Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista

Անդրկովկասի Սովետական Սոցիալիստական Ֆեդերատիվ Հանրապետություն
Zaqafqaziya Sosialist Federativ Sovet Respublikası
ამიერკავკასიის საბჭოთა ფედერაციული სოციალისტური რესპუბლიკა
Закавказская Советская Федеративная Социалистическая Республика
1922 – 1936
Sobietar Errepublika Sozialista
Flag of Transcaucasian SFSR.svg Emblem of the Transcaucasian SFSR (1930-1936).svg
SovietUnionTranscaucasia.png
Transkaukasia Sobietar Batasunean
Hiriburua Tbilisi
Hizkuntza(k) Georgiera
Azerbaijanera
Armeniera
Errusiera
Eremua 186100
Dirua Transkaukasiar errublo
Aurrekoak
Flag of SSRA.svg Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista
Flag of Azerbaijan SSR (1920-1921).svg Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista
Флаг Грузинской ССР (1940-1952).svg Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista
Ondorengoak
Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista Flag of Armenian SSR (1936-1940).svg
Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista Flag of Azerbaijan SSR (1937-1940).svg
Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista Флаг Грузинской ССР (1940-1952).svg

Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista (errusieraz: Закавказская Сове́тская Федерати́вная Социалисти́ческая Респу́блика, ЗСФСР) Sobietar Batasuna osatzen zuten errepubliketariko bat izan zen; 1922–1936 bitartean iraun zuen. "Transkaukasiako Errepublikak" esaten zitzaien Georgiak, Armeniak eta Azerbaijanek osatzen zuten. Tiflis zen hiriburua.

Lurraldez, 186.100 km²-ko azalera zeukan Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialistak. Sobietar errubloa zerabilten, eta errusiera zen hizkuntza ofiziala.

Errusiar Inperioa 1917. urtean desegin zenean, Kaukasoko probintziek euren estatu federala sortu zuten, Transkaukasiako Errepublika Demokratiko Federala, baina 1918. urtean hori ere desegin egin zen. Hurrengo urteetan gerra zibilak jasan zituzten, Armada Gorriak ere parte hartuta, eta Sobietar Errepublika bihurtu ziren. 1922. urteko abenduan lurralde guztiak errepublika bakarrean bateratu zituzten, Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista eratuz hain zuzen ere.

1936. urteko martxoan Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista desegin zen, eta hauek sortu ziren: Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista, Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista eta Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista Aldatu lotura Wikidatan