Bering itsasartea
Bering itsasartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | itsasarte |
Sakonera | 90 m |
Eponimoa | Vitus Bering |
Geografia | |
Koordenatuak | 65°45′00″N 168°58′37″W / 65.75°N 168.9769°W |
Honen parte da | Ozeano Barea Ozeano Artikoa |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Alaska |
Bering itsasartea[1] (errusieraz: Берингов пролив, translit.: Beringov proliv; yupikeraz: Imakpik) Ozeano Barea eta Ozeano Artikoa lotzen dituen itsasartea da. Siberia eta Alaskaren artean kokaturik dago. Eskualdea esploratu zuen Vitus Bering daniar itsasgizonaren omenezkoa da izena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bering itsasarteak Alaska (AEB, Ipar Amerika) eta Siberiako ipar-ekialdea (Errusia, Asia) banatu, eta Ozeano Artikoa (Txuktxien itsasoa) eta Ozeano Barea (Bering itsasoa) lotzen ditu. 82 kilometroko zabalera du gunerik estuenean, eta batez besteko sakonera 30-50 metro artekoa da. Itsasartearen erdian, Diomedes uharteak daude: Diomedes Handia, Errusiakoa, eta Diomedes Txikia, Ameriketako Estatu Batuetakoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vitus Beringek, Errusiako armadaren zerbitzuko daniar esploratzaileak, aurkitu zuen 1728an, eta Beringia izeneko eskualdea zeharkatu zuen. James Cookek esploratu zuen 1778an. Robert McClurek Ipar-mendebaldeko Pasaia aurkitu zuen 1850ean, eta Adolf Erik Nordenskiöldek Ipar-ekialdeko Pasaia itsastatu zuen 1879an. Gerra Hotzean (1945-1989), Bering itsasartea, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko muga, erabat itxia egon zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-01-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Hawksley, Humphrey, La cortina de hielo que aún divide a familias de EE.UU. y Rusia tras el fin de la Guerra Fría, bbc.com