Dorset (kultura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau kultura paleo-artikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dorset (argipena)».
Talde etniko infotaulaDorset
Motakultura arkeologiko
EponimoaKinngait (en) Itzuli
Geografia
JatorriaKinngait (en) Itzuli
EstatuaKanada
HasieraK.a. 500
Amaiera1500
Hedapen mapa

Dorset kultura kultura paleo-eskimo bat izan zen Ipar Amerikako Artikoan. K.a. 500 eta 1000 urteen artean hasi eta gure aroko 1500 urtera arte iraun zuena. Kultura honen aurretik Pre-Dorset izeneko beste kultura bat izan zen eta ndoren eta Thule kultura (proto-inuit) izan zen aurretik. Kulturari eta bere herriari Cape Dorset tokiagatik esaten zaio (orain Kinngait) Nunavuteko (Kanada) aztarnategi arkeologikoagatik.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pre-Dorset izenarekin ezaguna den Paleo-Eskimo kultura anitz batek Bering itsasartetik mendebalderantz migratu zuen duela 4.500 urte. [1] Ebidentziek iradokitzen dute Pre-Dorset kultura sasioaren araberako nomada zela, asentamenduen artean mugitzen zela baliabideak aprobetxatzeko. Pre-Dorset kulturari Dorset kulturak jarraitu zion duela 2800 urte inguru. Pre-Dorset eta Dorset kulturen arteko desberdintasunak teknologia litikoan, artean eta eraikuntza estiloetan daude, eta bata bestearen ondorengo zuzena dela pentsatu izan den arren, harremana ez dago argi [2], ezta beste kultura paleo-eskimoekin hala nola Saqqaq kulturarekin edo (harreman posible gutxiago) Independence I kulturarekin.

Pre-Dorset eta Dorset-en arteko desberdintasun kultural deigarri bat da zenbait teknologia desagertu egin zirela. Pre-Dorset arku eta gezia erabiltzen zuten, eta baita zulagailuak ere. Dorset-eko artefaktuetan ez dago zulaketa arrasotorik.[3] Horren ordez, Dorset-ek zulo lentikularrak egin zituen. Esaterako, hezur-orratzek zulo luze eta estuak dituzte, arreta handiz zizelkatuak edo zulatuak. Eta arkurik ere ez da agertu Dorset-en artean, nahiz eta, logikoki, mendeetan iraun zutenez Artikoko ehizarako gaitutako herria ziren. Zulagailen eta arkuen teknologia, berriz agertu zen Artikoan Dorset-en ondorengoekin, Thule herriarekin (geroko inuitak).

Dorset garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kulturak lau fase ditu, ehizarekin eta tresnen fabrikazioarekin zerikusia duten teknologien arteko desberdintasunak direla eta. Artefaktuen artean labainetako punta/xafla triangeluar bereizgarriak, eta esteatuta harriz egindako olio-lanparak (qulliq) daude.

Dorset kultura eta historia aroetan banatzen dira: Goiztirra ( 500–1 K.a. ), erdikoa ( 1–500 k.o. ) eta berantiar faseak ( 500–1000 k.o. ), baita agian Terminal fase bat ere ( gure aroko 1000. urtetik aurrera). Azken fase terminal hori, existituko balitz, Erdi Aroko Aldi Epelaren hasierarekin oso lotuta egongo litzateke, X. mendearen erdialdera Artikoa nabarmen berotzen hasi baitzen. Klima epelagoekin, itsas izotza ez zen aurreikusten hain erraza, eta horrek biziraupen estrategia batzuk zaildu zituzten.

Dorset herria oso trebea zen miniaturazko karba finak eta maskara harrigarriak egiten. Biek tradizio xamaniko aktiboa adierazten dute. Dorset kultura nabarmen homogeneoa izan zen Kanadako Artiko osoan, baina aldaketa garrantzitsu batzuk gertatu ziren, bai Groenlandian, bai Ternuan eta Labradorren.

