordenatuak: 42° 57′ 49″ N, 2° 30′ 31″ W / 42.96361111°N,2.50861111°W / 42.96361111; -2.50861111
Geografia
Kokapena  Euskal Herria
Herrialdea  Gipuzkoa
Mugarriluze (Elgea) hemen kokatua: Euskal Herria
Mugarriluze (Elgea)
Mugarriluze (Elgea)
Mugarriluze (Elgea) (Euskal Herria)
Mugarriluze (Elgea) hemen kokatua: Araba
Mugarriluze (Elgea)
Mugarriluze (Elgea)
Mugarriluze (Elgea) (Araba)

Mugarriluze Elgeako mendilerroan dagoen mendietako bat da, Aumategirekin batera ezagunenetako bat. Eskoriatzak Barrundiarekin duen mugan bertan dago.

1.109 metroko garaierarekin, mendilerro honetako laugarren mendirik garaiena da. Mendilerro honetako beste mendiak bezala, tontor belartsua du, iparralderago dagoen Zaraiako mendilerroko gehienek ez bezala.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolibartik abiatuta, Lizargarate leporantz doan bidea hartu behar da. Lepoan dagoen bidegurutzerantz heldu ondoren, eskuinetara hartu behar da. Bide hori, zuzen-zuzen doa Alabita eta Elgeara. Handik gutxira, eskuinetara, zuzen tontorrera igotzen den bidexka bat dago.

Gipuzkoa aldetik ere Araotz (Oñati) eta Mendiola (Eskoriatza) auzoetatik eta Arlabango mendatetik abiatu gaitezke.

Bide laburragoak, bestela, Araba aldetik datorrenak dira, Elgea eta Ozeta herrietatik hain zuzen ere.

Historiaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Mugarriluzeko zutarria»

Mendi honen tontorrean, 2.5 metroko altuera duen menhir edo zutarri handi bat dago, mendiari berari izena ematen diona. Honetaz gain, bertatik igarotzen da Elgeako parke eoliko ospetsua. Gainera, mendi honen Gipuzkoako magalean Alabitarte tumulua dago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa