Avieno
Avieno | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bolsena, 305 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | 375 (69/70 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta eta idazlea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
|
Avieno, latinez osorik Postumius Rufius Festus Avienus, IV. mendeko latinezko poeta bat da, ezaguna bere olerkietan Mediterraneoko kostaldeak deskribatzeagatik. Volsiniakoa zen, Etrurian, Rufii Festi familia prestigiodunekoa. Ora Maritima idazlan idatzi zuen, Antzinateko geografia ezagutzeko funtsezko obretako bat.[1]
Bi aldiz izan zen erromako prokontsula. 366an, Africa probintziako prokontsula izan zen eta beste behin, antza, Akaiakoa.[2] Vaticanoko museoetan berari buruzko bi hileta idazkun gordetzen dira.[1]
Avieno antzinako istorioen biltzailea da, eta benetan «interpolatzaileak» erabiltzen ditu, hala nola Éforo (K.a. V. mendea), benetako iturri zaharretatik edaten baitute, eta K.a. I. mendean beste interpolatzaile bat, izena ezagutzen ez duguna, baina beste egile batek ere aipatzen duena, Escimnok.
Gainera, nabigazio-ibilbideak eta erreferentzia historiko eta etnografiko primitiboak zituzten idazkien bilduma bat izan zuen eskura, hala nola Hecateo Miletokoarenak, Scilax Kariandakoarenak, Herodotorenak edo Tuzididesena. Bidaian tartekatzen diren testuen artean Himilcon Nabigatzailea kartagotarraren bidaia ere badago. Iparraldera bidaiatu zuen eztainuaren bila, eta, segur aski, Katauriko kostaldetik igaro zen. Hala ere,geroagoko gehigarri bat da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Garzón Díaz, Julián. (1986). «En torno a Rufo Festo Avieno» Memorias de historia antigua (7): 147–150. ISSN 0210-2943. (kontsulta data: 2025-05-10).
- ↑ (Ingelesez) The Prosopography of the Later Roman Empire. (kontsulta data: 2025-05-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) S.P, Fon. (2022-06-21). «¿La Ora Maritima de Avieno como fuente para el estudio de los astures?» Astures. Historia de un pueblo surgido de la Edad del Hierro. (kontsulta data: 2025-05-10).