Auroville

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Matrimandir Aurovilleko plaza nagusiaren erdian.

Auroville martxan dagoen hiri utopikoaren proiketua da. Hiri Indian dago, Tamil Nadun estatuan, Puducherry herritik hamar kilometrotara. Aurovillen dirua ez da erabiltzen eta ez dago ez erlijiorik ezta ere gobernurik. Hiriaren izenak Sri Aurobindo mistikoarekin eta frantsesezko "Egunsetiaren hiria" esanahiari.[1]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoherrixkaren jatorria Sri Aurobindoren jarraitzailea zen Mirra Alfassaren lanean dago. Mirra Alfasak, "Ama" bezala ezaguna, Puducherryko Aurobindoko jarraitzaileak bildu zuen «Sri Aurobindo Áshram" sortuz. Alfassak herrixka egin baion lehen bisioak izan zituen.

Alfassaren hitzetan, "bizitza amankomunerako nazioarteko leku bat beharrezkoa zen; leku horretan gizonak eta emakumeak bakean eta harmonian bizitzeko aukera izateko, sinesmenetatik, iritzi politikoetatik eta nazionaleetatik haratago."

Aurovilleren sinboloa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfassaren proposamena NBEn aurkeztu zen lehendabizi eta 1965an Indian. Unescok 1966an onartu zuen eta proiektua martxan jarri zen. Proiektua Roger Anger arkitekto frantsesak egin zuen Amaren ideia jarraituz. Herria, mandala moduan sortuta, 1968ko otsailaren 28an inauguratu zen; inaugurazioan 124 estatuetako ordezkariek hartu zuten parte, tartean Indiako Presidentea. Egun horretan ordezkari bakoitzak kutxa batean bere herriko lur puska bat bota zuen eta, ondoren, Auroville erdian lurperatu zuten, giza-haurridetasunaren sinbolotzat. 1973an Alfassa hil egin zen eta, ondorioz, herriaren biztanleen arteko desadostasuna eta tirabirak gertatu ziren. Batzuek alde egin zuten baina, hala ere, proiektuak aurrera jarraitu zuen.[2]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria txikia da: 2005eko azaroaren 10ko zentsuaren arabera 1780 dira aurovilletarrak; horietatik 1367 helduak eta 413 haur ziren. Jatorriaren arabera, 736 indiarrak ziren eta gainontzekoak 35 herrialdetatik joandako pertsonak dira: 262 frantsesak, 226 alemanak, 85 italiarrak, 77 holandarrak, 61 estatubatuarrak, 50 britaniarrak...

Aurovillen lorategi eta berdegune asko ikus daiteke.

Herrixkaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako proiektuan Matrimandiren inguruan lau zonalde egon behar ziren; zonaldeak hauek izan behar ziren: erresidentziala, kulturala, industriala eta nazioartekoa. Lau zonaldeak egitura erradial gainean antolatu behar ziren eta guztira 25km² izan beharko lituzke. 2006aren hasieran erdia baino gutxiago zegoen eraikia, 10 km² bakarrik. Beraz, jatorrizko proposamena ez da bete. Errealitatean, Auroville 20km² erradio batean eraikitako 100 herrixka dira. Herrixkak estilo eta bizimodu oso desberdinakoak dira. Erdigunea gerriko berde baten erdian dago non basoak, lorategiak eta baratzak aurki daitezke. Espazio berde hori kirol aktibitateetarako eta aisialdirako erabiltzen da.

Matrimandir[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matrimandira Aurovilleren eraikuntza ezagunena da. Izenak, sanskritoz, "Amaren Tenplua" esan nahi du eta Ama Jainkosari edo Jainkoaren Ama bertsioari dago eskainita. Eraikuntza honek herrixkaren garantzi espirituala azpimarratu nahi du. Sri Aurobindoren Yoga osoaren jarraitzaileentzat oso esanahi berezia du baina, berez, ez dago erlijio batekin edo sekta batekin lotura, meditaziorako espazioa baita. Eraikuntza osatzeko 37 urte behar izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Auroville Aldatu lotura Wikidatan