Azzedine Alaïa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Azzedine Alaïa
Bizitza
Jaiotza Siliana eta Tunis1940ko otsailaren 26a
Herrialdea  Tunisia
 Frantzia
Heriotza Paris2017ko azaroaren 18a (77 urte)
Heriotza modua  (miokardio infartu akutua)
Hezkuntza
Heziketa École des Beaux-Arts
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak grand couturierra
Jasotako sariak
Azzedine Alaïa
Azzedine Alaïaren 1986-1987ko soineko bat.

Azzedine Alaïa (arabieraz: عز الدين عليّة‎; frantsesez azedin alaˈja ahoskatua; Tunis, 1940ko otsailaren 26a - Paris, 2017ko azaroaren 18a) frantses jostuna izan zen, jatorriz tunisiarra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azzedine Alaïa izeneko prêt-à-porter markaren sortzailea izan zen, larruaren eta puntuaren erabileragatik bereizten den markarena. Tunisiako Arte Ederretako Eskolan eskultura ikasi ondoren, modarantz bideratu, eta Parisa joan zen bizitzera 1950eko hamarkadaren erdialdera.

Bi urtez Guy Larocherekin lan egin ostean, bere kasa hasi zen jostun-lanetan. Hasi eta berehala, oso bezero ezagunak egin zituen, besteak beste, Greta Garbo. 1960ko hamarraldiaren amaieran, prêt-à-porter lanak egiten hasi zen. Larrua erabiltzeko modu ausart eta berritzaileak hasieran ustekabekoren batzuk ekarri bazizkion ere, jendearen onespen zabala izan zuen urte batzuk geroago. 1982an aurkeztu zuen lehen desfilea New Yorken; 1985ean, Bordeleko Arte Garaikideko Museoak atzera begirako erakusketa eskaini zion; eta, aldi berean, Grace Jones eta Tina Turnerrentzat sortu zituen jantziek arrakasta handia izan zuten mundu guztian. 30eko hamarkadako sentsualitatea eta 50eko fintasuna era burutsuan nahasten dituzte bere jantzi-bildumek, eta emakumearen soina nabarmentzeko zeharkako ebaketa-teknikan oinarritzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]