Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialista
Ўзбек Совет Социалистик Республикаси
O`zbek Sovet Sotsialistik Respublikasi
1924 – 1991
Sobietar Errepublika Sozialista

Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialistako bandera

Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialistako armarria

Goiburua
Butun dunë proletarlari, birlašingiz!
Бутун дунё пролетарлари, бирлашингиз!
"Herrialde guztietako langileak, elkar zaitezte!"
SovietUnionUzbekistan.png
Uzbekistan Sobietar Batasunean
Geografia
Hiriburua Samarkanda
(1924–1930)
Tashkent
(1930–1991)
Biztanleria 19906000
Azalera 447400 km²
Ekonomia
Dirua Sobietar errublo
Kultura
Hizkuntza(k) Uzbekera
Errusiera
Historia
Aurrekoak
Flag of Khiva 1920-1923.svgKhwarezmgo Sobietar Herri Errepublika
Flag of the Bukharan People's Soviet Republic.svgBukharako Sobietar Herri Errepublika
Flag of the Soviet Union.svgUzbekistango Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa
Ondorengoa
UzbekistanFlag of Uzbekistan.svg

Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialista (uzbekeraz: Ўзбекистон Совет Социалистик Республикаси, Ŭzbekiston Sovet Sotsialistik Respublikasi) Sobietar Batasuna osatzen zuten hamabost errepubliketako bat zen, gaur egungo Uzbekistani dagokiona.

1989. urteko datuen arabera, herrialdeak 447.400 km²-ko azalera zeukan, eta 19.906.000 biztanle zeuden, 44,5 biztanle km²-ko dentsitatearekin. Hizkuntza nagusiak uzbekera eta errusiera ziren. Sobietar errubloa moneta zerabilten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1924. urtean Erdialdeko Asiako mugak berrezarri zituzten, etnia-irizpideak erabilita nagusiki. 1924. urteko urriaren 27an Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialista sortu zuten, Bukharako Sobietar Errepublika Popularra, Korasmiako Errepublika Popularra eta Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialistaren zati bat batuz.

1929. urtera arte Tajikistango Sobietar Errepublika Sozialista Uzbekistangoaren parte zen, baina bereizi egin zen, eta biek maila bera zuten Sobietar Batasunaren barruan handik aurrera.

Bestalde, 1936. urtera arte Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialistaren barruan zegoen Karakalpakeko Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa, Uzbekistangoaren parte egin zuten aurrerantzerako.

1930. urtean hiriburu-hiria ere aldatu egin zuten: ordura arte Samarkanda zen hiriburu, eta Tashkent aurrerantzean.

1991. urteko irailaren 1ean "Uzbekistango Errepublika" izena hartu zuen, eta urte horretan bertan, abenduaren 26an, independentzia aldarrikatu zuten, Islom Karimov presidente zela.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran sobietarrek ordura arte Sobietar Batasuneko mendebaldean zituzten industria-fabrika asko Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialistaren lurraldean kokatu zituzten, nazien eskutik aldentzekotan. Industriarekin batera etorkin-kopuru handia iritsi zen Uzbekistanera, biztanleria aldatuz: errusiarrak eta ukrainarrak iritsi ziren batez ere. Horrekin batera, Gerrako aurkariekin batera ote ziharduten susmagarritzat zituzten talde etniko osoak erbesteratu egin zituzten sobietarrek, hala nola korearrak, Krimeako tatariarrak eta txetxeniarrak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko 60ko hamarkadan hasi zituzten Amu Daria ibaiko urak hartzeko lanak, nekazaritzako eremu oso handia ureztatuz, kotoiaren ekoizpena handitzekotan. Egin ere, Sobietar Batasuna aldi hartan munduko kotoi-ekoizle handiena egin zen, baina Aral itsasora isurtzen zen ura hainbeste murriztu zen, hondamendi ekologiko handia gertatu zen.

Banaketa politiko eta administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamaika oblast edo probintzia eta errepublika autonomo bat zeuden Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialistan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialista Aldatu lotura Wikidatan