Helluland, esploratzaile nordiko bikingoek bisitaturiko puntu bat, aipatu ohi da islandiarren sagetan, eta toki hori Baffin uhartearekin lotuta egon da, hau da, garai hartan Dorset kulturak okupatzen zuen eskualde batekin. Dorset eta nordiko europarren arteko harremanen aldarrikapenek, ordea, eztabaidagarriak izaten jarraitzen dute. [4] [5]

Ordezkapen eta desagerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thule herria, inuit modernoaren arbasoak, Alaskatik Ipar-mendebaldeko Lurraldeetara eta Nunavutetara migratzen hasi ziren 1300. urterako. Thule herriaren migrazioak Dorset-en gainbeherarekin bat egiten du, 800 eta 1500 artean desagertu baitzen kultura arrasto arkeologiko gehienetatik [6] Thuleko kolonoek Dorset-eko arpoia eta ehiza-teknologia hartu zutela dirudien arren, ia ez dago bi populazioen arteko harremana egiaztatzen duen frogarik. [7] [8]

Dorset kulturak ondorengo etniko zuzenik ez du 21. mendean. Haren ondorengo Thule kultura, ordea, Inuit herriarekin identifikatzen ahal da zalantzarik gabe.

Ez dirudi lotura genetikorik dagoenik Dorset kulturaren eta haren ordezko Thule kulturaren artean (alegia, gaurko Inuiten herriekin ere ez). [9] Ebidentzia arkeologikoa eta alegietan kultura-harremanen baten alde aztarna igarri izan da, baina hori zalantzan jarri dute aditu batzuek.[10] Adibidez, ez dago frogarik Dorset kulturan txakurrak zituztenik, eta animalia hori oso lotua dago Inuitekin.[10]

Adituen teoriak badira Sadlermiut izeneko komunitate isolatu bat, 20. mende hasierara arte bizi izan zena Kanadako Hudson badian (Coats, Walrus eta Southampton uharteetan) Dorseteko kulturaren azken aztarna etnikoa izan daitekeela, inguruko inuitengandik oso desberdinak baitziten kulturaz eta mintzairaz. Europarrekin izandako topaketek eta gaixotasun infekziosoen eraginak Sadlermiutarren azken kideen etnozidioa eragin zuen 1903 inguruan. Sadlermiut haien analisi genetikoek emaitza kontraesankorrak eman izan dituzte, batzuetan Dorset kulturarekin lotura markatuz, eta beste batzuetan ez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Dorset DNA: Genes Trace the Tale of the Arctic's Long-Gone 'Hobbits'» NBC News.
  2. (Ingelesez) Houmard, Claire. (2018-01-01). «Cultural Continuity from Pre-Dorset to Dorset in the Eastern Canadian Arctic Highlighted by Bone Technology and Typology» Arctic Anthropology 55 (1): 24–47.  doi:10.3368/aa.55.1.24. ISSN 0066-6939..
  3. Maxwell, Moreau S.. (1976). «Pre-Dorset and Dorset Artifacts: The View from Lake Harbour» Memoirs of the Society for American Archaeology (31): 58–78. ISSN 0081-1300. (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
  4. Jane George, "Kimmirut site suggests early European contact: Hare fur yarn, wooden tally sticks may mean visitors arrived 1,000 years ago" Error in Webarchive template: url hutsa., Nunatsiaq News, September 12, 2008, accessed October 5, 2009
  5. Weber, Bob. (July 22, 2018). «Ancient Arctic people may have known how to spin yarn long before Vikings arrived» Old theories being questioned in light of carbon-dated yarn samples. (CBC).
  6. Friesen, T. Max. (2004-12-01). «Contemporaneity of Dorset and Thule Cultures in the North American Arctic: New Radiocarbon Dates from Victoria Island, Nunavut» Current Anthropology 45 (5): 685–691.  doi:10.1086/425635. ISSN 0011-3204..
  7. (Ingelesez) «Dorset DNA: Genes Trace the Tale of the Arctic's Long-Gone 'Hobbits'» NBC News.
  8. Park, Robert W.. (1993). «The Dorset-Thule Succession in Arctic North America: Assessing Claims for Culture Contact» American Antiquity 58 (2): 203–234.  doi:10.2307/281966. ISSN 0002-7316..
  9. Raghavan et al. 2014.
  10. a b Park, Robert W.. (1993). «The Dorset-Thule succession in Arctic North America: Assessing claims for culture contact» American Antiquity 58 (2): 203–234.  doi:10.2307/281966..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]