Ivano-Frankivsk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ivano-Frankivsk
Івано-Франківськ
 Ukraina
Ivano-FRANKIVSK (34).jpg
Ivano-Frankivskeko merkatu plaza
Ivano-Frankivsk Flag.pngIvano-Frankivsk Coat of Arms.png
Administrazioa
Herrialdea  Ukraina
Oblast edo probintzia Ivano-Frankivsk
Antzina Stanyslaviv
Postakodea 76000–76490
Geografia
Koordenatuak 48° 55′ 22″ N, 24° 42′ 38″ E / 48.922777777778°N,24.710555555556°E / 48.922777777778; 24.710555555556Koordenatuak: 48° 55′ 22″ N, 24° 42′ 38″ E / 48.922777777778°N,24.710555555556°E / 48.922777777778; 24.710555555556
Ivano-Frankivsk hemen kokatua: Ukrania
Ivano-Frankivsk
Ivano-Frankivsk
Azalera 83.73 km²
Altuera 244 m.
Demografia
Biztanleria 219.479 biztanle (2005)
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "." bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1650
Telefono aurrizkia +380-342
Webgunea http://www.mvk.if.ua/en

Ivano-Frankivsk (ukraineraz: Івано-Франківськ), 1962 arte Stanyslaviv (ukraineraz: Станиславів) edo Stanislav (errusieraz: Станислав), deitua, Ukrainako hego-mendebaldeko hiria eta Ivano-Frankivskeko oblasteko hiriburua da. 2005ean 219.479 biztanle zituen[1].

Bystrytsiaren bazterrean dago, ibai hau Dniesterrekin elkartu baino lehentxeago. Errepide eta burdinbide gune garrantzitsua da. Aireportua ere dauka[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1650ean sortua izan zen Stanislawow izenarekin. Poloniaren lehenbiziko zatiketaren ondoren (1772) Austriaren mende egon zen 1919 arte. Ordutik eta 1939 arte Poloniaren zati izan zen[2]. 1939ko irailean, Molotov-Ribbentrop itunaren ondorioz, Armada Gorriak mendebaldeko Ukraina inbaditu zuen. Hiria, ordudanik Stanislav deitua, Ukrainako Errepublika Sozialista Sobietarraren barnean gelditu zen. 1941ean, Bizargorri Operazioaren bitartez, Alemaniak inbaditu zuen. Okupatze urteetan (1941-1944) hiriko judu gehienak eta 600 poloniar inguru erailak izan ziren[3]. 1945ean, Ukraina osoa bezala, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren zati bilakatu zen. 1962an, Ivan Franko ukrainiar idazlearen omenez, gaur egungo izena hartu zuen. 1990eko hamarkadan Ukrainako independentziaren aldeko gune garrantzitsuenetako bat izan zen[2].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren ostean, industriak berreraiki eta lantoki berriak jaso ziren. Gaur egun industria arinak, zur lantegiak, altzari fabrikak eta elikagai industriak daude[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivano-Frankivsk Aldatu lotura Wikidatan