Ba Jin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ba Jin
Ba Jin 1938.jpg
Bizitza
Jaiotza Chengdu1904ko azaroaren 25a
Herrialdea  Txinako Herri Errepublika
Heriotza Shanghai2005eko urriaren 17a (100 urte)
Heriotza modua berezko heriotza Parkinsonen gaixotasuna
Familia
Ezkontidea(k) Xiao Shan  (1944 -  1972)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak esperantoa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, itzultzailea, esperantista, autobiografialaria eta haur literaturaren idazlea
Jasotako sariak

Ba Jin (jaiotza-izena: Li Yaotang ; Chengdu, 1904ko azaroaren 25a - Shanghai, 2005eko urriaren 17a) Txinako idazlea izan zen.

Ikasketak Nankinen eta Parisen (1927-1929) egin zituen. Txinara itzulirik, Shanghain finkatu zen; han, anarkista zela eta, eragozpenak izan zituen. Hala eta guztiz, idazle- eta itzultzaile-lanetan jarraitu zuen, eta literatura-aldizkari bat eta Kultura eta bizitza liburu-bilduma eman zituen argitara. 1933an Familia eleberria kaleratu zuen; autorearen lan nagusitzat hartua da, eta, familia barneko gatazkaren ikuspegitik, Txina konfuzianistaren arau moral zaharren aurkako bere garaiko belaunaldi gaztearen borrokarekin bat egin zuen haren bidez. Beste zenbait eleberri: Amodioaren trilogia (1936), Udaberria (1938), Udazkena (1940). Maoren garaipenaren ondoren, kargu publikoak izan zituen, harik eta 1959an autokritika egin behar izan zuen arte. 1977. urtean ontzat eman zuten berriz. Ba Jinen beste eleberri batzuk: Gau hotzak (1946), Heroien artean bizi (1953), Hiru lagun (1962).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ba Jin Aldatu lotura Wikidatan