Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

pH

Azidotasun» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

pH mailak disoluzio batean dagoen hidrogeno ioi kopurua adierazten du. "Hidrogeno potentziala" esan nahi du eta Sørensen kimikari daniarrak asmatu zuen honela definituaz: pH-a hidrogeno ioien aktibitatearen logaritmo negatiboa da.

Bere sorreratik, pH terminoa oso erabilia izan da, erabilpen erraza duelako zifra luze konplexuak saihestuz.

Disoluzio diluituetan, pH-aren ordez, hidrogeno ioiaren kontzentrazio molarra erabili daiteke antzeko emaitzak lortuaz. Adibidez, [H+] = 1 × 10-7 M (0,0000001) duen disoluzioak, 7ko pHa izango du, pH = –log[10-7] = 7 baita.

pH balioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

pHaren balio batzuk
Sustantzia/Disoluzioa pH
HCl 1 M disoluzioa 0,0
Urin gastrikoa 1,5
Limoi zukua 2,4
Coca-cola 2,5
Ozpina 2,9
Laranja edo sagar zukua 3,0
Garagardoa 4,5
Kafea 5,0
Tea 5,5
Euri azidoa < 5,6
Listua (minbizia duten gaixoena) 4,5 a 5,7
Gernua 5,5-6,5
Esnea 6,5
Ur purua 7,0
Giza listua 6,5 a 7,4
Odola 7,35 a 7,45
Itsasoko ura 8,0
Eskutako xaboia 9,0 a 10,0
Amoniakoa 11,5
Sodio hipokloritoa 12,5
Sodio hidroxidoa 13,5

pHaren balioak 0tik hasi eta 14raino iristen dira uretako disoluzioetan. pH-a 7 baino txikiagoa dutenak, disoluzio azidoak dira, eta pHa 7 baino handiagoa dutenak aldiz, basikoak. pHa 7 bada, disoluzioa neutroa dela esan nahi du (beti ere, disolbatzailea ura denean).

P operadore logaritmiko bat da, disoluzio baten kontzentrazioan eragiten duena: p = –log[...]. Honela, pH-a bezala, pOH-a ere defini daiteke, OH- ioien kontzentrazioa neurtzeko balio duena. Uraren parte txiki bat OH- eta H+ ioi bezala disoziatuta agertzen da. Hauen kontzentrazioen biderkaketa konstante bat izanik:

[H+] hidrogeno ioien kontzentrazioa da, [OH-] hidroxido ioiena, eta Kw konstante bat da uraren biderkadura ionikoa izenekoa.

Beraz pHaren eta pOHaren balioak elkarrekin zuzenki erlaziona ditzakegu. Disoluzio ez akuosoetan edo tenperatura eta presio baldintza normaletatik kanpo, baliteke 7ko pH-ak neutrotasuna ez adieraztea. Neutrotasuna adierazten duen pH-a disolbatzailearen disoziazio konstantearekin erlazionatuta egongo da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: PH Aldatu lotura Wikidatan